Txernihiveko setioa –lehen egunetan, Txernihiveko gudu modura ezagunagoa– Ukrainako Txernihiv hirian egin zen setio bat izan zen; 2022ko otsailaren 24an hasitakoa, Kieveko erasoaldiaren zati gisa, Errusiak Ukraina 2022an inbaditzen hasi zenean. Urte bereko apirilaren 4ean, Ukrainako autoritateek errusiar militarrak hiritik atzera egin zutela baieztatu zuten, Errusiar indarren Txernihiv Oblast osotiko atzera egite-operazio baten testuinguruan.[2]

Txernihiveko setioa
Ukrainako inbasioa (2022)
Martxo hasierako errusiar bonbardaketen ondoriozko suntsipena, Txernihiven.
Data2022ko otsailak 24apirilak 4
LekuaTxernihiv, Thernihiv Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak51°29′38″N 31°17′41″E / 51.4939°N 31.2947°E / 51.4939; 31.2947
EgoeraUkrainak irabazi
Gudulariak
 Errusia

 Ukraina

Indarra
Errusiako Indar Armatuak

Ukrainako Indar Armatuak

Galerak
 Ukrainaren arabera:

 Ukrainaren arabera (mar. 2rako):

  • 132 soldadu hil[14][15]
  • 200–250 soldadu harrapatu
 Ukrainaren arabera:
300–350 soldadu hil[16]
 Ukrainaren arabera:
>700 zibil hil; 40 desagertu[17][18]

Guduaren denbora-lerroa aldatu

Hasierako gudua (2022ko otsailaren 24a) aldatu

2022ko otsailaren 24an, goizaldeko 03:27etan, EET (UTC+2), Errusiako Guardiako Aire-jauziko 11. Brigadako kapitain bat eta kabo bat Ukrainako Indar Armatuen (ZSU) elementuetara errenditu ziren Txernihiv inguruan.[4] Egun horretan bertan, Ukrainak adierazi zuen Errusiako Fusil Motorizatuen 74. Brigadako tropel batek ere amore eman zuela.[8]

5 ordu beranduago, militar ukrainarrek errusiarrek Txernihiven egindako eraso bati aurre egin zioten eta errusiar ekipo eta dokumentuak konfiskatu zituzten.[19] Britainiar Defentsa Ministerioaren arabera, indar errusiarrek ez zuten hiria harrapatzea lortu eta, aldiz, Kieverako bide alternatibo batetik inguratzea erabaki zuten.[20][21] Ukrainako funtzionarioek jakinarazi zutenez, indar errusiarrak Sedniv eta Semenivka inguruko hirietara zihoazen.[22]

Hiriaren setioa (2022ko otsailaren 25a–martxoaren 31a) aldatu

2022ko otsaila aldatu

2022ko otsailaren 25ean, Errusiako Defentsa Ministerioak iragarri zuen Errusiako indarrek Txernihiv inguratu zutela eta hiria setiatzen ari zirela.[23] Hurrengo egunean, Ukrainako indarrek hiria bereganatu nahi zuen errusiar unitate militar baten porrota aldarrikatu zuten.[24] Dirudienez, Ukrainako indarrek tanke errusiar batzuk hartu zituzten. Ukrainako gobernuak zioenez, BM-21 Grad kohete-jaurtigailu anizkoitz errusiarrek ospitaleak eta haurtzaindegiak eraso zituzten Txernihiven, nahiz eta baieztapen hori ez zen modu independentean egiaztatu.[25]

Otsailaren 27an, Ukrainako agintariek baieztatu zuten indar errusiarrek Txernihiv hiriaren erdialdea kaltetu zutela misilekin, zinema historiko baten suntsipena barne.[26][27] Geroago, errusiar indarrek hiria erabat blokeatu zutela baieztatu zuten.[23] Ukrainako iturrien arabera, Ukrainako indarrek Errusiako 56 erregai-kamioi suntsitu zituzten egun hartako borroketan.[13]

Otsailaren 28an, Kiinka herrixkak Nazioarteko akordio ezberdinek debekatutako sakabanatze-munizioekin bonbardaketa bat jaso zuen.[28] Txernihiv kanpoaldetik ere Errusiako indarrak ibilgailu blindatuen laguntzarekin hirian sartzen saiatu ziren, porrota jaso zuten arren.[29]

2022ko martxoa aldatu

 
Ukrainako suhiltzaileak, Errusiako indarrek piztutako petrolio-biltegi bateko sutea itzaltzean.

