Sievierodonetskeko gudua

Sievierodonetskeko gudua 2022an Errusiako Ukrainaren inbasioren testuinguruan gertatutako gudu militar bat izan zen, Ekialdeko Ukrainako erasoaldiaren baitan. Guduaren helburua Sievierodonetsk hiriaren kontrola izan zen –garaian, Luhansk Oblasteko jarduneko administrazio zentroa zena–, Luhanskeko HEren eskutara pasatzeko azken helburuarekin. 2022ko maiatzerako, Sievierodonetsk eta bere bizilagun zuzena –Lysytxansk hiriaLuhansk Oblastean okupatzeke geratzen ziren ukrainar gotorleku bakarrak ziren.[7]

Sievierodonetskeko gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Data2022ko maiatzak 6ekainak 25
LekuaSievierodonetsk, Luhansk Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak48°57′N 38°29′E / 48.95°N 38.48°E / 48.95; 38.48
EgoeraErrusiak irabazi[1]
Gudulariak
 Errusia
 Luhanskeko HE
 Donetskeko HE[3]

 Ukraina

Buruzagiak
Errusia Roman Kutuzov [3]
Errusia Sergei Surovikin[4]
Errusia Aleksandr Lapin[4]
Ukraina Oleksander Stryuk[5][6][oh 1]
Ukraina Oleh Hryhorov[7][oh 2]
Ukraina Petro Kuzyk[8]
Indarra
Errusiako Indar Armatuak

Errusiako Guardia Nazionala

LHEko Herri Milizia

  • 2. Armada Gorputza

Donetskeko Herri Errepublika DHEko Herri Milizia

  • 1. Armada Gorputza[3]

Ukrainako Indar Armatuak

Galerak
ISWren arabera:

 Ukrainaren arabera:

ISWren arabera:

 Ukrainaren arabera:

 Errusiaren arabera (mai. 22rako):

  • >200 soldadu hil[18]
 Ukrainaren arabera (api. 13mai. 26):
1,100 zibil hil[21]

Urte bereko ekainaren 14rako, bestalde, Errusiako Indarrek hiriaren gehiengoa eta hiritik alde egiteko eskapo-bide guztiak bereganaturik zituzten;[22][23] hala, azkenean, ekainaren 24an Ukrainako Indarrek atzera egin[24] eta, hurrengo egunean, Errusiako eta DHEko zein LHEko Indarrek Sievierodonetsk erabat bereganatu zuten.[1]

Aurrekariak aldatu

Ikus, gainera: «Donbasseko gudua», «Popasnako gudua» eta «Rubizhneko gudua »

Sievierodonetsk eta bere anai-hiri den Lysytxansk gudu-multzo baten kokagune izan ziren jada 2014an, Donbasseko Gerraren testuinguruan.[25] 2022ko Ukrainako inbasioaren lehen egunetan, –zehazki, otsailaren 28ko eguerdiko 15:00ak aldera– Errusiako Indarrek SievierodonetskRubizhne hiriaren hego-ekialdean kokatuta dagoen Luhansk Oblasteko administrazio-zentroa– bonbardatzen hasi ziren.[26] Serhi Haidai-ren, Luhanskeko Oblasteko Gobernadorearen, arabera, bonbardaketa horietan pertsona bat hil eta beste hainbat zauritu ziren. Era berean, misilek gas-hodiak ere jo zituzten.[27] Martxoaren 2an, Sievierodonetsk inguruko ia herri guztietan borrokak izan ziren.[28] Errusiako Indarrek Rubizhne hiria bonbardatzen jarraitu zuten, bonba-aterpe gisa ari zen eskola-gimnasioa barne; halere, ez zen hildakorik jakinarazi.[29] Egun horretako eguerdiko 15:20etan, Ukrainako agintariek esan zuten Errusiako Indarrak hirian sartzen saiatu zirela, baina uxatu egin zituztela.[30]

