Donbasseko gudua

Donbasseko gudua edo Donbasseko erasoaldia[38][39]Errusiaren arabera, Donbassaren askatzea[40] 2022ko apirilaren 18an Errusiako eta Ukrainako Indar Armatuen artean Donetsk, Luhansk eta Kharkiv Olastaren kontrolarengatikUkrainako inbasioaren testuinguruan hasitako gudu militar bat da, egun martxan darraiona.[41][42][43] Errusiaren Ukrainako inbasioaren "bigarren fase estrategikotzat" hartzen dena,[44][45] geografikoki Ekialdeko Ukrainako erasoaldiaren antzeko operazio-antzoki batetan dago kokaturik.

Donbasseko gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Map of the war in Donbass.svg
Donbasseko guduaren egoera militarra, Donbasseko Gerraren testuinguruan, 2022ko maiatzaren 25erako. Mapa eguneratuago baterako, ikus ere inbasioaren mapa detailedun hau.
   Ukraina    Okupatutako Ukraina
Hiri-kontrola:
   Errusia/DHE/LHE    Borrokan    Ukraina
Data2022ko apirilak 18egun (3 hilabete eta 25 egun)
LekuaDonbass (Ukraina)
Koordenatuak48°40′N 38°00′E / 48.67°N 38°E / 48.67; 3848°40′N 38°00′E / 48.67°N 38°E / 48.67; 38
EgoeraMartxan
Gudulariak
 Donetskeko HE[oh 1]
 Errusia
 Luhanskeko HE[oh 2]

 Ukraina

Buruzagiak
Errusia Aleksandr Dvornikov[13][14][oh 3]
Errusia Valeri Gerasimov[15][oh 4]
Errusia Ali Betixev [16]
Donetskeko Herri Errepublika Denis Puxilin[17][oh 5]
Donetskeko Herri Errepublika Aleksandr Khodakovski[18][oh 6]
Donetskeko Herri Errepublika Sergei Agranovitx [19][oh 7]
Luhanskeko Herri Errepublika Leonid Pasetxnik[oh 8]
Luhanskeko Herri Errepublika Mikhail Kixtxik [20][21]
Ukraina Valeri Zaluzhny[22][oh 9]
Ukraina Pavlo Kyrylenko[oh 10]
Ukraina Serhi Haidai[oh 11]
Indarra
 Errusia:[23][24]
50,000–62,000 soldadu
 Donetskeko HE:
c. 14,000
 Luhanskeko HE:
c. 13,400
Mertzenarioak:

Denetara: c. 87,700–109,900


(Ikusi ere borroka-ordena)

Denetara: 40,000–50,000 soldadu[28]


(Ikusi ere borroka-ordena)
Galerak
 DHE:

 LHE:
Hildako- eta zauritu-kopuru ezezaguna[20]


 Ukrainaren arabera:


(Ikusi Biktimak atala detaileentzako)

 Errusiaren arabera:
>6,830 soldadu hil
 DHEren arabera:
>1,255 soldadu hil
 LHEren arabera:

  • >987 soldadu hil;
  • >8,000 soldadu harrapatu[36][37]

(Ikusi Biktimak atala detaileentzako)
>2,129 zibil hil; >1,770 zibil zauritu
(Ikusi Biktimak atala detaileentzako)

Gaur egun, Donbasseko guduak RubizhneIziumHuliaipoleMariupol ardatzean dihardu,[46] ukrainar tropak Donbassen inguratu eta Donetsk eta Luhanskeko eskualde osoak Errusiaren babesa duten Donetskeko (DHE) eta Luhanskeko Herri Errepubliketara (LHE) anexionatzeko.[47][48] Guduaren hasierako garapena zein garrantzi estrategikoarengatik, Donbasseko gudua 1943ko Kurskeko guduarekin alderatua izan da.[39][49][50]

Maiatzaren 27rako, Errusiak Mariupol, Rubizhne, Lyman, Kreminna, Popasna, Svitlodarsk eta inguruko beste hainbat herri bereganatu ditu erasoaldi honen parte.

TestuinguruaAldatu

2022ko martxoaren 29an, Errusiako Gobernuak Ukrainako hiriburu den Kiev inguruko eskualdean operazio militarrak murriztea deklaratu zuen, Ukrainako iparraldeko eta Ukrainako ipar-ekialdeko operazioak modu eraginkorrean amaituz.[51] Martxoaren 25ean, Errusiak Ukrainan bere "operazio militar bereziaren" lehen fasea amaitutzat eman zuen, bai eta arreta Donbass ekualderako aldatzea iragarri zuen ere. Errusiako Armadako funtzionarioek Donbasseko Ukrainako Itsas Armadaren zein Aire Indarren neutralizazioa aldarrikatu zuten, bai eta DHEk eta LHEk Donetsk eta Luhansk oblastaren %54 eta %93a kontrolatzen zituela adierazi zuten, hurrenez hurren.[52] Momentu hartan, Errusiako Indar Armatuak iparraldetik erretiratze taktikoa hasi zuten, apirilaren 6rako guztiz erretiratuz.[53][54] Ukrainako Indarrek lehenago okupatutako lurraldea berreskuratu ahala, Errusiaren gerra-krimenen aztarnak zituzten ukrainarrek, Butxako sarraskia barne.

Donbass eskualdea Donetsk eta Luhanskeko Herri Errepubliketako eta Ukrainako Indar Armatuen arteko borroka luzearen gertalekua da; hala, 20142021 bitartean, Donbasseko Gerrak 10,000 borrokalari separatista, errusiar eta ukrainar baino gehiago eta 3,095 zibil hil ditu.[55]

Iraganeko operazioakAldatu

Artikulu nagusia: «Ekialdeko Ukrainako erasoaldia»

2022ko otsailaren 24an, Errusiak, DHE eta LHE sasi-estatuekin batera, Ukrainako inbasioa hasi zuen fronte ezberdinetan, Donbassen barne. Otsailaren 24tik gaur egun arte, errusiar indarrek zein errusiaren aliatuek, Kharkiveko guduan hasi ziren borrokan, baita Ukrainako hiri nagusiak harrapatzea helburu zuten beste gudu txiki ugari ere. Mariupolgo setioa otsailaren 24an hasi zen ere, egun hiriaren %95a suntsizera eta 21,000 zibil baino gehiago hiltzera eraman duena.[56][57] Otsailaren 24tik apirilaren 18ra bitartean, Errusiako Indarrek ez zuten jarduera handirik egin "Kontaktu-Lerroan"; hau da, 2014az geroztik gutxi-asko geldirik egon den Gerraren lehen lerroan. Izan ere, lehen hilabete horietan zehar Ukrainako instalazio militarren aurka eskala txikiko errekonozimendu ahaleginak eta artilleria-kanpainak abiarazi ziren soilik.

