Diego Lopitz V.a Harokoa

Diego Lopitz V.a Harokoa[1]latinez: Didacus Lupi— (- †1310) Bizkaiko hamargarren jauna izan zen (1295-1310).[2]

Diego Lopitz V.a Harokoa

errege-maiordomo nagusia


Ensign of the Royal Banner of Castile (en) Itzuli


adelantado mayor of Castile (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza1250
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaAlgeciras1310eko urtarrila (59/60 urte)
Hobiratze lekuaSan Francisco monasterioa
Familia
AitaDiego Lopitz III.a Harokoa
AmaKonstantze Bearnokoa
Ezkontidea(k)Violante Gaztelakoa
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHaro leinua
Jarduerak
Jarduerakaristokrata eta militarra

Fernando IV.a Gaztelakoaren maiordomo nagusia eta errege-alferez izan zen. Bilbo babestu zuen: arrantza-herrixka txikiari hiri-gutuna eman zion eta baita portu aske bilakatu ere. Horrela, Bilbo erregearen zergetatik aske geratu zen eta Bizkaiko jaunari zuzen loturik.

Gaur egun haren omenez Bilbon On Diego Lopitz Harokoaren monumentua eta On Diego Lopez Haroko kale nagusia daude.

Bizitza

aldatu

Aita Diego Lopitz III.a Harokoa Bizkaiko jauna eta ama Gilen II.a Biarnokoaren alaba Konstantzia izan zituen. Anaia nagusia, berriz, Lope III.a Diaz Harokoa zuen eta arreba. Teresa Harokoa, Joanes I.a Nuñez Larako jauna ezkondu zuena. Aitaren aldetik, Alfontso IX.a Leongoaren birbiloba izan zen.

Lehenengo urteak

aldatu

Haren jaiotza data ezezaguna da, baina litekeena da 1250. urte inguru izatea. 1254an, aita bere erreumatismo baretzeko, ur irakinetan sartu eta kiskalita hil zitzaionean, adin-gutxikoa zen.[3] Harokoek Alfontso X.a Jakintsua Gaztelako erregearekin izandako tirabirak zirela, gaztelarra arnegatu eta Nafarroako Erresumaren alde egin zuten. Horrexegatik 1255ean tutoreek Lope Diaz anaia Lizarrara eramana izan zen, bertan hezia izateko.

Gaztelako erregea bere senidearekin adiskidetu, hau da, aitak Haro hiriburuan zituzten eskubideak berretsi zuen.[4] Harrezkero Gaztelako gudarosteko kide izan zen gero. Hain harreman onak izan zituen, ezen 1282an Alfontso X.aren alaba Violante Gaztelakoa infantarekin ezkondu baitzen.

1288ko ekainaren 8an, Alfaroko gertaeraren ondorioz, Lope Diaz Harokoa Bizkaiko zortzigarren jaun eta anaiaren hilketaren berri jakin zuenean, Diego Lopitz Aragoiko erregearen alde jarri zen, Gaztelako koroaren aurka. Diego Lopitz IV.a Harokoa bere iloba harotarren buruzagi berri bilakatu zen[5] Diego Lopitz IV.ak Nafarroa eta Aragoiko Erresumekin bat egin zuen Antso IV.a Gaztelakoa borrokatu eta Gaztelako tronuan Alfontso Cerdakoa kokatzeko.[6] Antsok harotarren zenbait hiribildu konkistatu, tartean Bastida, Urduña eta Balmaseda, eta Bizkaiko Jaurerriak gudarako prestatu zen. Hala ere, Antso IV.a Gaztelakoak Bizkaia okupatu zuen.[7] 1289an Diego Lopitz IV.a oinordekorik gabe hil zenean, Maria arrebak Jaurerria jarauntsi zuen.

1291n Jakue II.a Aragoikoa tronura igo zenean, bi erresumen arteko bakea hitzartu zuten Monteagudoko itunean.[8] Diego Lopitz V.a Bizkaira itzuli eta Gaztelako erregearen esku zegoen jaurerriaren aldeko lanetan hasi zen.