Inbasioaren lehen hilabetean, Errusiak Luhansk Oblastaren %93a kontrolatzen omen zuen,[31] Lysytxansk eta Sievierodonetsk oblasteko Errusiak kontrolaturik gabeko hiri handi bakar modura utziz.[25] Horren aurreran, Errusiak Sievierodonetsk bereganatzeko bidea hasi zuen, inguruko Rubizhne eta Popasna hiriak bereganatuz –lehenaren iparralde eta hegoaldean, hurrenez hurren–.[32] Honen ondorioz, apirilaren 6rako, errusiar indarrek Rubizhne hiriaren %60a bereganaturik omen zuten,[33] obusak eta misilak hiriaren aurka jotzen ari zirela "tarte erregular eta iraunkorretan".[34] Biharamunean, Ukrainaren Mendi Erasoko 128. Brigadako indarrek kontraerasoaldi bat egin zuten oblast-zonalde hartan, errusiar indarrak Rubizhnetik ipar-mendebaldean dagoen Kreminna herritik 6–10 kilometrora eramanez.[35]

Apirilaren 9an, Errusiaren Guardiako 4. Tankeen Dibisioko elementuak eskualde horretan kontzentraturik zeuden;[9] hala ere, apirilaren 1112 bitartean, Errusiaren eraso jarraituek ez ziren lurralde-bereganatzean itzuli.[36][37] Apirilaren 18an, Errusiak erasoaldia berritu zuen Ukraina ekialdean, Sievierodonetsken aire-erasoak hasiz.[38][39] Apirilaren amaierarako, Sievierodonetskeko biztanle zibil gehienek ihes egin zuten;[40] izan ere, momentu hartan, errusiar indarrek erabateko erasoaldi bat hasi zuten 800 kilometro luze den fronte batean zehar, Donetsk eta Luhansk Oblastetako gainerako lurralde okupatugabeak erabat bereganatzeko.[25]

Gudua aldatu

Hiri-setioaren eratzea aldatu

 
Errusiar artilleria-erasoen ondorioak, Sievierodonetsken, maiatzaren 2ko irudi batetan.

Maiatzaren 6an, Errusiako eta LHEko Indarrek irabaziak lortu zituzten Sievierodonetsk hiriaren aldirietan; hala nola, hiriaren iparraldean dagoen Voevodivka herria erasotuz eta hego-ekialdean dagoen Voronove herria hartuz. Era berean, beste herri batzuei ere eraso egin zieten, hiria inguratu nahian.[41] Handik gutxira, Alexander Stryuk-ek, hiriko alkateak, Sievierodonetsk "ia inguratuta" zegoela jakinarazi zuen.[42] Indar errusiar eta separatistek Bilohorivka, Vojevodivka eta Lysytxansk herriak herriak eraso zituzten gero, Sievierodonetsk hegoaldetik isolatzeko asmoarekin.[43]

Maiatzaren 9an, LHEko tropek Nyzhnie herriaren kontrola hartu zuten, bai eta Toxkivka erasotzen hasi ziren ere, Sievierodonetsken hego-ekialdean kokaturiko bi giza kokagune. Era berean, borroka gogorrak eman ziren Rubizhne, Vojevodivkan eta Bilohorivkan hirietan, Errusiak Sievierodonetsk mendebaldetik are gehiago setiatzen saiatzen ari zela.[44] Hurrengo egunean, Errusiak hiriaren eta honen inguruaren aurkako erasoekin jarraitu zuen. Ukrainako Indarrek Siverskyi Donets ibaia zeharkatzen zuen Errusiak sortutako pontoi-zubi bat suntsitu zuten Bilohorivka inguruan, Errusiako aurrerapena oztopatu nahian; prozesu horretan, gainera, errusiar batailoi ia osoa suntsitu zuten.[45][46] Oleh Hryhorov-ek, Ukrainako eskualde-mailako poliziaburuaren arabera, Sievierodonetsk eta bere bizilagun zuzena, Lysytxansk, taktikoki inguraturik geratu ziren, Errusiako artilleriak libreki jo baizezakeen hirian sartzeko funtzionalak ziren errepide guztiak. Energia- eta ur-hornidura eten egin ziren bi hirietan, hamar mila zibil inguru oinarrizko beharrik gabe utziz.[7] Maiatzaren 12rako, Errusiako eta LHEko Indarrek Ukrainako Indarrak garaitu zituzten Rubizhneko guduan, bai eta hiriaren erabateko kontrola ezarri zuten ere, Sievierodonetsk setiatzeko ahaleginetan aurrera eginez.[47][48]