Martxoaren 11n, Errusiaren tankeek Kreminna hiriko adinekoentzako zaintza-etxe bat bonbardatu omen zuten, 56 zibil hil eta biztanle kopuru ezezagun bat zaurituz.[58] Ukrainako agintarien arabera, beste 15 zibil bahitu zituzten soldadu errusiar zein separatistek, Luhansk Oblasteko okupatutako lurraldera eramanez.

Apirilaren 8an, errusiar indarrek, ustez, Kramatorskeko tren-geltokiaren aurkako eraso bat burutu zuten. Erasoan 59 zibil hil ziren, tartean 5 ume, bai eta beste 114 zauritu.[59][60] Ukrainako eta Mendebaldeko funtzionarioek erasoa "nahitazkoa", "gerra-krimen izugarria" eta "sarraskia" zela salatu zuten, Errusiako Defentsa Ministerioak akusazioak ukatu zituen bitartean; izan ere, Errusiako Defentsa Ministerioaren arabera, erasoa ukrainar indarren bandera faltsuko operazio bat izan zen, erabilitako Tochka-U-motako misila Errusiaren arsenalaren parte ez zela argudiatuz, Ukrainarena baizik.[61][62][63]

AurrekariakAldatu

2022ko apirilaren erdialdean, AEBetako inteligentziak jakinarazi zuen Errusia bere unitate militarrak Donbassen "berreposizioatzen" ari zela, Kiev, Sumy, Txernihiv eta beste toki batzuetako Iparraldeko Ukrainako gudu-fronteetako errusiar unitateak Maxar-satelite bidezko irudien arabera Donbass eskualdera lekualdatuko zirela adierazi zuten, Bielorrusiako eta Errusiako eskualdeetako errefortzuek unitate horiek osatzen zituzten bitartean.[64]

Gudu-indarrakAldatu

Errusia eta honen aliatuakAldatu

Gudurako, errusiarrek hiru armada erabili zituzten, bai eta tanke-dibisio bat zein misil-artilleriazko brigada bat ere. Apirilaren erdialderako, Errusiak 65 batailoi talde taktiko (BTG) baino gehiago kontzentratu zituen kontaktu-lerroan. Apirilaren 18a baino lehen, gainera, beste 11 batailoi talde taktiko errusiar gehitu ziren garaian Donbassen zeuden Errusiaren BTGei; ondorioz, Donbasseko BTG-kopuru osoa 76ra iritsi zen –60.000 soldadu inguru, guztira–.[65][66] Gainera, beste 22 BTG –15–20,000 soldadu inguru– berhornitzen eta berrindartzen ari omen ziren Ukrainako iparraldean. Beraz, guztira, erasorako Errusiako Indarren estimazioak 50-000–62,000 soldadu ingurukoak izan ziren.[23][24]

Bestalde, Donetskeko eta Luhanskeko Herri Errepublikek, guztira, beste 27,000 soldadu ingururekin lagundu zuten ere.[erreferentzia behar]

Donbasseko Boluntarioen Batasunak, 2014an sortutako Errusiaren aldeko boluntario taldeak, 14,500 borrokalari inguruko indar aktiboa omen zuen ere.[67]

Amaitzeko, Europar Batasuneko iturriak aipatuz, Mendebaldeko hedabideek jakinarazi zutenez, 10,000-20,000 mertzenario libiar, siriar, etiopiar zein Wagner Taldeko kideak Donbasen mobilizatu zituela Errusiako Indarrak.[24][25][26]

UkrainaAldatu

Gudurako, ukrainarrek sei brigada erregular zein Georgiako Legioa bildu zituzten. Otsailaren 1ean Forbesen argitaratutakoaren arabera, Ukrainako Donbasseko indarra 20 brigada aktibok osatzen zuten; hau da, Ukrainako indar aktiboen %30a –51,000 soldadu inguru–.[68][69] Gainera, Lurralde Defentsako Indarraren hainbat unitate ere Donbassen aktibo zeuden, bai erreserba zibil, atzerriko boluntario eta partisano-kopuru ezezagun batekin batera.

Zelensky Presidenteak, apirilaren 15ean, esan zuen Ukrainako indarren kopurua 44,000koa zena Donbass eskualdean.[70] Apirilaren 19an, BBCk jakinarazi zuen Donbassen kokaturiko Ukrainako tropak 40,000–50,000 banakok osatzen zutela.[71]

Gudu-hasieraAldatu

Sergei Lavrov, Errusiako Atzerri Ministroak, Donbassen erasoaldi berri baten hasiera aitortu zuen, erasoaldia "operazio berezi[ko] (...) oso une garrantzitsua" zela esanez.[72] Ukrainako Errusiaren erasoaldiaren etapa berriaren aurrean, Emmanuel Macron-ekFrantziako Presidenteak– eta Joe Biden-ekAEBetako Presidenteak– bilera bat egin zuten, non Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Kanada, Italia, Polonia eta Errumaniako ordezkariak bildu ziren ere. Haiekin batera, gainera, izan ziren ere Jens StoltenbergNATOko Idazkari NagusiaUrsula Von der LeyenEuropako Batzordeko Presidentea– eta Charles MichelEuropako Kontseiluko presidentea– .[73]

Apirilaren 22an, Rustam Minnekaiev-ek, Errusiako Erdialdeko Barrutiko Militarreko komandanteak, adierazi zuen Ukrainako inbasioaren "bigarren fasearen" helburua Donbassa eta Hegoaldeko Ukraina guztiz bereganatzea, bai eta TransnistriarekinErrusiak okupaturiko lurralde eta sasi-estatua, nazioartean eta de iure Moldaviaren parte gisa onartutakoa–. Gaineratu zuenez, Transnistrian "errusierazko hiztunen biztanleria zapaltzen ari den froga" zegoen, bere akusazioei xehetasun gehiago eman gabe.[74][75]