Martxoaren 1ean, funtzionario ukrainarrek adierazi zuten Bielorrusiak Errusiaren inbasioarekin bat egin zuela eta ibilgailu militarren zutabe bat bidaltzen ari zela Txernihiv aldera Bielorrusiako Hrodna hiritik. Estatu Batuetako funtzionarioak ez zeuden ados baieztapen horrekin, Bielorrusiak inbaditu izanaren "inolako zantzurik" ez zegoela adieraziz.[30] Viatxeslav Txaus-ekTxernihiv Oblasteko Gobernadoreak– adierazi zuen hirirako sarbide guztiak gogor minaturik zeudela.[31]

Martxoaren 2an, Txernihiveko alkateak, Vladislav Atroxenko-k, hirian hiri-gerra bat gerta zitekeela iragarri zuen.[32] Bi misilek hiriko ospitale bat harrapatu zuten egunean zehar, Serhii Pivovar osasun-administrazioko buruaren arabera.[33]

Txernihiv, martxoaren 3ko bonbardaketa-ostean.

Martxoaren 3an, Errusiako aire-eraso batek bizitegi-eraikinak eta bi eskola harrapatu zituen, Txausen arabera.[34][35] Erasoaren ondorioz 47 pertsona inguru hil zirela jakinarazi zen ere.[36]

 
Txernihiv-gainean eroritako Errusiako eraso-hegazkina, 2022ko martxoaren 5ean.

Martxoaren 5ean, Txernihiv kanpoaldean, Masanin, Ukrainako militarrek errusiar eraso-hegazkin bat bota zuten; halere, bi pilotuek bizirik atera ziren.[37]

Martxoaren 6ko goizetik aurrera, eskualdeko 141 herri eta hiri elektrizitaterik gabe geratu ziren. Errusiarrek erasoek jarraitu zuten; hala, errusiar indarrek bonba gogorrak jaurti zituzten gotorleku-funtzioa zuten bizitegi-eraikinen gainean.[38] Txernihivek, egun hartan ere, laguntza humanitarioa jaso zuen –elikagaiak, sendagaiak eta beste hainbat gauza barne–. Bonbardaketa-mehatxua zela eta, kamioiak berehala deskargatu zituzten.[39]

Martxoaren 10ean, Errusiako indarrek Txernihiv hiriko setioa osatu zuten, Vladislav Atroxenko alkateak adierazi zuenez, bai eta gaineratu zuen ere hiria erabat isolatuta zegoela eta hiriko 300,000 biztanleentzako beharrezkoak azpiegitura kritikoak modu oso azkarrean huts egiten ari zirela, bonbardaketak behin eta berriz jasan zituztelako.[40] Errusiarren aireko eraso batek Txernihiv Arena estadioa ere kaltetu zuen.[41]

Martxoaren 11n, Txernihiv Estadioa eta liburutegi bat larri kaltetu zituen errusiarren aire-eraso batek.[42] Martxoaren 12an, hiriko "Ukraina Hotelaren" eraikina suntsitu zen.[43] Ondoren, Ukrainako indarrek hiria bonbardatzen zuen errusiar misil-unitate bat suntsitu zutela adierazi zuten ere, tropa errusiar batzuek amore ematen eragin zuena.[44]