Ondoren, Errusiak lur-erasoak bertan behera utzi zituen Sievierodonetsk eta Lysytxansk inguruan, artilleria-bonbardaketetara mugatuz. Errusiaren aldekoak, aldiz, bi hirietako setioa osatzeko ahaleginetan jarriatu zuten. Horretarako, Izium ingurutik, iparraldeko fronte bezala, eta Bakhmut aldetik, hegoalde-fronte bezala, erasoa martxan jarri zuten. Iparraldeko erasoen bidez indarrek ez zuten ia aurrera egin; bestalde, hegoaldean, Errusiak aurrerapen mugatuak egin zituen borroka gogorreko zenbait egunetan. Borrokak, batez ere, Toxkivka, Pylptxatyne, Hirske eta Zolote bezalako herrietan gertatu ziren.[49][50][51] Maiatzaren 24rako, Borivske, Kreminna, Novotoxkivske, Nyzhnie, Orikhove, Popasna, Rubizhne, Toxkivka, Troitske, Voronove, Voievodivka eta Zolote Errusiaren kontrolpean zeuden, Sievierodonetsk Raionean.[52][53][54]

Hiri-erasoa aldatu

Maiatzaren 27an, Errusiak Sievierodonetsken aurkako zuzeneko lurreko erasoa hasi zuen, hiria oraindik inguratu ez bazuen ere; hala, Kadyrovtsy txetxeniarrek hotel bat –zehazki, Myr Hotela– hartu zuten hiriaren iparraldean. Bien bitartean, beste indar errusiar eta separatista batzuek hirigunea inguratzen duen poltsa bat osatzeko ahaleginetan jarraitu zuten, hiriaren sasi-setioa estutz bai iparraldetik –Rubizhnetik gertu– zein hego-mendebaldetikUstynivka eta Borisvske-tik–. Mendebalderago, Errusiak poliki-poliki aurrera jarraitu zuen Lyman eta Siversk bezalako hainbat kokaguneetan, Sievierodonetsk-Lysytxansk hornikuntza-linea ukrainarra mozteko helburuarekin.[6]

Hurrengo egunean, Errusiak aurrerapen mugatuak lortu zituen Sievierodonetsken. Gerraren Azterketarako Institutuak argudiatu zuen gudua oso garestia izaten ari zela ordurako indar errusiarrentzat, eta, ondorioz, litekeena zela Errusiak erasotzeko gaitasuna agortua izatea. Errusiak zein Ukrainak galera handiak jasaten ari ziren guduan zehar; hala ere, ISWren hitzetan, errusiazaleen galerak ordezkatzea zailagoa liteke.[14]

Errusiako Indarrek labur mantendu zuten setiatutako hirietarako azken errepidea, Lysychansk-Bakhmut errepidea, Ukrainako Indarrek errepide-kontrola berehala berbereganatu bazuten ere.[55] Maiatzaren 29an, indar errusiarrek soldadu ukrainarrei aurre egin zieten buruz buruko borroka batean;[56] antza zenez, "hiriaren erdialdean".[57]