Ukrainako Defentsa Ministerioak iragarki honi erantzun zion, Errusiaren asmoak inperialismo gisa deskribatuz, "Errusiak Ukrainaren gaineko lurraldea bereganatzeko asmorik ez zuela ziurtatzen zuten Errusiaren aurreko aldarrikapenekin kontraesanean zegoe[la]" esanez eta, ondorioz, Errusiak onartu zuela "'bigarren fasearen' helburua ez [zela] nazi mitikoen aurkako garaipena, baizik eta Ukrainako ekialdeko eta hegoaldeko okupazioa besterik ez".[74] Gerraren Azterketarako Institutuak, bestalde, baieztatu zuen Errusiaren operazio militarren helburua Ukrainaren defentsak probatzea zela, liskar-operazio txiki anitz hasiz, bonbardaketa-kanpainek Ukrainiako defentsak kontaktu-lerrotik urruntzeko helburuarekin.[76]

GuduaAldatu

Hasiera-operazioak (apirilak 18–30)Aldatu

2022ko apirilaren 18ko gauean, Errusiako Indarrek bonbardaketa intentsiboa egin zuten Luhansk, Donetsk eta Kharkiv oblastetako ukrainar posizioen aurka.[77] Errusiako bonbardaketa hauen ondorioz, Donetsken bi zibil hil eta beste bederatzi zauritu ziren, sareko albiste-iturrien arabera.[78] Zelenskyk, Ukrainako Presidenteak, "Donbasseko gudua" hasi zela iragarri zuen orduan.[79] Errusiako artilleriak Donbasseko hiriak jotzen hasi zen orduan, azpiegitura kritikoak suntsitzeko helburuarekin.[80]

Luhanskeko eskualdeko administrazio militarreko buruak, Serhi Haidai-k, orduan, eskualdeko bizilagunei berehalako ebakuatze-deia zuen zien, errusiar indarren eskuetan bahituak edo hilak ez izateko.[81]

Apirilaren 25erako, Errusiako Indarrek hiru-bateko zenbakizko nagusitasuna lortu zuten ukrainar indarren gainean –eraso-indar baten baldintzatzat jotzen den kopuru tradizionala–, 76 batailoi talde taktiko (BTG) baino gehiago bilduz Donbassen, BTG bakoitzeko 800 pertsona ingururekin.[82][83][84][85]

Guduaren lehenengo astean, Errusiako Indarrek Kreminnaren kontrol osoa lortu zuten,[1][2] Rubizhnen aurrera egin zuten,[27] eta Popasnako eremu handiak okupatu zituzten;[27][86] gainera, kontaktu-lerroan ukrainar posizioak bonbardatzen jarraitu zuten. Ukrainako funtzionario baten arabera, Errusiako Indarrek beste 42 herri ere bereganatu zituzten Donetsk Oblastean, nahiz eta ez zuen zehaztu zein ziren bereganatutako herriak.[8]

Slobozhansky eta Donetsk Barruti Operatiboetan, Errusiako tropek eraso-operazioak areagotu zituzten eremu batzuetan, Donetsk, Kharkiv eta Luhansk eskualdeetako ia fronte osoan zehar ukrainar defentsak apurtzen saiatuz, Donetsk eta Luhansk osoa okupatzeko helburuarekin.[87] Bien bitartean, Ukrainako Gobernuak adierazi zuen ukrainar indarrek kontraerasoa hasi zutela eta, ondorioz, Marinka herria berreskuratu zutela.[88] Bestalde, ustez, Wagner Taldearekin lotutako Libiako eta Siriako mertzenarioek Ukrainako indarrekin talka egin zuten Popasnan. Talkan, Ukrainako Gobernuaren arabera, 20–25 mertzenario hil ziren.[27]

Errusiako Indarrek aurrerapen motel eta etengabean jarraitu zuten, Popivka, Pistxane, Novotoxkivske, Zaritxne eta Zhytlivka hiriak hartuz; halaber, Popasna hiria harrapatzeko eta, bertatik, aurrera egiteko prestatu ziren ere: Iziumetik hego-ekialderantz eta Kreminnatik mendebalderantz.[89][9]

Apirilaren 22tik apirilaren 29ra DHEko 110 militar hil eta beste 451 zauritu ziren.[29]

Liskarren areagotzea (maiatzak 1–19)Aldatu

Maiatzaren 7rako, Popasna hiria bereganatu zuten Errusiako eta Luhanskeko Herri Errepublikaren Indarrek, eskualde-gobernadoreak baieztatu zuena;[90][3] hala ere, garai hartarako Popasna hiria neurri handi batean suntsiturik zegoen. Maiatzaren 12rako, Errusiako Indarrek Rubizhne ere hartu zutela jakinarazi zen.[91]

2022ko maiatzean, Donets ibaiaren puntu ezberdinetan borroka garrantzitsuak gertatu ziren, non Ukrainak ibaia zeharkatzeko errusiar saiakera anitz uxatu zituen.[92] Erasoan, Ukrainako Indar Armatuek Errusiako Indarren batailoi talde taktiko oso bat suntsitu zutela esan zuten, non 1,000–1,500 soldadu hil zituzten.[93]

Ukrainak esan zuenez, maiatzaren 15ean Errusiako Indarren aurkako kontraerasoa hasi zuen Izium hiritik gertu.[94][95] Maiatzaren 15ean bertan, Errusiako Indarrek Iziumen hegoaldean kokaturiko Dovhenke herria hartu zutela jakinarazi zen.[96]

Errusiaren aurrera egitea (maiatzak 20 – egun)Aldatu

Maiatzaren amaieratik aurrera, indar errusiarrek aurrerapenak lortzen hasi ziren fronte-lerroko eskualde askotan. Tropa errusiarrek "poltsa"-ikuspegi berri bat erabili zuten beren ahaleginetan, eta, ondorioz, setio-hesi handiak utzi zituzten beste txikiago batzuen alde. Horri esker, guduaren lehen aurrerapen garrantzitsuak egin ahal izan zituzten.[97]

