Donetskeko oblasta
Egunotan albiste da gertakari hau. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Donetskeko oblasta (ukraineraz: Донецька область, translit. Donets’ka oblast’), Ukrainako hego-ekialdeko oblasta da. Hego-mendebaldean Zaporijiako eta Dnipropetrovskeko oblastekin du muga, ipar-ekialdean Luhanskekoarekin, ekialdean Errusiako Rostov oblastarekin eta hegoaldean Azov itsasoarekin. 26.517 km²ko azalera du eta 2008an 4.542.280 biztanle zituen[1] (Ukrainako populazio osoaren %9,7). Hiriburua Donetsk da.
Donetskeko oblasta Донецька область | |
---|---|
![]() | |
![]() ![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Hiriburua | Donetsk |
Geografia | |
![]() | |
Azalera | 26.517 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 4.542.280 biztanle (2008) |
Dentsitatea | 171,3 bizt/km² |
Bestelako informazioa | |
Hizkuntza ofiziala(k) | Ukrainera |
www.donoda.gov.ua |
2014ko maiatzak 11n egindako erreferendumaren ondorioz, estatu independente bilakatu zen, eta maiatzaren 18an beste erreferendum bat egitekoa zen, Errusiar Federakundearen parte bihurtuko zen erabakitzeko, baina proiektu hori bertan behera utzi zuten. Gaur egun de facto zatirik handiena Errusia Berriko Estatu Federalaren zati da eta, aldi berean, "estatu" honek harreman estu eta sakonak ditu Errusiarekin. Donbasseko gerra zibilaren ondorioz, eskualdeak aldaketa demografiko eta ekonomiko sakonak jasan ditu.
Banaketa administratiboaAldatu
Oblasta hamazortzi raion edo barrutitan banaturik dago. 28 hiri, 23 barruti buru, 134 herri eta 1.124 herrixka daude[2].
Hiri nagusiakAldatu
Donetskeko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[3])
- Donetsk: 999.975 biztanle
- Mariupol: 482.440 biztanle
- Makiivka: 375.992 biztanle
- Horlivka: 279.061 biztanle
- Kramatorsk: 174.892 biztanle
- Sloviansk: 122.049 biztanle
- Jenakiive: 96.616 biztanle
- Kostiantynivka: 88.833 biztanle
EkonomiaAldatu
IndustriaAldatu
Donetskeko oblastak Ukrainako ikatz, altzairu eta burdin ekoizpen guztiaren erdia baino gehiago produzitzen du. Tamaina handiko 882 enpresa biltzen ditu eta 2.095 ertain-txiki daude[4].
NekazaritzaAldatu
Nekazal produktu nagusiak garia, azukre-erremolatxa, ekilorea, patata, okela eta esnea dira. 1999ko hasieran 2.108 etxalde zeuden zenbatuta[4].
ErreferentziakAldatu
- ↑ Ukrainaren banaketa administratiboa World-gazetteer.com
- ↑ Donetsk oblast, Ukraine Ukrainetrek.com
- ↑ Donetskeko oblasteko hiriak World-gazetteer.com
- ↑ a b Ukrainako ministeritzen kabinetea — Donetsk
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) (Ukraineraz) (Errusieraz) Donetskeko oblasteko administrazioaren ataria