Maiatzaren 31ko goizean, indar errusiarrek hiriaren herena eta erdia artean kontrolatzen zuten;[58][59] izan ere, errusiarrek hiria bi eremutan banatzera bultzatu zuten.[60] Egun horretan bertan, Ukrainak baieztatu zuen Sievierodonetsken %70–80 artean Errusiaren kontrolpean zegoela,[61][62] bai eta Sievierodonetsk-inguruko herri gehienen kontrola ere.[63] Ekainaren 1ean, Ukrainaren arabera, Errusiaren bonbardaketek produktu kimikoen fabrika bat jo zuten; zehazki, azido nitrikoz bateriko tanke bat, zeinaren ondorioz herritarrak beren etxe barruan geratu behar izan ziren.[64] Serhii Haidaik, Luhansk Oblasteko Gobernadoreak, hurrengoa adierazi zuen egun hartan bertan: "Ukrainako tropa batzuk posizio abantailatsuagoetara eta aldez aurretik prestatuagoetara erretiratu dira", Lysytxansk inguruan.[65]

Ekainaren 1ean, Ukrainaren arabera, Azot planta kimikoa errusiarren bonbardaketek harrapatu zuten; ondorioz, azido nitrikozko tanke batek eztanda egin zuen, herritarrak etxe barruan geratzera behartu zuena.[66] Biharamunean, 800 zibil inguru bonben aurkako babeslekuetan ezkutatzen zirela baieztatu zuten, Azot fabrikaren azpian.[67][68] Haidaik baieztatu zuenez, errusiar indarrak hiriaren erdigunera iritsiak ziren egun horretarako;[69] halaber, Ukrainak baieztatu zuen sei soldadu errusiar harrapatu[70] eta 200 hil zituela. Erresuma Batuko Defentsa Ministerioaren arabera, ekainaren 2tik aurrera, Errusiak Sievierodonetsk hiriaren gehiena hartu zuen kontrolpean.[71] Hurrengo egunean, Ukrainako kontraeraso batek, hiri barruan, galdutako lurraldearen %20a berreskuratzea lortu zuen.[72][73] Gutxienez, Ukrainako Atzerriko Legioko 12 kide ari dira borrokan hirian; horien tartean, georgiar bat eta portugaldar bat.[74] Reutersen arabera, bere bi kazetari zauritu ziren egun hartan, bai eta kazetarien gidaria hil, Sievierodonetsketik gertu.[75] Serhii Haidaik baieztatu zuenez, Ukrainako Indarrek errusiarren eraso batzuk geldiarazi zituzten, errusiar taldeak suntsitzen zituzten heinean. Halaber, Errusia "Sievierodonetsken aurka [dituen] erreserba guztiak erabiltzen" ari zela eta "hirira elikagaiak eta botikak eramatea ezinezkoa" zela adierazi zuen.[74] Era berean, baieztatu zuen ere Errusia Sievierodonetsk-inguruko Donets ibaiko zubiak lehertzen ari zela, ukrainar errefortzuak iristea eta laguntza ematea eragozteko.

Serhii Haidaik zioenez, Aleksandr Dvornikov jeneral errusiarrak "ekainaren 10erako Sievierodonetsk erabat harrapatzeko edo, behintzat, LysytxanskBakhmut errepidea erabat moztu eta kontrolpean hartzeko lana jaso" zuen. Erresuma Batuko Defentsa Ministerioak, bestalde, esan zuen Errusia Sirian erabilak izan ziren taktiken antzekoak erabiltzen ari dela; hala nola, bere soldaduak ez diren indarrak erabiliz errusiar baxuak murrizteko –esaterako, Luhanskeko Herri Errepublikako soldaduak, soldadu errusiarrak bezain ongi trebatuak edo horniturik ez daudenak–.[76]