Maiatzaren 20an, Errusiako Indarrek aurrerapen gehiago egin zituzten Popasna hiritik mendebalde eta hegoalderantz, Sievierodonetskerako errepidea mozteko helburuarekin.[98][99] Ukrainako erresistentzia gogorra izan arren, Errusiako Indarrek, azkenean, Popasna eremuan aurrera egitea lortu zuten egun hartan.[100] Maiatzaren 22rako, Errusiako Indarrek beren aurrerapen-bidea ziurtatzea lortu zuten; aldi berean, mendebalderantz bultzatzen jarraitzen zuten, Bakhmut aldera, bai eta iparralderantz, Sievierodonetsk erabat isolatzeko helburuarekin.[101] Hala ere, maiatzaren 24rako, Ukrainaren aldeko iturriek adierazi zuten Popasna norabidean izandako aurrerapen-maila nabarmen jaitsi zela.[102]

Maiatzaren 23an, Errusiako Indarrak Lyman hirian sartu zirela jakinarazi zen; hala, hiriaren %50a bereganaturik zuten maiatzaren 25erako.[103] Era berean, Ukrainako Indarrek Svyatohirsk utzi zutela jakinarazi zen.[104] Maiatzaren 24an, indar errusiarrek Svitlodarsk hiria ere hartu zuten.[105] Maiatzaren 26an, azkenean, indar errusiarrek Lyman hiri garrantzitsu eta estrategiko osoa bereganatu zuten.[106]

Ekainaren 1ean, Ukrainak iragarri zuen Sievierodonetsken %70–80 artean Errusiako Indarrek eskutan zegoela.[107] Ekainaren 3an, Ukrainak adierazi zuen kontraeraso bat egin zuela, zeinetan hiriaren %20a berreskuratzea lortu zuen; hala, errusiarren hiri-kontrolaren %50a zuten.[108]

BiktimakAldatu

Biktima militarrakAldatu

Ukrainako agintariek adierazi dutenez, 5,200–6,200 soldadu errusiar inguru hil dituzte ekainaren 4ra arte;[109] Errusiako Defentsa Ministerioak, bestalde, baieztatu du 7,000 soldadu ukrainar baino gehiago hil dituela ekainaren 4ra arte.[110] Donetskeko Herri Errepublikak, gainera, baieztatu du beste 1,500 soldadu ukrainar baino gehiago hil dituela ekainaren 4rako;[111] Luhanskeko Herri Errepublikak, berriz, baieztatu du 1,000 soldadu ukrainar inguru hil eta beste 8,000 baino gehiago harrapatu dituela, ekainaren 4rako ere.[112] Hala ere, Donetskeko Herri Errepublikak bere borrokalarien 3,000 baja baino gehiago onartu ditu ere, ekainaren 3rako.

Ukrainaren arabera, 50 eta 100 soldadu ukrainar artean hil egiten dira, egunero, Donbasseko frontean, maiatzaren amaierarako.[113] Ekainaren hasierarako, berriz, egunero 100 soldadu hil eta >450–500 zauritu egiten ziren.[114]

Borroketan, LHEko batailoi-komandante bat hil zen bera eta bere borrokalariak Ukrainako Indarrek inguratu zituztenean Kreminnatik gertu; LHEaren arabera "azkeneraino borrokatu [zutenak]". Borroka horietako hildako- eta zauritu-kopurua ezezaguna da, egun.[20]

Taldea Biktima-kopurua Denbora-tartea Iturria
Ukrainiar indarrak
(ZSU, UGN)
6,830 hildako 2022ko apirilak 21ekainak 4 Errusiako Defentsa Ministerioa
1,528 hildako 2022ko apirilak 18 – ekainak 4 Donetskeko HE
987 hildako; >8,000 harrapatu 2022ko apirilak 18 – ekainak 4 Luhanskeko HE
Errusiar indarrak
(EIA, Rosgvardiya, SZF)
>5,162–6,182 hildako 2022ko apirilak 18 – ekainak 4 Ekialdeko Komando Operatiboa
Donetskeko HEko indarrak >573 hildako; >2,463 zauritu 2022ko apirilak 23ekainak 3 Donetskeko HE

Biktima zibilakAldatu

Maiatzaren 26ra arte, guduarekin lotutako jarduera militarrak ia 2,500 zibil hil eta beste ia 1,600 gehiago zauritu zituen. Hildakoen eta zauritu zibilen benetako kopurua ezin da zenbatu, gerraren lainoagatik zein Ukrainako lurraldearen okupazio militarragatik; halere, ia ziurra da kopuru erreala handiagoa dela. Ukrainako Gobernuak adierazi zuenez, 1,500 zibil baino gehiago hil zirela Sievierodonetsken maiatzaren 26an.[115] Gainera, Ukrainako iturrien arabera, "milaka" zibil hil dira ere Lysytxansken, datu ofizialek 150 baino ez kontatzen dituzten arren.[116]

Biktima zibilak, eskualdeko
Eskualdea Biktima-kopurua Denbora-tartea Iturria
Bilohorivka 60 hildako, 7 zauritu 2022ko maiatzak 8 Ukrainako Gobernua[117]
Donetsk Oblasta
(Mariupol ezik)
203 hildako, 395 zauritu 2022ko apirilak 18maiatzak 30 Ukrainako Gobernua[118]
Kreminna 200 hildako 2022ko apirilak 1819 Ukrainako Gobernua[119]
Sievierodonetsk >1,100 hildako; >52 zauritu 2022ko maiatzak 27 Ukrainako Gobernua[120]
Lysytxansk 150 hildako 2022ko maiatzak 25 Ukrainako Gobernua[106]
Izium 60 hildako 2022ko maiatzak 10 Ukrainako Gobernua[121]
Kharkiv Oblasta 62 hildako, 183 zauritu 2022ko apirilak 18 – maiatzak 30 Ukrainako Gobernua[122]
Luhansk Oblasta
(Sievierodonetsk ezik)
69 hildako, 53 zauritu 2022ko apirilak 18 – maiatzak 22 Ukrainako Gobernua[123]
Azovstal Siderurgia 600 zauritu 2022ko apirilak 29 Ukrainako Gobernua[124]
Donetskeko HE 223 hildako; 480 zauritu 2022ko apirilak 23ekainak 3 Donetskeko HE[125]
Luhanskeko HE >2 hildako 2022ko apirilak 28 Luhanskeko HE[126]
DENETARA >2,129 hildako; >1,770 zauritu 2022ko apirilak 18 – maiatzak 30