Martxoaren 13an, goizeko 05:46tan, Errusiaren aire-eraso batek logela bat jo zuen, bost pertsona hilez –Ukrainako Larrialdietarako Estatu Zerbitzuaren arabera–.[45] Ondoren, Ukrainako indarrek Txernihiv bonbardatzen ari zen Errusiako borroka-hegazkin bat eraitsi zutela adierazi zuten.[46] Martxoaren 14an, Txausek adierazi zuen Errusiaren aire-erasoek Txernihiveko Unibertsitate Nazional Politeknikoa ere suntsitu zutela.[47] Ukrainako Fiskaltza Nagusiak adierazi zuen hamar zibil hil zirela hiria bonbardaketa horren ondorioz.[48]

Martxoaren 25ean, Ukrainako agintariek adierazi zuten indar errusiarrek aurreko ostiralean iparraldetik moztu zutela Txernihiv hiria, Desna ibaia hegoaldetik zeharkatzen zuen errepide-zubi bat suntsitu ondoren;[49] hiria erabat inguratzeko saiakerek, berriz, ez zuten arrakastarik izan.[50]

Martxoaren 30ean, Txernihiveko Korolenko Eskualdeko Zientzia-Liburutegi Unibertsala bonbardatu zuten, hiriaren erdiguneko merkatuarekin batera.[51][52][53] Era berean, Khimik Kirol-Guneko mahai-tenisean espezializatutako gela bati eraso egin zion errusiar armadak. Okupatzaile errusiarren kirol-gunera apuntatu zuten, baina misila ez zen eraikinera iritsi, hamar metro inguruko zulo bat utziz inguruko kirol-eremuan. Kirol-guneak kalte larriak jasan zituen; izan ere, leiho guztiak hautsi ziren, igeltsua erori zen, mahaiak, zorua, sabaia eta ekipo elektrikoa kaltetu ziren, de facto, kirol-gunea erabilezin utziz.[54]

Martxoaren 31n, Ukrainako armadak Kiev eta Txernihiv lotzen dituen M01 autobidea berreskuratu zuen, hiriaren setioari amaiera emanez;[55] hala, alkateak gerra hasi zenetik izandako lehen gau lasaiaren berri eman zuen.[1]

Errusiaren atzera-egitea (2022ko apirilaren 1–5a) aldatu

Apirilaren 1ean, Ukrainak baieztatu zuen indar errusiarrak Txernihiv eskualdetik erretiratzen ari zirela;[56] hala, apirilaren 2an, Ukrainako armadak Xestovytsia herria berreskuratuko zuen, lehenago Sloboda herria berreskuratu ondoren.[57] Apirilaren 4an, Ukrainako armadak Kolytxivka, Jahidne eta Ivanivka herrixkak berriro bereganatu zituen,[58] Txaus Gobernadoreak militar errusiarrek Txernihiv eskualdetik alde egin zutela baina eremu askotan minak landatu zituztela adierazten zuen bitartean.[2] Hurrengo egunean, apirilaren 5ean, Errusiak Txernihiv Oblastetik alde egin zuen, eskualdeko borrokei amaiera emanez.[59]

Gudu-ostea aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Txernihiveko bonbardaketa» eta «Txernihiveko sarraskia»

Martxoaren 2an, The Kyiv Independentek WhatsAppeko audio-mezu baten berri eman zuen, ustez, Aleisk-eko (Errusia) emakume batek grabatua. Emakumeak zioenez, "tankeen brigada" ia oso bat, Aleysken egoitza duen Guardiako Fusil Motordunen 35. Brigadako kide dena, Txernihiv inguruko bataila batean suntsitu zen; hala, jatorrizko 150 soldaduetatik 18 baino ez ziren bizirik atera bertatik. Emakumeak, halaber, hildako soldadu "gehienak gizon oso gazte" modura deskribatu zituen. Mezuaren egunean 45 hilkutxa iristea espero zutela adierazi zuen ere emakumeak.[14][15]

Martxoaren 3an, 47 pertsona hil[36] eta beste 18 zauritu ziren Errusiaren "bonbardaketa" batean, bizitegi-guneak eta hainbat eskola kaltetu zituena.[60]