Ekainaren 6an, Haidaik Ukrainako egoera berriro deskribatu zuen: "gure defendatzaileek kontraerasoa egitea lortu zuten denbora batez[,] hiriaren ia erdia askatu[z]. Hala ere, orain egoerak okerrera egin du berriro guretzat". Lysytxansk–Sievierodonetsk errepideari buruz hurrengoa esan zuen ere: "errusiarrek ez dute errepide[a] kontrolatzen, baina osoa bonbardatzen ari dira. (...) Errusiarrek sekulako erreserbak pilatu dituzte. Denborak esango du nahikoa indar baduten errepude hau hartzeko". Esan zuenez, errusiar indarrak "sinestezinak" ziren kopuruari eta ekipamenduari zegokionez; halaber, "lur errearen taktika estandarrak" aplikatzen ari zirela ere esan zuen.[77] Ukrainako inteligentzia militarreko buru den Kyrylo Budanov-ek, maior jeneralak, bestalde, Ukrainako Indarrak pixkanaka aurrera egiten ari zirela adierazi zuen, "etsaiak [Errusiak], artillerian, hamar aldiko abantaila izan arren".[78]

Analisia aldatu

Gerraren Azterketarako Institutuak (ISW) maiatzaren 28an ebatzi zuen militar errusiarrak beren borroka-indar eraginkor gehienak Sievierodonetskeko gudura zuzentzen ari zirela, fronteko beste lerro batzuk ahulduz eta gainerako tropak agortzeko arriskua hartuz. Errusiak dagoeneko "baja beldurgarriak" jasan zituen hiriaren inguruko borroketan; ondorioz, ISWk ohartarazi zuen Sievierodonetsk bereganatzeko ahalegin errusiar handia ez zela egokia tokiaren balio estrategiko mugaturako. Think tankaren arabera, "Vladimir Putin, Errusiako Presidentea, sufrimendu ikaragarria ari da eragiten ukrainarrei, eta sakrifizio izugarriak eskatzen bere herriari, kosturik merezi ez duen hiri bat hartzeko ahaleginean".[14] Ukraina analista militar baten arabera, Sievierodonetsk liteke Errusiak jaso dezakeen azken gudu-irabaztea, Mendebaldeak bidalitako armak Ukrainak jaso aurretik.[79] Beste analista baten arabera, Ukrainako Indar Armatuek hiritik atzerako erretiratze taktiko bat egiten ariko lirateke, beren indarrak mantentzeko helburuarekin.[80]

Ekainaren 4an, Erresuma Batuko Defentsa Ministerioak honako hau adierazi zuen: "Ukrainako Indarrek kontraerasoa egin dute Ukrainako ekialdeko Sievierodonetsk hirian, eta horrek, ziurrenik, murriztu egin du indar errusiarren operazio-bultzada, borroka-unitateak eta su-potentzia bilduz lortutakoa".[76]

Zibilen aurkako erasoak aldatu

Instalazio zibilen aurkako eraso ugari gertatu dira Sievierodonetsken. Hala, martxoaren 17an, Serhi Haidai-k, Luhansk Oblasteko Gobernadoreak, jakinarazi zuen Errusiako Indarrek ama eta haurrentzako aterpe bat jo zutela, "Luhansk eskualdean jada ez [zegoela] leku segururik" adierazi aurretik.[81] Martxoaren 22an berriro jakinarazi zuen Haidaik errusiarrek haurrentzako ospitale bat bonbardatu zutela, zeinaren teilatuak su hartu zuen, inor zauritu ez zen arren.[82] Toki-elizetan ere kalteak izan ziren.[83] Apirilaren 7an, Errusiako Indarrek laguntza humanitarioko zentro bat jo zuten, bai eta hamar eraikin altu sutan jarri omen zituzten, hirian zehar.[84]

Lysytxansken, maiatzaren 25ean, jakinarazi zen 150 zibil hil zirela hirian errusiarren erasoen ondorioz, hobi komun batean agertu baitziren hilotzak.[85] Maiatzaren 27an, Sievierodonetskeko alkateak iragarri zuen 1,500 zibil baino gehiago hil zirela bertan, 2022ko otsailaren 24an Errusiaren inbasioa hasi zenetik.[86]

Maiatzaren 30erako, bonbardaketa hain bortitza bilakatu zen ezen Ukrainako ofizialek biktima-kopuru bat eukitzeari utzi zioten.[87]

Oharrak aldatu

  1. Sievierodonetskeko Administrazio Militar-Zibileko buru bezala.
  2. Eskualde-mailako poliziaburu da.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Balmforth, Tom; Djurica, Marko. (2022-06-26). «Sievierodonetsk falls to Russia after one of war's bloodiest fights» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman kokagune izeneko erreferentziarako
  3. a b c https://babel.ua/en/news/79507-russian-general-kutuzov-was-killed-in-eastern-ukraine
  4. a b https://www.rbc.ru/politics/24/06/2022/62b5fa059a7947c2dc6cc1c4
  5. https://www.theguardian.com/world/2022/may/20/russia-ukraine-war-severodonetsk-zelenskiy-says-donbas-hell
  6. a b c d (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MAY 27» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  7. a b c d (Ingelesez) Journal, Yaroslav Trofimov | Photographs by Manu Brabo for The Wall Street. (2022-05-10). «Nearly Encircled, Ukraine’s Last Stronghold in Luhansk Resists Russian Onslaught» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2022-05-16).
  8. https://www.pravda.com.ua/rus/articles/2022/05/25/7348467/
  9. a b c (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, APRIL 9» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-05-16).
  10. a b https://www.ukrinform.net/rubric-ato/3489187-russia-deploys-its-only-terminator-company-to-sievierodonetsk-british-intelligence.html
  11. https://www.rferl.org/a/ukraine-donbas-luhansk-fighting/31864957.html
  12. https://www.newsweek.com/russian-soldier-down-after-ukrainian-fire-hits-troop-video-1701884
  13. https://ukranews.com/ua/news/860995-do-syevyerodonetska-zajshov-inozemnyj-legion-na-dopomogu-zsu-gajdaj
  14. a b c d (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MAY 28» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  15. https://report.az/en/region/ukrainian-army-kills-three-kadyrovites/
  16. https://www.bbc.com/news/live/world-europe-61546571?ns_mchannel=social&ns_source=twitter&ns_campaign=bbc_live&ns_linkname=628b2ddbfc2fb576dc00bd63%26Focus%20of%20war%20shifts%20to%20Severodonetsk%262022-05-23T07%3A28%3A01.154Z&ns_fee=0&pinned_post_locator=urn:asset:5c61f7cb-0542-451a-83ec-1ba8f675f8b3&pinned_post_asset_id=628b2ddbfc2fb576dc00bd63&pinned_post_type=share
  17. https://taskandpurpose.com/news/battle-severodonetsk-ukrainian-army/
  18. https://web.archive.org/web/20220522233328/https://www3.nhk.or.jp/nhkworld/en/news/20220523_04/
  19. https://www.yahoo.com/news/ukraine-morning-briefing-russian-soldiers-203749441.html
  20. https://edition.cnn.com/europe/live-news/ukraine-russia-putin-news-04-12-22/h_9ddccd751c45572412e69f64eb9bc320
  21. 1,500 zibil hil dira hirian inbasioa hasi zenetik;[19] horietatik guztietatik, 400 bat apirilaren 12a baino lehen hil ziren.[20] Beraz, aipatutako tartean c. 1,100 zibil hil ziren.
  22. (Ingelesez) «Russians control 80% of key Ukraine city, cut escape routes» AP NEWS 2022-06-14 (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).
  23. (Ingelesez) Zinets, Natalia; Boumzar, Abdelaziz. (2022-06-13). «Amid fierce fighting, Russian forces cut last Sievierodonetsk escape route» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).
  24. (Ingelesez) «Last Ukrainian forces in Sievierodonetsk ordered to withdraw» the Guardian 2022-06-24 (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).
  25. a b c (Ingelesez) Journal, Yaroslav Trofimov | Photographs by Manu Brabo for The Wall Street. (2022-05-10). «Nearly Encircled, Ukraine’s Last Stronghold in Luhansk Resists Russian Onslaught» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  26. (Ukraineraz) «Окупанти обстріляли Сєвєродонецьк: що відомо про загиблих та постраждалих» ukrainenews.fakty.ua.
  27. (Ukraineraz) «Росія обстріляла Сєвєродонецьк: є жертва і поранені – ОДА» Радіо Свобода.
  28. (Ukraineraz) «Бої тривають майже у всіх довколишніх селах навколо Сєвєродонецька – голова Луганської обладміністрації» Інтерфакс-Україна.
  29. (Ukraineraz) «У Сєвєродонецьку російський снаряд влучив у школу, де ховалися люди (відео)» www.unian.ua.
  30. «Новини України: Російське вторгнення: поточна ситуація на Луганщині» Гал-інфо.
  31. (Ingelesez) «Russia claims it has taken 93% of territory of Ukraine's Luhansk region -TASS» finance.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  32. «Russia aims to capture 4 regions in new eastern offensive: Ukraine» www.aa.com.tr (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  33. (Ingelesez) «Russian forces control 60% of Rubizhne town in east Ukraine, says governor | Reuters.com» Reuters.
  34. (Ingelesez) Presse, AFP-Agence France. «Sustained Bombardment Seen In Severodonetsk: AFP» www.barrons.com.
  35. (Ingelesez) «Ukrainian army forces enemy to retreat from Kreminna in Luhansk region» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-16).
  36. Russian Offensive Campaign Assessment, April 11. Institute for the Study of War 11 April 2022.
  37. Russian Offensive Campaign Assessment, April 12. Institute for the Study of War 12 April 2022.
  38. Russia begins Donbas offensive in eastern Ukraine. 18 April 2022.
  39. (Ingelesez) «Russia begins large-scale military action to seize eastern Ukraine» the Guardian 2022-04-19.
  40. (Ingelesez) «War in Ukraine: In Sievierodonetsk, pro-Russians are waiting to be 'liberated'» Le Monde.fr 2022-04-29 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  41. RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MAY 6. 6 May 2022.
  42. Guerre en Ukraine : la ville de Severodonetsk quasiment encerclée par les Russes
  43. Russian Offensive Campaign Assessment, May 8. Institute for the Study of Warfare 8 May 2022.
  44. Russian Offensive Campaign Assessment, May 9. Institute for the Study of Warfare 9 May 2022.
  45. Russian Offensive Campaign Assessment, May 10. Institute for the Study of Warfare 10 May 2022.
  46. (Ingelesez) Axe, David. «The Russians Lost An Entire Battalion Trying To Cross A River In Eastern Ukraine» Forbes (Noiz kontsultatua: 2022-05-16).
  47. (Ingelesez) CNN. (2022-05-13). «Ukrainian forces lose foothold in eastern town» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  48. (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MAY 12» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  49. (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MAY 15» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  50. (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MAY 16» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  51. (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MAY 19» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  52. (Italieraz) «La bandiera sovietica della vittoria nel paese preso dai separatisti - Video» RaiNews (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  53. (Italieraz) «RID Rivista Italiana Difesa» www.rid.it (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  54. «Russian Offensive Campaign Assessment, May 20» Critical Threats (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  55. (Ingelesez) «Russia puts ‘all its resources’ into capture of key Ukraine city» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  56. «Ukraine says Russian troops 'storming' Donbas city, in close-quarter fighting with defenders | CBC News» web.archive.org 2022-05-30 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  57. (Ingelesez) CNN. (2022-05-30). «Live updates: Russia's war in Ukraine» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  58. (Ingelesez) «Russia takes most of Sievierodonetsk city in eastern Ukraine» news.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  59. (Ingelesez) «Russian soldiers jailed for war crimes as street fighting splits Donbas city» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  60. «A Key Ukraine City Is Now "Divided In Half"» NDTV.