Guduan, Errusiak eremu zibilen aurkako erasoak areagotu zituen; hala, adibidez, 60 zibil hil eta, gutxienez, zazpi zauritu zirela uste da, Errusiak Luhansk Oblastean 90 zibil inguru hartzen zituen eskola baten aurka egindako aire-eraso baten ondorioz.[117] Iziumen, berriz, 44 zibilen gorpuak apartamentu-eraikin baten azpian zeuden hondakinetatik berreskuratu zituzten; guztira, 60 zibil hil zirela jakinarazi zen.[121] Kreminnako guduan, Rubizhne eta Lysytxansketik hurbil, 200 zibil baino gehiago hil ziren, bai eta beste lau zibil hil eta beste bat zauritu ziren borroketatik ihes egiten saiatzean.[119]

OharrakAldatu

  1. Luhanskeko Herri Errepublika 2014ko maiatzean independentzia aldarrikatu zuen estatu bat da, Errusia (2022tik aurrera) eta Hego Osetia onartu gabeko ia-estatuaren onarpena jasoz.[10][11]
  2. Donetskeko Herri Errepublika 2014ko maiatzean independentzia aldarrikatu zuen estatu bat da, Errusia (2022tik aurrera) eta Hego Osetia onartu gabeko ia-estatuaren onarpena jasoz.[12]
  3. Ukrainako Errusiako Indar Armatuen Komandante bezala.
  4. ENB, Iziumeko fronteko indar errusiarren komandante bezala.
  5. DHEko buru bezala.
  6. Vostok Batailoiaren komandante bezala.
  7. Sparta Batailoiaren komandante bezala.
  8. LHEko buru bezala.
  9. Ukrainako Indar Armatuen Komandanteburu bezala.
  10. Donetsk Oblasteko Gobernadore bezala.
  11. Luhansk Oblasteko Gobernadore bezala.