Txernihiveko Eskualde Fiskaltzak adierazi zuen martxoaren 15era arte, gutxienez, 113 soldadu eta 105 zibil ukrainar hil zirela; horien artean, bost polizia.[61] Martxoaren 16an, funtzionario ukrainar eta estatubatuarrek adierazi zuten indar errusiarrek zibilen talde bat bonbardatu edo tirokatu zutela ogi-ilara batean, 10 zibil hilez.[62][63] Viatxeslav Txaus, Txernihiv Oblasteko Gobernadoreak, martxoaren 17an adierazi zuen aurreko egunean soilik 53 pertsona hil zirela hirian.[64]

Setioaren amaierarako, hiriko ia 300,000 biztanleetatik erdiak baino gehiagok ihes egin zuten. Atroxenko-k, hiriko alkateak, prentsari adierazi zionez, 350–400 zibil artean hil ziren setioan zehar. Bertako langile humanitarioek kopuru berbera eman zuten, kopuruaren gehiena soldadu ukrainar eta errusiarrek osatzen zutela adierazi bazuten ere. Txernihiveko Gobernadore den Viatxeslav Txausek esan zuen azkar ari zirela ezartzen hiritiko ebakuazio-korridore seguruak, Errusiako indarrak hirira aldez aurretik itzuli aurretik. Lukaxivka hiriko bizilagunek jakinarazi zutenez, Errusiako indarrek jipoiak eta exekuzio-simulazioak egin zituzten, telefonoak, pasaporteak zein etxeko gauzak –esaterako, alfonbrak eta burkoak– konfiskatzeaz gain, bai eta abereak exekutatu hiritarrak jazartzeko helburuarekin, apirilaren 1ean Ukrainako indarrek hiria berriro bereganatu aurretik.[65]

Martxoaren amaieran eskualdetik erabat erretiratu bazen ere, Errusiak Txernihiv bonbardatu zuen apiril eta maiatzean zehar. Maiatzaren 17an, Errusiak misilekin egindako eraso batek 8 zibil hil eta 12 zauritu zituen Txernihiveko Desna eskualdean.[66]

