Donets
Donets[1] (errusieraz: Северский Донец; ukraineraz: Сіверський Донець) Ekialdeko Europako ordokiko ibaia da, Don ibaiaren adar nagusia, hego-mendebaldeko Errusia eta ekialdeko Ukraina zeharkatzen dituena[2]. 1.053 km luze da.
Geografia Aldatu
Errusiako erdialdeko goi-ordokian du iturria[2], Belgorod oblastean. Ukrainan barneratu eta Kharkiv, Luhansk eta Donetskeko oblastak zeharkatzen ditu. Berriz ere Errusian sarturik, Konstantinovsken ondoan (Rostov oblasta) Don ibaira isurtzen da.
Behe ibilguan Ekialdeko Europako mea eta metalurgia gune handienetakoa den Donbass arroa inguratzen du[3].
Ibaiadarrak Aldatu
Ibaiadar nagusiak hauek dira:
Hiriak Aldatu
Donets ondoko hiri hauetatik igarotzen da:
- Belgorod (Errusia)
- Vovtxansk (Ukraina)
- Txuhuiv (Ukraina)
- Zmiv (Ukraina)
- Izium (Ukraina)
- Rubijne (Ukraina)
- Lisixansk (Ukraina)
- Sievierodonetsk (Ukraina)
- Donetsk (Errusia)
- Kamensk-Xakhtinski (Errusia)
- Ust-Donetski (Errusia)
Hidrometria Aldatu
Donetsen emaria Belaia-Kalitvan (Rostov oblasta, Errusia), Don ibaira isuri baino 100 km lehenago, 47 urtez (1933-1985) neurtua izan da[4]. Gune horretan, drainatutako eremuak 80.900 km² ditu, arro osoaren % 82a. Emari handiena martxo-apirilean izaten da eta txikiena abuztu-irailean. Abendu hasieratik martxo amaiera arte izozturik egoten da[2].
Donetsen batez besteko emariak (m³/s) Belaia-Kalitvan (Errusia) neurtuak
Datuak: 1933 eta 1985 artean

Erreferentziak Aldatu
- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ a b c Donets River[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Severski Donets Belaia-Kalitvan Webworld.unesco.org