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Ingelesez) «Russian forces capture izena city in battle for Donbas» the Guardian 2022-04-19 (Noiz kontsultatua: 2022-05-17).
  2. a b (Ingelesez) «Russian forces seize izena town in new phase of Ukraine invasion» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-17).
  3. a b «Ukraine troops retreat from Popasna, Luhansk governor confirms» Reuters 8 May 2022.
  4. https://edition.cnn.com/europe/live-news/russia-ukraine-war-news-05-13-22/h_67faa3f08da188441de767341e390737
  5. https://www.nytimes.com/2022/05/16/world/europe/azovstal-mariupol.html
  6. https://www.bbc.com/news/live/world-europe-61546571
  7. https://www.understandingwar.org/backgrounder/russian-offensive-campaign-assessment-may-26
  8. a b «Ukraine official: Russia captured 42 villages in Donetsk region on Thursday» Reuters 21 April 2022.
  9. a b «Russia-Ukraine live news: Russian troops seize eastern towns - Russia seizes two towns in Donbas: Ukraine military» Aljazeera 26 April 2022.
  10. (Ingelesez) «Ukraine’s rebel ‘people’s republics’ begin work of building new states» the Guardian 2014-11-06 (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
  11. «Общая информация | Официальный сайт Главы Луганской Народной Республики» web.archive.org 2018-03-12 (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
  12. https://tass.com/world/738110
  13. https://www.washingtonpost.com/world/2022/04/10/russia-general-alexander-dvornikov-ukraine-commander
  14. https://www.understandingwar.org/backgrounder/russian-offensive-campaign-assessment-april-11
  15. https://web.archive.org/web/20220429041652/https://webcache.googleusercontent.com/search?q=cache%3AW0qZ2V1cGEYJ%3Ahttps%3A%2F%2Fukranews.com%2Fen%2Fnews%2F853353-russian-chief-of-general-staff-gerasimov-arrives-in-kharkiv-region-to-personally-command-offensive+&cd=1&hl=id&ct=clnk&gl=id
  16. https://twitter.com/nexta_tv/status/1529347592311775232?cxt=HHwWgIC9nYniqrkqAAAA
  17. https://sports.yahoo.com/soldier-neo-nazi-symbols-arm-061652919.html
  18. https://www.kp.ru/daily/27377/4558736/
  19. https://life.ru/p/1488707
  20. a b c (Ingelesez) «As it happened: Ukraine war latest news: Forces clash along eastern front line» BBC News (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  21. https://en.rtv21.tv/the-commander-of-the-pro-Russian-separatist-army-in-eastern-Ukraine-is-killed/
  22. https://www.politico.com/news/2022/04/08/ukraines-iron-general-zaluzhnyy-00023901
  23. a b (Ukraineraz) «ОТУ "Схід": 5 атак відбито, 57 російських фашистів ліквідовано, знищено багато техніки» Новини України та світу | NEWS UA (Noiz kontsultatua: 2022-05-17).
  24. a b c d (Ingelesez) «Russia pours in more troops and presses attack in the east» AP NEWS 2022-04-19 (Noiz kontsultatua: 2022-05-17).
  25. a b (Ingelesez) «Russia deploys up to 20,000 mercenaries in battle for Ukraine’s Donbas region» the Guardian 2022-04-19 (Noiz kontsultatua: 2022-05-16).
  26. a b (Ingelesez) Loh, Matthew. «Russia is deploying up to 20,000 Syrian, Libyan, and Wagner Group mercenaries in the Donbas, European official says» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2022-05-16).
  27. a b c d e (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, APRIL 20» Institute for the Study of War.
  28. https://www.bbc.com/news/world-europe-61145578
  29. a b (Ingelesez) «The overview of the current social and humanitarian situation in the territory of the Donetsk People's Republic as a result of hostilities in the period from 23 to 29 April 2022» DNR Ombudsman 29 April 2022.
  30. https://ombudsman-dnr.ru/obzor-soczialno-gumanitarnoj-situaczii-slozhivshejsya-na-territorii-doneczkoj-narodnoj-respubliki-vsledstvie-voennyh-dejstvij-v-period-s-30-aprelya-po-06-maya-2022-g/
  31. https://ombudsman-dnr.ru/obzor-soczialno-gumanitarnoj-situaczii-slozhivshejsya-na-territorii-doneczkoj-narodnoj-respubliki-vsledstvie-voennyh-dejstvij-v-period-s-07-po-13-maya-2022-g/
  32. https://ombudsman-dnr.ru/obzor-soczialno-gumanitarnoj-situaczii-slozhivshejsya-na-territorii-doneczkoj-narodnoj-respubliki-vsledstvie-voennyh-dejstvij-v-period-s-14-po-20-maya-2022-g/
  33. https://ombudsman-dnr.ru/obzor-soczialno-gumanitarnoj-situaczii-slozhivshejsya-na-territorii-doneczkoj-narodnoj-respubliki-vsledstvie-voennyh-dejstvij-v-period-s-21-po-27-maya-2022-g/
  34. https://ombudsman-dnr.ru/obzor-soczialno-gumanitarnoj-situaczii-slozhivshejsya-na-territorii-doneczkoj-narodnoj-respubliki-vsledstvie-voennyh-dejstvij-v-period-s-28-maya-po-03-iyunya-2022-g/
  35. [29][30][31][32][33][34]
  36. https://www.theguardian.com/world/2022/may/26/ukraine-burying-civilians-mass-graves-russia-advances
  37. https://english.alarabiya.net/News/world/2022/05/26/Separatist-republics-hold-8-000-Ukrainian-prisoners-of-war-Official-
  38. FP Explainers. (20 April 2022). «Battle of Donbas begins: Why Russia has turned its attention to east of Ukraine» izenapost.
  39. a b Ponomarenko, Illia. (21 April 2022). «EXPLAINER: What to expect from the Battle of Donbas, Russia's new offensive» Kyiv Independent.
  40. (Ingelesez) «Russian focus on ‘liberating’ Donbas hints at shift in strategy» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-16).
  41. (Ukraineraz) «Російські війська розпочали битву за Донбас – Зеленський» Радіо Свобода.
  42. (Errusieraz) «Зеленский: Битва за Донбасс началась, генералы РФ действуют осторожнее» Украинская правда.
  43. (Errusieraz) «Битва за Донбасс началась, ничего украинского не отдадим — Зеленский | Громадское телевидение» hromadske.ua.
  44. Bullock, Thomas; Fiorenza, Nicholas. (22 April 2022). «Ukraine conflict: Russia begins Donbas offensive» Janes Defence.
  45. (Ukraineraz) «Єрмак: Почалася друга фаза війни, але у ЗСУ все надійно» www.ukrinform.ua.
  46. «День пятьдесят четвёртый. Беседа с @Alexey Arestovych Алексей Арестович - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-16).
  47. (Ingelesez) Kirby, Paul. (2022-04-19). «Donbas: Why Russia is trying to encircle Ukraine's east» BBC News.
  48. (Ingelesez) Ellyatt, Holly. (2022-04-20). «Russia and Ukraine's battle for Donbas could decide the war — and it could go either way» CNBC.
  49. (Ukraineraz) «Курська дуга або Битва за Донбас» realist.online 2022-04-07.
  50. (Ingelesez) Ledwidge, Frank. (2022-04-12). «Ukraine: the battle for Donbas will be protracted and bloody – military expert» The Conversation.
  51. U.S. believes Russia's pullback near Kyiv is "repositioning," not "withdrawal". 30 March 2022.
  52. «"Russia says izena phase of Ukraine operation mostly complete, focus now on Donbass"» Reuters via Yahoo Finance 25 March 2022.
  53. Russian troops pull back from areas near Kyiv, Ukrainian officials say. 2 April 2022.