Oharrak aldatu

  1. Tanke-brigadak bestelako eskualde- eta erreserba-unitateen laguntza jaso zuen, modu ez-antolatuan.[11]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) «Ukraine war latest: Biden calls for Putin war crimes trial as more evidence of atrocities emerge» BBC News (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  2. a b c «Russian Military Leaves Chernihiv Region, Plants Mines In Many Areas - Governor Chaus | Ukrainian news» web.archive.org 2022-04-08 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  3. https://edition.cnn.com/europe/live-news/ukraine-russia-putin-news-04-08-22/h_54c43081e719309c702c21d2d1ad8dca
  4. a b https://gazeta.ua/articles/np/_putin-cinichno-obduriv-okupanti-prodovzhuyut-zdavatisya-v-polon-zsu/1072481
  5. https://www.criticalthreats.org/analysis/russia-ukraine-warning-update-initial-russian-offensive-campaign-assessment
  6. https://www.jpost.com/international/article-698724
  7. https://www.criticalthreats.org/analysis/russian-offensive-campaign-assessment-february-26
  8. a b https://metro.co.uk/2022/02/24/russian-platoon-surrenders-saying-they-didnt-think-they-had-been-sent-to-kill-16169716/
  9. https://www.criticalthreats.org/analysis/russia-ukraine-warning-update-russian-offensive-campaign-assessment-february-27-2022
  10. https://www.ukrinform.net/rubric-ato/3411880-general-staff-battles-ongoing-along-border-20-russian-helicopters-land-near-kyiv.html
  11. https://www.forbes.com/sites/davidaxe/2022/03/31/ukraines-best-tank-brigade-has-won-the-battle-for-chernihiv/?sh=53d65d2b7db9
  12. https://edition.cnn.com/europe/live-news/ukraine-russia-news-02-25-22/h_9daff1daaada78bbde6184df44579aaf
  13. a b https://kyivindependent.com/uncategorized/ukrainian-military-blows-up-56-russian-tank-fuels-in-the-chernihiv-region-depriving-units-of-combat-capability/
  14. a b (Ingelesez) Ponomarenko, Illia. (2022-03-02). «EXCLUSIVE: Voice message reveals Russian military unit's catastrophic losses in Ukraine» The Kyiv Independent (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  15. a b (Ingelesez) Bond, Nicholas Cecil, David. (2022-03-02). «Russian families ‘mourn death of nearly 150’ from a tank brigade» www.standard.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  16. Hasieran, 700 zibil eta soldadu hil zirela baieztatu zen;[1] horietatik, ostera, 350–400 artean zibilak zirela adierazi zen –[2][3]–. Ondorioz, soldadu hilen estimazioa 300–350 artekoa da.
  17. https://www.bbc.com/news/live/world-europe-61185469?ns_mchannel=social&ns_source=twitter&ns_campaign=bbc_live&ns_linkname=6263d56a6b7942142fe953da%26New%20graves%20still%20being%20dug%20in%20Chernihiv%262022-04-23T10%3A36%3A02.522Z&ns_fee=0&pinned_post_locator=urn:asset:57876ba1-2c32-41c9-b2ef-abb993796c45&pinned_post_asset_id=6263d56a6b7942142fe953da&pinned_post_type=share
  18. https://www.pravda.com.ua/eng/news/2022/04/8/7338136/
  19. (Ukraineraz) Gazeta.ua. (2022-02-25). «ЗСУ "підсмажили" техніку окупантів під Черніговом» Gazeta.ua (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  20. (Ingelesez) Channon, Max. (2022-02-25). «Ukraine 'halts Russian advance' on city, reports UK MoD» WalesOnline (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  21. (Ingelesez) «Ukraine crisis: Russia has failed to take any of its major objectives, lost 450 personnel and made 'limited progress', Ministry of Defence says» Sky News (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  22. (Ingelesez) CNN. (2022-02-25). «Putin wants to "take Ukraine off the map of nations," French foreign minister says» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  23. a b «Раньше всех. Ну почти.» Telegram (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  24. (Ingelesez) «Russian invasion update: Russia's attempt to break into Chernihiv fails» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  25. (Ingelesez) «Russian army uses Grad missile launchers hitting hospitals, kindergartens, residential buildings in Chernihiv – State Emergency Service» Interfax-Ukraine (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  26. (Ingelesez) «Russian invasion update: Russian troops fire on Chernihiv city center, damaging dentistries and houses» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  27. «Чернігівська ОДА» web.archive.org 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  28. (Ukraineraz) «Вороги скинули касетні бомби на село на Чернігівщині» www.ukrinform.ua (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  29. «Біля Чернігова українські військові знищили групу диверсантів, які намагалися прорватись у місто» web.archive.org 2022-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  30. (Ingelesez) «US sees ‘no indication’ to back Ukrainian claim Belarus has joined Russia’s invasion» POLITICO 2022-03-01 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  31. (Ingelesez) SABAH, DAILY. (2022-03-01). «Columns of Belarusian forces heading towards Ukraine's Chernihiv: Kyiv» Daily Sabah (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  32. «Chernihiv mayor to residents: No other choice but to brace for urban warfare» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  33. (Ingelesez) News, A. B. C.. «Sorting fact, disinformation amid Russian war on Ukraine» ABC News (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  