1295eko apirilaren 25ean Antso IV.a hil zen, eta Fernando IV.a Gaztela eta Leongoaren inguruan sortu ziren gatazkak.[9] Maria Molinakoa alarguna erregeorde izendatu zuten eta Gortean botere-borroka hasi zuten. Egoera aprobetxatuz, Diego Lopitz V.ak, Jakue II.a Aragoikoa erregearen babesa zuena, Bizkaiko okupatu zuen jaurerria usurpatuz.[10] Horrela Maria Diaz Harokoa iloba kanporatu zuen. Emakume hura zen Bizkaiko andrea (haren senar Bizkaiko jauna Alfaroko katastrofearengatik espetxeratuta baitzegoen).

1295eko udan Batzar Nagusiek Bizkaiko jaun izendatu zuten. Joanes Alfontso Gaztelakoak era pribatuan errege berria ere onartu zuenez, bere ondasunak berreskuratu zituen.[11]

1300. urteko ekainaren 15ean Bilbo hiribildua sortu zuen, eta urte berean izenpetu zuen Aragoiko Erresumarekiko beste hitzarmen bat, Maria Lopitz Harokoarekin ezkondurik zegoen Joan Gaztelako printzeak beretzat hartu nahi baitzuen Bizkaiko jaurerria. 1300. urte amaieran berriro adiskidetu ziren Diego Lopitz V.a eta Gaztelako erregea, baina Joan printzearen asmoak ez ziren horretan ahitu. Zazpi urtez luzatu zen gatazka eta Diego hil ondoren jaurerria Maria Diaz Haroko andrearen esku geldituko zela bermatzen zuen dokumentu batez amaitu zen (1307).

1300eko Valladolideko Gorteetan Joanes Alfontsok tronuari uko egin zion, nahiz eta 1296an Leongo errege izendatu zuten, eta Fernando IV.ari eta bere oinordekoei zin egin zien ekainaren 26an. Horrela, Bizkaiko jaurerriari ere uko egin zion eta Diego Lopitz V.ak jabetza lortu zuen. Joanes Alfontsok trukean Mansilla, Paredes de Nava, Medina de Rioseco, Castronuño eta Cabreros lortu zituen. Handik gutxira, Maria Molinakoak eta Joanes Alfontsok, Diego Lopitzekin batera, Almazán setiatu zuten baina Henrikeren oposizioagatik ezin hartu.

XIV. mendeko lehen hamarkada

aldatu

1301eko azaroan, gaztelar gortea Burgosen zegoela, Bonifazio VIII.aren bulda argitaratu zuten, Maria Molinakoa eta Antso IV.aren ezkontza legeztatu zuena. Horrela Fernando IV.a legezkoaz gain, adin nagusi ere bilakatu zen.

Henrike infanteak, Joanes II.a Nuñezekin batera, azpijokoak egin zituen Fernando IV.a eta bere ama haserretzeko. Bere tutoretzaren truke, Atienza eta San Esteban de Gormaz eskatu zuen. Erregeak Henrike matxinatu ez zezan, eman zizkion.

1302an bi alde zeuden Gortean: alde batetik, Henrike infantea, Maria Molinakoa eta Diego Lopitz eta bestetik Joanes Alfontso eta Joanes II.a Nuñez. 1302ko amaieran, handikiak baretzeko lanak egin zituen erreginak, erregeak beste aldeko kideekin Leonen zegoelarik.

1303ko maiatzean Badajozen erregea Dionisio I.a Portugalgoarekin bildu zen. Henrike infantea eta Diego Lopitz ez ziren hara joan eta arerioek erregea Diego Lopitzen aurka jarri zuten. Bitartean, Roan, Henrike eta Diego Don Juan Manuelekin bildu ziren. Handikiek aragoiarren laguntza behar zuten Alfontso de la Cerda Leongo errege eta Petri Gaztelakoa gaztelar errege bilakatzeko. Maria Molinakoak ez zuen plana onartu. Azpijoko hauetan zeudela, abuztuaren 8an Henrike infantea hil zen.[12]

1303ko azaroan erregea Valladoliden zegoela, Diego Lopitzek ilobarekin zuen auzia konpontzea eskatu zion. Erregeak bere amaren laguntza eskatu zion. Hurrengo urteko urtarrilean, erregea Carrión de los Condesen zegoen bitartean, Joanes Alfontsok bere emaztearen eskubideak aldarrikatu zituen. Hasieran erregeak Paredes de Nava eta Villalón de Campos eskaini zion arren, Joanes Alfontsok proposamena ukatu zuen. Erregeak beste proposamena egin zuen: Diego Lopitzek Tordehumos, Íscar, Santa Olalla, eta Cuéllarren, Kordoban, Murtzian, Valdetorion eta Valdecornejan zituen eremuak Bizkaiko jaurerria, Urduña, Balmaseda, Enkarterri eta Durangoren truke ematea. Joanes Alfontsok proposamen onartu baina Diego Lopitzek ez eta matxinatzeko mehatxua egin zuen.

1304ko apirilean, erregeak Diego Lopitzen eta Joan Alfontso Harokoa Camerosko jaunaren ondasunak konfiskatu zituen. Hala ere, biak ez ziren matxinatu.[13]

1305eko urtarrilean, Guadalajaran zeudela, Joanes Alfontsok bere eskakizuna errepikatu arren, erregeak ez zion Bizkaiko Jaurerria eman. Urte hartan, Medina del Campoko Gorteetara deitu zuten Diego Lopitz. Zenbait aldiz deitu arren ez zen agertu eta Joanes Nuñezek demanda bat aurkeztu zuen Bizkaiko jaurerria itzul zedin. Baina, Joanesek bere frogak aurkezten ari zirela, hara agertu zen Diego Lopitz hirurehun zaldunekin batera. Ez zuten akordio bat lortu eta Diego Lopitzek Gorteak amaitu baino lehen itzuli zen jaurerrira.

1305eko udan, gortea Burgosen zegoelarik, erregea beste proposamena bat egin zion Maria II.a Diaz Harokoari: jaurerriaren ordez Donostia, Agurain, Hondarribia eta Gipuzkoa. Mariak, Joanes Nuñez senarrak hala aholkua, ezetz esan zuen. Handik gutxira, Joanes Alfontsok eta Diego Lopitz bi urteko su-eten adostu zuten.

1306ko urtarrilean, Lope Diaz Harokoa bere semea aitari erregearen eskakizuna onartzea eskatu zion. Horri esker, semea maiordomo nagusia bilakatu zen. Erregeak Diego Lopitzekin elkarrizketa izan zuen baina harotarra Joanes Nuñezekin agertu zenez, erregea haserretu eta Joanes Nuñez erregea agurtu gabe alde egin zuen. Apirilean, Joanes Alfontsok erregeak Joanes Nuñezi gerra deklaratzea lortu zuen. Erregeak Aranda de Duero setiatu zuen eta Joanes Nuñezek basailutza hautsi eta ihes egin zuen. Joanesek Diego Lopitz lortu zuen aliatu. Osteek ez zuten gerra nahi eta bake-elkarrizketak egin behar izan zituzten. Maria Molinakoaren bitartekaritzari esker, Pancorboko gazteluan bere ondasunen truke erregeari gotorlekuak eta bahituak eman zizkioten.

Fernando IV.ak beste proposamena egin zuen Diego Lopitzi. Bere bizitzan zehar jaurerria mantentzea baina hiltzerakoan Maria Diaz Harokoari eman, Urduña eta Balmaseda izan ezik. Diegok ez zuen proposatutakoa onartu 1300. urtean Maria Diazek egindako abdikazio-zina gogoratuz. Diego Lopitzek aitasantutzari apelazioa aurkeztu eta Klemente V.ak zina legeztatu zuen. 1307ko otsailean erregeak proposamena hobetu eta gainera Miranda Ebro eta Villalba de Losa gehitu zizkion. Diegok ezetza mantendu zuen. Baina, urte hartako Valladolideko gorteetan, Maria Molinakoaren bitartekaritzari esker, alde biek akordioa berretsi zuten.[14]

Joanes Nuñez Larako jauna gutxietsia izan zela argudiatuz, Gorteak utzi eta Diego Lopitzek maiordomo nagusi bilakatu zen. Erregea tinko aritu eta Larako jauna erbesteratzeko agindua eman zion. Laratarra matxinatu eta 1307ko urrian Tordehumosen Larako jauna setiatu zuen. Azkenean, 1308ko hasieran bakeak egin zituzten.