  54. «Russia Fully Withdraws From Kyiv Area, U.S. Says—Here's What Could Happen Next» Forbes.
  55. «Conflict-related civilian casualties in Ukraine» OFFICE OF THE HIGH COMMISSIONER FOR HUMAN RIGHTS UNITED NATIONS HUMAN RIGHTS MONITORING MISSION IN UKRAINE 8 October 2021.
  56. «Russia-Ukraine war updates for April 17, 2022» CNBC 2022-04-18.
  57. (Ingelesez) «Mariupol mayor says siege has killed more than 10K civilians» AP NEWS 2022-04-11.
  58. «Russian tank shelled a care home in Kreminna, killing 56» Ukrayinska Pravda.
  59. Death toll in Ukraine train station bombing reaches 59, including 7 children. 14 April 2022.
  60. «Кількість загиблих дітей від ракетного удару по Краматорську зросла до семи» www.ukrinform.ua.
  61. «Russia accused of 'monstrous' war crime in Kramatorsk station attack» TheGuardian.com 9 April 2022.
  62. Over 50 killed in Russian rocket strike on Ukrainian station. 8 April 2022.
  63. (Ingelesez) «Kramatorsk station attack: What we know so far» BBC News 2022-04-09.
  64. «Russia 'repositioning' in Ukraine's eastern Donbas region: US» www.aljazeera.com.
  65. Vergun, David. (18 April 2022). «Defense Official: Russia Adds 11 Battalion Tactical Groups in Ukraine» U.S. Department of Defense.
  66. EXPLAINER: What to expect from the Battle of Donbas, Russia's new offensive. 21 April 2022.
  67. Russian Armed Volunteers Prepare for Action in Eastern Ukraine. 10 February 2022.
  68. «One Of Ukraine's Best Brigades Defends One Of Its Most Vulnerable Cities» Forbes.
  69. (Ukraineraz) «Полторак поставив сухопутні війська за приклад реформ в Україні» ТСН.ua 2016-12-13.
  70. Ukrainian combat group in Donbass numbers 44,000 troops, says Zelensky. .
  71. «Ukraine war: Russia bombards cities as eastern offensive begins» BBC 19 April 2022.
  72. (Ingelesez) Stepanov, Anatoly. (2022-04-19). «New 'Phase' of Ukraine War as Russia Attacks East» The Moscow Times.
  73. (Frantsesez) «Volodymyr Zelensky confirme que l'offensive russe dans l'est de l'Ukraine a commencé» BFMTV.
  74. a b Hubenko, Dmytro. (22 April 2022). «Russia eyes route to Trans-Dniester: What do we know?» Deutsche Welle.
  75. Russia plans to seize Donbas, southern Ukraine: Military official. Al Jazeera 22 April 2022.
  76. (Ingelesez) «Institute for the Study of War» Institute for the Study of War.[Betiko hautsitako esteka]
  77. «Massive Bombardment Signals Russia's Renewed Offensive In Eastern Ukraine» Forbes.
  78. (Ukraineraz) Оккупанты 20 апреля обстреляли восемь населенных пунктов Донецкой области, есть погибший и пострадавшие – МВД. 18 April 2022.
  79. Severy, Misty. (18 April 2022). «Zelensky declares battle for Donbas has begun» The Washington Examiner.
  80. (Ukraineraz) «Вночі ворог здійснив ракетний обстріл Краматорська» www.ukrinform.ua.
  81. (Ukraineraz) «Голова Луганської ОВА: Часу на роздуми нема – виїжджайте, бо уб'ють» Українська правда.
  82. «The battle for Donbas: 'the real test of this war'» Financial Times 24 April 2022.
  83. «Ukraine: the battle for Donbas will be protracted and bloody – military expert» Financial Times 12 April 2022.
  84. «Ukraine: Facing the Russian Army on the front line in Donbas» BBC 25 April 2022.
  85. «Motivated but outgunned: Ukrainian soldiers discuss life on the southern front» The Guardian 23 April 2022.
  86. (Ukraineraz) «"Люди гибнут даже в укрытиях" – глава военной администрации Попасной» Радіо Свобода.
  87. (Ukraineraz) «Битва за Донбас розпочалася, нічого українського не віддамо — Зеленський | Громадське телебачення» hromadske.ua.
  88. «Ukraine resists Russia's invasion. Day 55: Russia begins assault on Donbas, bombed-out Azovstal, Ukraine retakes Maryinka» Ukraine Crisis Media Center.
  89. «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, APRIL 24» Institute for the Study of War 24 April 2022.
  90. (Ingelesez) Military correspondent Kotenok about the capture of Popasna: returned to the LPR. 7 May 2022.
  91. «Ukrainian forces lose foothold in eastern town» CNN 13 May 2022.
  92. «Bloody river battle was third in three days - Ukraine official» BBC News 13 May 2022.
  93. (Ingelesez) Parker, Charlie. «Russian battalion wiped out trying to cross river of death» The Times ISSN 0140-0460..
  94. (Ingelesez) «Ukraine wages counter attack against Russian forces in east» Sydney Morning Herald 2022-05-15.
  95. (Ingelesez) «Ukraine wages counter attack against Russian forces in east» Reuters 2022-05-15.
  96. (Ingelesez) «Russia prepares for Severodonetsk battle as Ukraine lines up counteroffensive near Izyum» ThePrint.in 2022-05-15.
  97. (Ingelesez) «Russia’s ‘cauldron’ tactic may be tipping Donbas battle in its favour» the Guardian 2022-05-27 (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  98. «Russia advances in eastern Ukraine as Zelenskyy says Donbas turning into 'hell'» NBC News 20 May 2022.
  99. Russian Offensive Campaign Assessment, May 20. Critical Threats.
  100. Russia advances in eastern Ukraine as Zelenskyy says Donbas turning into 'hell'. NBC.
  101. RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MAY 22. ISW.
  102. «Russian offensive near Popasna slows down | Euromaidan Press» web.archive.org 2022-05-23 (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  103. «Russia seeking to capture Ukraine’s Lyman: separatist leader» web.archive.org 2022-05-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  104. (Italieraz) «RID Rivista Italiana Difesa» www.rid.it (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  105. «Donetsk region: occupying forces capture Svitlodarsk» web.archive.org 2022-05-24 (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  106. a b (Ingelesez) «Russian forces have ‘upper hand’ in Donbas fighting, Ukrainian officials say» the Guardian 2022-05-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  107. (Ingelesez) CNN. (2022-06-02). «June 2, 2022 Russia-Ukraine news» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  108. (Ingelesez) Reuters. (2022-06-03). «Ukraine has retaken about 20% of territory lost in Sievierodonetsk, regional head says» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  109. 