34. (Ingelesez) Reuters. (2022-03-03). «At least 22 killed in air strikes in Ukraine's Chernihiv region, say emergency services» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  35. (Ingelesez) «Russia's invasion of Ukraine mapped - what happened on day eight» Sky News (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  36. a b (Ingelesez) SABAH, DAILY. (2022-03-04). «Russian airstrikes in residential area kill 47 in Ukraine's Chernihiv» Daily Sabah (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  37. «На околицях Чернігова військові збили російський штурмовик. Обох пілотів знайшли (оновлено) (фото)» LB.ua (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  38. (Errusieraz) «Росія скидає на будинки в Чернігові бомби, призначені для фортифікаційних споруд» РБК-Украина (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  39. (Errusieraz) «Що відбувається в Чернігові зараз. Ситуація в місті 9 березня: онлайн» РБК-Украина (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  40. (Ingelesez) Santora, Marc. (2022-03-10). «What Happened on Day 15 of Russia’s Invasion of Ukraine» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  41. (Ukraineraz) Слідом за стадіоном Гагаріна рашисти обстріляли Чернігів-Арену – ЧЕРНІГІВСЬКИЙ СПОРТ. (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  42. (Ingelesez) CNN. (2022-03-11). «Soccer stadium and library in Ukrainian city of Chernihiv hit in airstrike» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  43. (Ingelesez) «Ukraine says Russian forces kill seven civilians in evacuation convoy» ABC News 2022-03-12 (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  44. (Ukraineraz) «“Північні котики” знищили ракетний підрозділ росіян, який обстрілював Чернігів» Українська правда (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  45. «5 civilians, including 3 children, killed in dormitory bombing: Ukraine» www.aa.com.tr (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  46. (Ukraineraz) «При авіаційному нальоті на Чернігів збили російський винищувач» Українська правда (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  47. (Ingelesez) «Chernihiv Polytechnic destroyed by an airstrike, Nizhyn shelled by Uragan MLRSs» Ukrayinska Pravda (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  48. (Ingelesez) «10 people killed in Chernihiv shelling» Ukrayinska Pravda (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  49. (Ingelesez) Reuters. (2022-03-25). «Russian forces cut off Ukraine's Chernihiv city, mayor says» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  50. (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 25» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  51. (Ukraineraz) Суспільне. (2022-03-30). «У Чернігові росіяни обстріляли історичну будівлю у центрі міста» Суспільне | Новини (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  52. (Errusieraz) «Російські загарбники обстріляли унікальні історичні пам'ятки Чернігова (Фото)» ЧЕline | 2022-03-30 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  53. (Ukraineraz) «В центрі Чернігова вночі через обстріли горів ринок та торговий центр» 24 Канал (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  54. (Ukraineraz) Черговий спортивний об’єкт знищено у Чернігові – руйнувань зазнав зал для настільного тенісу – ЧЕРНІГІВСЬКИЙ СПОРТ. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  55. (Ingelesez) Axe, David. «Ukraine’s Best Tank Brigade Has Won The Battle For Chernihiv» Forbes (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  56. (Ingelesez) «Russians retreating from Chernihiv region - local administration chief» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  57. (Ingelesez) «Ukrainian army regains control of village near Chernihiv» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  58. (Ingelesez) «In Chernihiv region, three more villages liberated from Russian invaders» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  59. (Ingelesez) «Ukraine: Russian forces reportedly complete withdrawal from Kyiv and Chernihiv regions, continue withdrawal from Sumy Region as of April 5 /update 60» Crisis24 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  60. «33 Killed, 18 Injured In Russian Strikes In Ukraine's Chernihiv City» NDTV.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  61. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman ukraina izeneko erreferentziarako
  62. (Ingelesez) CNN. (2022-03-16). «Zelensky says evacuation corridors didn't work Wednesday» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  63. (Ingelesez) «U.S. embassy says Russian troops "shot and killed 10 people standing in line for bread" in northeast Ukraine» www.cbsnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  64. (Ingelesez) Reuters. (2022-03-17). «Losses mount in Ukrainian city of Chernihiv, regional governor says» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  65. (Ingelesez) «In shattered Chernihiv, Russian siege leaves a city asking, ‘Why?’» Washington Post 2022-04-05 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  66. «Через ракетний удар, який нанесли російські війська по селищу Десна, загинули 8 людей» web.archive.org 2022-05-17 (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).


Kanpo estekak aldatu