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  61. (Ingelesez) «Ukraine reports 15,000 suspected war crimes» BBC News 2022-05-31 (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  62. (Ingelesez) «Ukraine war: Russians now control 'around 70%' of key city of Severodonetsk as governor says life is 'hell' for people of Luhansk» Sky News (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  63. (Ingelesez) CNN. (2022-05-31). «Ukrainian official says most rural settlements around Severodonetsk have fallen to Russian forces» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  64. (Ingelesez) «Ukraine war latest: What will happen next? Your questions answered» BBC News (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  65. (Ingelesez) Harb, David Child,Arwa Ibrahim,Sasha Petrova,Ali. «Germany says Russia trying to ‘extinguish civilisation’ in Donbas» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  66. «Ukraine war latest: Russian bombing of chemical plant is madness - Zelensky - BBC News» web.archive.org 2022-06-01 (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  67. (Ingelesez) «Children among 800 people hiding below Sievierodonetsk factory» the Guardian 2022-06-02 (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  68. (Ingelesez) «About 800 people hiding in bomb shelters under Azot plant in Sievierodonetsk» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  69. (Ingelesez) Kramer, Andrew E.. (2022-06-01). «What Happened on Day 98 of the War in Ukraine» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  70. (Ingelesez) CNN. (2022-06-02). «June 2, 2022 Russia-Ukraine news» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  71. (Ingelesez) «Russia controls most of Severodonetsk but has sustained heavy losses - British MoD» Euro Weekly News 2022-06-02 (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  72. (Ingelesez) «Ukraine has retaken about 20% of territory lost in Sievierodonetsk - regional head» National Post 2022-06-03 (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  73. (Ingelesez) «Ukraine counterattack recaptures parts of Sievierodonetsk in Donbas» the Guardian 2022-06-04 (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  74. a b (Ingelesez) «Ukraine war latest: Ukraine claims fight back in key eastern city» BBC News (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  75. (Ingelesez) CNN. (2022-06-03). «Russians are assembling larger force for new assault on Sloviansk, Ukraine's military says» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  76. a b (Ingelesez) CNN. (2022-06-05). «June 5, 2022 Russia-Ukraine news» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  77. (Ingelesez) CNN. (2022-06-06). «Live updates: Russia's war in Ukraine» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  78. (Ingelesez) «Ukraine war latest: Ukrainian city sees 'hottest' fighting of conflict» BBC News (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  79. (Ingelesez) «Russians, Ukrainians fight block by block in eastern city» AP NEWS 2022-05-30 (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  80. (Ingelesez) Examiner, Victor I. Nava, Washington. «Ukrainian forces withdrawing from key city in Donbas mostly under Russian control» Denver Gazette (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  81. Russian invaders fire on shelter for mothers and children in Sievierodonetsk. Ukrinform 17 March 2022.
  82. (Ukraineraz) «Російські окупанти обстріляли дитячу лікарню в Сєвєродонецьку: дітей та персонал вдалося врятувати» Vilne Radio 22 March 2022.
  83. «When Christians are bombing Christian churches (PHOTOS)» Orthodox Times 30 March 2022.
  84. (Ingelesez) Bullen, Lee; News, Zenger. (2022-04-07). «Ukrainians blast Russian armor with U.K. missile system» Newsweek.
  85. (Ingelesez) «Russian forces have ‘upper hand’ in Donbas fighting, Ukrainian officials say» the Guardian 2022-05-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  86. (Ingelesez) «Ukraine fears repeat of Mariupol horrors as Donbas offensive increases» euronews 2022-05-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  87. (Ingelesez) «'I watched from afar Russia’s latest merciless assault on Severodonetsk'» BBC News 2022-05-30 (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).

Kanpo estekak aldatu