20–25 hildako Popasnako guduan zehar, >485–1,500 hildako maiatzeko Donets ibaiko guduan [1][2] 20 hildako (apirilak 18),[3] 30 hildako (apirilak 19),[4] 36 hildako (apirilak 20),[5] 200 hildako (21 apirila),[6] 130 hildako (apirilak 22),[7] 150 hildako (apirilak 23),[8] 100 hildako (apirilak 24),[9] 160 hildako (apirilak 25),[10] 100 hildako (apirilak 26),[11] 75 hildako (apirilak 27),[12] 42 hildako (apirilak 28), [13] 173 hildako (apirilak 29), [14] 81 hildako (apirilak 30), [15] 57 hildako (maiatzak 1), [16] 275 hildako (maiatzak 2), [17] [18] 40 hildako (maiatzak 3), [19] 36 hildako (maiatzak 4), [20] 32 hildako (maiatzak 5), [21] 15 hildako (maiatzak 6), [22] 107 hildako (maiatzak 7) [23] 190 hildako (maiatzak 8) [24] 250 hildako (maiatzak 9) [25] 260 hildako (maiatzak 10) [26] 250 hildako (maiatzak 11) [27] 180 hildako (maiatzak 12) [28] 130 hildako (maiatzak 13) [29] 80 hildako (maiatzak 14) [30] 84 hildako (maiatzak 15) [31] 178 hildako (maiatzak 16) [32] 110 hildako (maiatzak 17) [33] 220 hildako (maiatzak 18) [34] 40 hildako (maiatzak 19) [35] 80 hildako (maiatzak 20) [36] 28 hildako (maiatzak 21) [37] 9 hildako (maiatzak 22) [38] 30 hildako (maiatzak 23) [39] 180 hildako (maiatzak 24) [40] 62 hildako (maiatzak 25) [41] 87 hildako (maiatzak 26) [42] 60 hildako (maiatzak 27) [43] 33 hildako (maiatzak 28) [44] 39 hildako (maiatzak 29) [45] 50 hildako (maiatzak 30) [46] 22 hildako (maiatzak 31) [47] 38 hildako (ekainak 1) [48] 32 hildako (ekainak 2) [49] 36 hildako (ekainak 3) [50] 60 hildako (ekainak 4) [51]. Denetara: >5,162–6,182 hildako, Ukrainaren arabera.
  110. 120 hildako (apirilak 21) [52] 200 hildako (apirilak 23),[53] 560 hildako (apirilak 26),[54] 330 hildako (apirilak 27),[55] [56] 620 hildako (apirilak 28),[57] [58] 280 hildako (apirilak 29),[59] 320 hildako (apirilak 30),[60] [61] 440 hildako (maiatzak 1) [62] 540 hildako (maiatzak 3) [63] [64] 600 hildako (maiatzak 4) [65] 420 hildako (maiatzak 8) [66] 620 hildako (maiatzak 13) [67] [68] 100 hildako (maiatzak 14) [69] 360 hildako (maiatzak 16) [70] 470 hildako (maiatzak 17) [71] 270 hildako (maiatzak 18) [72] 210 hildako (maiatzak 22) [73] 230 hildako (maiatzak 23) [74] 350 hildako (maiatzak 26) [75] 240 hildako (ekainak 2) [76] 400 hildako (ekainak 4) [77]. Denetara: >7,070 hildako, Errusiaren arabera.
  111. 56 hildako (apirilak 18) [78] 27 hildako (apirilak 19) [79] 35 hildako (apirilak 20) [80] 46 hildako (apirilak 21) [81] 27 hildako (apirilak 22) [82] 34 hildako (apirilak 23) [83] 26 hildako (apirilak 24) [84] 32 hildako (apirilak 25) [85] 39 hildako (apirilak 26) [86] 27 hildako (apirilak 27) [87] 31 hildako (apirilak 28) [88] 26 hildako (apirilak 29) [89] 34 hildako (apirilak 30) [90] 21 hildako (maiatzak 1) [91] 32 hildako (maiatzak 2) [92] 28 hildako (maiatzak 3) [93] 39 hildako (maiatzak 4) [94] 32 hildako (maiatzak 5) [95] 59 hildako (maiatzak 6) [96] 27 hildako (maiatzak 7) [97] 23 hildako (maiatzak 8) [98] 30 hildako (maiatzak 9) [99] 28 hildako (maiatzak 10) [100] 18 hildako (maiatzak 11) [101] 23 hildako (maiatzak 12) [102] 26 hildako (maiatzak 13) [103] 30 hildako (maiatzak 14) [104] 24 hildako (maiatzak 15) [105] 22 hildako (maiatzak 16) [106] 29 hildako (maiatzak 17) [107] 30 hildako (maiatzak 18) [108] 30 hildako (maiatzak 19) [109] 20 hildako (maiatzak 20) [110] 15 hildako (maiatzak 21) [111] 22 hildako (maiatzak 22) [112] 33 hildako (maiatzak 23) [113] 24 hildako (maiatzak 24) [114] 39 hildako (maiatzak 25) [115] 57 hildako (maiatzak 26) [116] 37 hildako (maiatzak 27) [117] 37 hildako (maiatzak 28) [118] 43 hildako (maiatzak 29) [119] 33 hildako (maiatzak 30) [120] 40 hildako (maiatzak 31) [121] 50 hildako (ekainak 1) [122] 30 hildako (ekainak 2) [123] 40 hildako (ekainak 3) [124] 40 hildako (ekainak 4) [125]. Denetara: 1,528 hildako, Donetskeko HEren arabera.
  112. 12 hildako (apirilak 18) [126] 28 hildako (apirilak 19) [127] 165 hildako (apirilak 20) [128] 17 hildako (apirilak 21) [129] 12 hildako (apirilak 22) [130] 13 hildako (apirilak 23) [131] 16 hildako (apirilak 24) [132] 14 hildako (apirilak 25) [133] 9 hildako (apirilak 26) [134] 17 hildako (apirilak 27) [135] 14 hildako (apirilak 28) [136] 15 hildako (apirilak 29) [137] 23 hildako (apirilak 30) [138] 9 hildako (maiatzak 1) [139] 26 hildako (maiatzak 2) [140] 52 hildako (maiatzak 3) [141] 6 hildako (maiatzak 4) [142] 7 hildako (maiatzak 5) [143] 12 hildako (maiatzak 6) [144] 27 hildako (maiatzak 7) [145] 6 hildako (maiatzak 8) [146] 7 hildako (maiatzak 9) [147] 9 hildako (maiatzak 10) [148] 5 hildako (maiatzak 11) [149] 7 hildako (maiatzak 12) [150] 5 hildako (maiatzak 13) [151] 8 hildako (maiatzak 14) [152] 9 hildako (maiatzak 15) [153] 5 hildako (maiatzak 16) [154] 5 hildako (maiatzak 17) [155] 10 hildako (maiatzak 18) [156] 20 hildako (maiatzak 19) [157] 17 hildako (maiatzak 20) [158] 19 hildako (maiatzak 21) [159] 14 hildako (maiatzak 22) [160] 12 hildako (maiatzak 23) [161] 15 hildako (maiatzak 24) [162] 27 hildako (maiatzak 25) [163] 17 hildako (maiatzak 26) [164] 24 hildako (maiatzak 27) [165] 19 hildako (maiatzak 28) [166] 32 hildako (maiatzak 29) [167] 40 hildako (maiatzak 30) [168] 23 hildako (maiatzak 31) [169] 43 hildako (ekainak 1) [170] 37 hildako (ekainak 2) [171] 33 hildako (ekainak 3) [172] 27 hildako (ekainak 4) [173]. Denetara: 987 hildako, Luhanskeko HEren arabera.
  113. «Zelenskyy: up to Ukrainian 100 soldiers killed each day in eastern Ukraine» web.archive.org 2022-05-22 (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  114. (Ingelesez) «Zelenskyy tells EU leaders real losses of Armed Forces of Ukraine in Donbas» sports.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  115. (Ingelesez) «Ukraine live: At least 1,500 dead in city of Sievierodonetsk» euronews 2022-05-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  116. «'The Russians are determined': Ukrainian soldiers defending Donbas city try to keep up morale under fire | CBC News» web.archive.org 2022-05-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  117. a b (Ingelesez) «Ukraine war: 60 people killed after bomb hits school, Zelensky says» BBC News 2022-05-08 (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  118. [174] [175] [176] [177]
  119. a b (Ingelesez) «Russia takes Donbas town but Ukrainian frontline ‘still holding’» the Guardian 2022-04-19 (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  120. (Ingelesez) «Ukraine live: Russian forces press Ukrainian strongholds in east» euronews 2022-05-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  121. a b [178] [179]
  122. [180] [181] [182] [183] [184] [185] [186] [187] [188] [189] [190] [191] [192] [193] [194] [195] [196] [197] [198] [199] [200] [201] [202]
  123. [203] [204] [205] [206] [207] [208] [209] [210] [211] [212] [213] [214] [215] [216] [217] [218]
  124. (Ingelesez) «600 injured in recent bombing of Azovstal steel plant, Mariupol mayor says» Egypt Independent 2022-04-29 (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  125. [219] [220] [221] [222] [223] [224] [225] [226] [227]
  126. «2 civilians were killed in the Ukrainian bombing of Luhansk - Around World journal» web.archive.org 2022-04-28 (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu