Sievierodonetsk
Sievierodonetsk (ukraineraz: Сєвєродоне́цьк), Sieverodonetsk (ukraineraz: Сєверодоне́цьк) edo Severodonetsk (errusieraz: Северодоне́цк) Ukrainako Luhansk Oblastean kokaturiko hiri bat da, Seversky Donets ibaiaren ezker-ibaiertzetik gertu eta, gutxi gorabehera, oblast-hiriburu den Luhansketik 110 kilometrora, ipar-mendebaldera. Sievierodonetskek 101,135ko biztanleria dauka –2021eko est.–, Oblasteko bigarren hiririk populatuena egiten duena. Gainera, Sievierodonetsk oblast-mailako garrantzia duen hiria da ere.
Sievierodonetsk Сєвєродонецьк | |||
---|---|---|---|
Ukrainako eskualde garrantziko hiria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Oblast | ![]() | ||
Izen ofiziala | Сєвєродонецьк | ||
Jatorrizko izena | Сєвєродонецьк | ||
Posta kodea | 93400–93480 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 48°56′53″N 38°29′36″E / 48.9481°N 38.4933°E | ||
![]() | |||
Azalera | 42.1 km² | ||
Altuera | 51 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 150.000 (2015) | ||
Dentsitatea | 3.562,95 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1934ko apirilaren 29a | ||
Telefono aurrizkia | 6452 | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Rivne, Jelenia Góra, Ceadîr-Lunga (en) ![]() | ||
Matrikula | BB eta НВ / 13 | ||
sed-rada.gov.ua |
2014az geroztik, Sievierodonetsk Luhansk Oblasteko administrazio-zentro gisa funtzionatzen du, Luhansk hiria Donbaseko Gerran Errusiaren aldeko Luhanskeko Herri Errepublika separatistaren menpe geratu zenetik.[1][2] 2022ko Ukrainako Errusiako Inbasioaren testuinguruan, Sievierodonetsk Errusiako indarren erasopean egon da, Donbasseko eta Sievierodonetskeko guduetan.[3]
Sievierodonetskek hainbat lantegi eta ekoizpen kimikoko zentro esanguratsu bat ditu: "Azot" zentroa (euskaraz, lit.: Nitrogeno). Aireportu nazional bat ere badago, hiriaren hegoaldean, hiritik sei kilometrora.[4]
ErreferentziakAldatu
- ↑ Kikhtenko to move Donetsk administration to Kramatorsk and to leave power structures in Mariupol. Dzerkalo Tyzhnia media.
- ↑ In Severodonetsk, Petro Poroshenko presented Luhansk RSA Head Hennadiy Moskal. President of Ukraine, official website.
- ↑ Ponomarenko, Illia. (7 May 2022). «Russia’s offensive in Donbas bogs down» The Kyiv Independent.
- ↑ Sievierodonetsk Airport (UKCS | SEV) at Great Circle Mapper
Kanpo estekakAldatu
- (Ukraineraz; 2019ko urriak 6) Webgune ofiziala. .
- (Errusieraz) Hiri-webgunea