Donetskeko Herri Errepublika
Donetskeko Herri Errepublika (errusieraz Доне́цкая наро́дная респу́блика) Errusiako errepublika bat da, nazioartean Ukrainako partetzat jotzen den lurralde bat duena. 2014ko apirilaren 7an Ukrainatik independentzia aldarrikatu zuen, eta 2022ko irailean Errusiako errepublika bilakatu zen. Donetsk da hiriburua eta hiri nagusia. Denis Puxilin da estatuburua 2018tik.[1]
Donetskeko Herri Errepublika | |||
---|---|---|---|
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Donetsk 48°0′32″N 37°48′15″E | ||
Azalera | 26.517 km² | ||
Kontinentea | Europa | ||
Mugakideak | Ukraina, Rostov oblasta, Luhanskeko Herri Errepublika, Zaporizhiako Oblasta eta Errusia | ||
Administrazioa | |||
Donetskeko Herri Errepublikako Burua | Denis Puxilin | ||
Legebiltzarra | Donetskeko Herri Errepublikako Herri-Kontseilua | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 2.302.444 | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Moneta | Errusiar errublo (₽) | ||
Historia | |||
2022 | Treaties on the Adoption of the DPR, LPR, Zaporozhye State and Kherson State to Russia (en) | ||
2022 | law project of Russia n°203812-8 (02.10.2022) (en) | ||
2022 | law project of Russia n°203816-8 (02.10.2022) (en) | ||
2022 | Executive Order of Donetsk People's Republic, 4 October 22 (en) | ||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | ikusi
| ||
днронлайн.рф |
Historia
aldatu2010eko otsailean, Viktor Janukovitx, errusiazalea eta sortzez Donetskeko oblastekoa, Ukrainako presidente hautatu zuten. 2013ko azaroan, haren aurkako Euromaidan protestak hasi ziren, eta, 2014ko otsailaren 22an, kargugabetua izan zen.[2] Ordutik aurrera, errusiazaleen protestak piztu ziren herrialdearen hegoaldean eta ekialdean.
2014ko apirilaren 6an, errusiazaleek manifestazio jendetsuak egin zituzten Donetsken eta ekialdeko Ukrainako hiri nagusietan; barrikadak jarri zituzten karriketan, eta zenbait eraikin ofizial hartu. Donetsken, eskualdeko gobernuaren egoitza okupatu ondoren, legebiltzar bat osatu zuten eta eskualdearen burujabetza aldarrikatu.[3]
2014ko maiatzaren 11n, errebeldeek antolatutako erreferendumean independentziaren aldeko hautuak garaipen zabala lortu zuen. Horren ostean, Krimearen ereduari jarraiki, independendentzia adierazi eta errepublikak Errusian sartzeko eskatu zuen. Luhanskeko Herri Errepublikak ere independentzia adierazi zuen. Mendebaldeak ez zion inolako zilegitasunik onartu erreferendumari.[4]
2014ko apiriletik 2015eko otsailera arte, bai Donetsken, bai Luhansken, elkarren aurka borrokatu ziren Ukrainako armada eta Errusiaren babesa zuten manifestari errusiazaleak, tartean zenbait su-eten adostu zituzten arren. 2014ko uztailaren 17an, misil batek Malaysia Airlinesen hegazkin komertzial bat bota zuen, eta 298 hildako eragin zituen.[5] 2015eko otsailaren 12an, Errusiak eta Ukrainak Minsk II akordioa sinatu zuten. Haren bidez, su-etena ezarri zen Donetskeko eta Luhanskeko eremu jakin batzuetan, baina hainbat eskualdetan borrokek jarraitu zuten.[5]
Hiri nagusiak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Iribar, Mikel O.. Putinek Donetsken eta Luhansken independentzia aitortu du. Berria, 2022ko otsailak 22, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-23).
- ↑ Velte, Samara. Viktor Janukovitx kargutik kentzea onartu du Ukrainako Parlamentuak. Berria, 2014ko otsailak 23, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-24).
- ↑ Rodriguez, Mikel. Donetsken burujabetza aldarrikatu, eta babesa eskatu diote Errusiari. Berria, 2014ko apirilak 8, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-24).
- ↑ Rodriguez, Mikel. Krimeari jarraitu nahi diote. Berria, 2014ko maiatzak 13, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-24).
- ↑ a b Ostolaza, Paulo. Donbassko azken gertakariak ulertzeko kronologia. Berria, 2022ko otsailak 25, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-25).