Mariupol
Mariupol[1] (ukraineraz Маріуполь —ahoskera: [mariˈupʌlʲ]; errusieraz Мариуполь; grezieraz Μαριούπολη), 1948tik 1989ra Andrei Zhdanoven omenez Zhdanov deitua[2] (ukraineraz eta errusieraz: Жданов), Ukrainako hego-ekialdeko portu hiri bat da. Azoveko itsasoaren ertzean dago, Kalmius ibaiaren bokalean. Donetskeko oblastaren barnean dago eta Donbass eskualde historikoaren parte da. 2011ko urtarrilaren 1ean 466.665 biztanle zituen[3]
Mariupol Маріуполь Жданов Маріуполь Мариуполь Жданов Мариуполь Павловск | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() Mariupolgo Ilyich Steel & Iron Works siderurgia-gunea | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea |
![]() | ||
Oblast edo probintzia | Donetsk | ||
Alkatea |
Q21856833 ![]() | ||
Izen ofiziala |
Маріуполь Жданов Мариуполь Жданов Маріуполь Мариуполь Павловск | ||
Jatorrizko izena |
Маріуполь Жданов Маріуполь Мариуполь Жданов Мариуполь Павловск | ||
Posta kodea |
87500–87590 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47° 07′ 50″ N, 37° 33′ 50″ E / 47.130555555556°N,37.563888888889°EKoordenatuak: 47° 07′ 50″ N, 37° 33′ 50″ E / 47.130555555556°N,37.563888888889°E | ||
Azalera | 243.9 km² | ||
Altuera | 67 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 449.498 bizt. (2017) | ||
Dentsitatea | 1.842,2 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | X. mendea[[Kategoria:Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea sortutako lekuak]] | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Taganrog eta Qiqihar | ||
http://www.marsovet.org.ua/ |
Eduki-taula
HistoriaAldatu
Gaur egun Mariupol dagoen lekuan, kosakoen gotorleku bat zegoen XVI. mendean. 1778 eta 1780 artean, Errusiako tsarrak hala aginduta, Krimeako greziarrak bertan kokatu ziren[4]. Krimeako Gerran (1853-1856) hiriak kalte handiak izan zituen. Burdinbidea 1882an iritsi zenetik, Donbasseko ikatza bertako portutik esportatzen hasi zen. 1886 eta 1889 artean merkataritza portu berria eraiki zen. XIX. mende amaieratik aurrera, hiriaren ondoan fabrika metalurgikoak kokatzen hasi ziren[2].
1917ko abenduaren 30ean sobietar agintea ezarri zen Mariupolen. 1920an fabrika metalurgikoak nazionalizatu ziren eta 1924an Ilyich izeneko plantan batu ziren. 1930eko hamarkadan Azovstal metalurgia-fabrika eraiki zen. 1980ko hamarkadaren bigarren erditik goiti Perestroikak aldaketa ekonomiko eta politiko sakonak eragin zituen[2].
KlimaAldatu
Datu klimatikoak (Mariupol, 1955–2011) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 20.0 | 15.0 | 18.6 | 27.2 | 32.7 | 37.0 | 37.2 | 38.0 | 32.0 | 27.1 | 18.0 | 13.5 | 38.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -0.8 | -0.1 | 4.9 | 13.1 | 19.7 | 24.4 | 27.2 | 26.5 | 20.7 | 13.2 | 5.9 | 1.0 | 13.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -3.3 | -2.8 | 1.7 | 9.4 | 15.8 | 20.2 | 22.7 | 21.9 | 16.4 | 9.6 | 3.2 | -1.3 | 9.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −5.9 | −5.5 | -1.1 | 5.8 | 11.5 | 15.3 | 17.6 | 16.8 | 11.7 | 5.9 | 0.6 | −3.8 | 5.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −26.6 | −25.0 | −20.0 | −7.3 | 0.0 | 5.6 | 8.9 | -1.0 | −1.1 | −8.0 | −17.0 | −24.5 | −26.6 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 35.1 | 33.0 | 37.5 | 44.5 | 44.0 | 52.9 | 44.2 | 43.0 | 39.4 | 28.6 | 47.8 | 60.5 | 510.5 |
Prezipitazio egunak (≥ ) | 17.7 | 14.9 | 15.4 | 10.4 | 8.1 | 8.0 | 5.2 | 4.1 | 6.9 | 9.5 | 12.7 | 15.9 | 128.8 |
Hezetasuna (%) | 89.0 | 86.2 | 83.0 | 73.9 | 70.0 | 67.5 | 65.6 | 61.2 | 67.4 | 79.0 | 86.7 | 88.9 | 76.5 |
Iturria: Climatebase.ru[5] |
EkonomiaAldatu
Hiria garrantzi handiko metalurgia eta makinagintza gunea eta Ukrainako itsas portu nagusietako bat da. Ilyich Steel & Iron Works eta Azovstal herrialdeko altzairu fabrika garrantzitsuenetakoak dira eta Azovmash makinagintza-lantegi handiena. Mariupolen Donetskeko oblastaren esportazioen herena eta Ukrainakoen %7 ekoizten da[2].
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia 157. araua: Europako hiriak.
- ↑ a b c d Mariupol city, Ukraine Ukrainetrek.com
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
ukrpop
izeneko erreferentziarako - ↑ Urumera Munduko hizkuntzen amarauna
- ↑ Mariupol Ukraine Climate Data Climatebase . Noiz kontsultatua: 29 September 2012.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mariupol |