Poltsa edo poltsikoa, galdara edo eltze modura ere ezaguna– borroka-indar jakin baten talde bat da, aurkako indar batzuek beren oinarri logistikotik eta lagunarteko beste indar batzuekin isolatuta geratu direnak. Gerra mugikorretan –hala nola, blitzkriegeanirtenguneak poltsikoetan moztu ohi ziren; ostean, suntsipen-guduen ardatz bihurtu zirenak.

Alemaniaren eraso-plana (gezi urdinak) sobietarrek okupatutako Kurskeko irtengunea apurtzeko; horren ondorioz, Kurskeko gudua hasi zen. Irtengunea apurtzekotan, poltsa bat sortuko litzateke.

Poltsiko terminoak inguratutako indarrek nahita inguratuak izan direnaren konnotazioak ditu; bestalde, posizio gotortu baten ondoriozko inguratzeari setioa deitu ohi zaio.

Ezarpena

aldatu

Sobietar doktrina militarra

aldatu

Sobietar doktrina militarrak hainbat inguraketa-tamaina bereizten zituen:

  • Galdara edo teontzi (errusieraz: котёл). Etsai-indarren inguratze handia, estrategia-mailako kontzentrazioan;
  • Zakua (errusieraz: мешок). Operazio-mailako indar-kontzentrazioa;
  • Habia (errusieraz: гнездо). Maila taktikoan harrapatutako etsai-indarrak.

Kessel

aldatu

Alemanezko kessel hitza (euskaraz, lit.: pertz) inguratutako indar militar bat izendatzeko erabili ohi da; kesselschlacht terminoak, bestalde, (euskaraz, lit. pertz-gudua) pintza-mugimenduari egiten dio erreferentzia.

Gaztelaniako cerco hitza (euskaraz, lit.: hesi edo setio) indar militar baten inguratzeari izendatzeko erabiltzen da. Bolivia eta Paraguairen arteko Chacoko Gerran (19321935) bereziki ohikoak izan ziren cercosak; hala, inguratze-guduak erabakigarriak izan ziren gerraren emaitzarako.

Motti finlandierako argot militarra da, guztiz inguratuta dagoen etsaiaren unitatea deskribatzeko erabiltzen dena. Inguratze-taktikari, bestalde, motitus deritzo (euskaraz, lit.: "bloke isolatu" edo "motti-eraketa").

Kanpo estekak

aldatu