1309an Madrilen egindako gorteetan erregeak Granadako Erresuma erasotzea proposatu zuen eta Gorteek bat egin zuten. Kanpainan, gaztelar noble guztiek, Salamanca, Segovia, Sevilla eta beste hirietako miliziek, seiehun portugaldar zaldunek eta hamar aragoiar galerek parte hartu zuten. Klemente V.ak Prioribus, decanis bulda eman zion apirilaren 29an Fernando IV.a gudarako elizaren hamarrena izan zezan. Nobleek Granadako ibarra arpilatzea proposatu arren, erregeak Algeciras setiatzea erabaki zuen.

1309ko irailaren 12an Gibraltar hartu zuten baina erregeak soldata ordaintzen ez zuenez, urrian Joanes Alfontsok, Don Juan Manuel eta beste batzuk kanpamendua utzi zuten. Egoera latza izan zen eta 1309ko amaieran Diego Lopitz hezueriak jota zegoen eta hurrengo urteko urtarrilean hil zen. Hilotza Burgosera eraman eta hiri hartako San Frantziskoren monasterioan lurperatu zuten. 1307ko hitzarmena bete zuten eta iloba berriro Bizkaiko andre bilakatu zen.[15]

Monumentuak eta kaleak

aldatu

Familia

aldatu
Aitona
  Lope II.a Diaz
Bizkaiko jauna
Amona
  Urraka
Leongoa
Aitona
  Gilen II.a
Biarnoko kondeorde
Amona
  Gartxenda
Proventzakoa
Aita
  Diego Lopitz III.a
Bizkaiko jauna
Ama
  Konstantzia
Biarnokoa
  Diego Lopitz V.a
Bizkaiko jauna

Seme-alabak

aldatu

Diego Lopitz V.ak 1282an Violante Gaztelakoa ezkondu[16] eta hurrengo seme-alabak izan zituen:

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. Irizpideak. .
  2. Rodríguez García, Francisco. (2002). Crónica del Señorío de Vizcaya. (1. argitaraldia) Maxtor Librería ISBN 84-9761-029-6..
  3. Llorente, Juan Antonio. (1808). Noticias históricas de las tres provincias vascongadas. .
  4. González Jiménez, Manuel. (2004). Alfonso X el Sabio. (1. argitaraldia) Bartzelona: Editorial Ariel S. A. ISBN 84-344-6758-5..
  5. Sánchez Albornoz, Claudio; Viñas, Aurelio. (1981). Crónica del reinado de Sancho IV el Bravo. Madril, 152-153 or. ISBN 84-321-2086-3..
  6. Baury. (2011). «Los ricoshombres y el rey en Castilla: El linaje Haro, 1076-1322» Territorio, Sociedad, y Poder: Revista de Estudios Medievales (Oviedoko Unibertsitatea) (6): 53-72. ISSN 1886-1121..
  7. García de la Fuente, Arturo. (1935). Los Castigos e documentos del rey don Sancho IV el Bravo. Estudio preliminar de una edición crítica de esta obra. San Lorenzo del Escorial: Monasterio de El Escorial OCLC .264959746.
  8. Rabadé Obrado, Félix. (1997). Alfonso X el Sabio: biografía. Madril: Studium Generalis ISBN 8470904337..
  9. Gaibrois Riaño de Ballesteros, Mercedes. (1922-1928). «Historia del reinado de Sancho IV de Castilla» Revista de archivos, bibliotecas y museos (Madril: Editorial Voluntad) OCLC .492177948.
  10. Lucas de la Fuente, Julián. D. Diego López de Haro V: magnate de Castilla, señor de Vizcaya y fundador de Bilbao. Bilbo: Caja de Ahorros Vizcaína: Biblioteca de historia del pueblo vasco ISBN 84 505354 76..
  11. Benavides, Antonio. (1860). Memorias de Don Fernando IV de Castilla. (1. argitaraldia) Madril, 11-13 or. OCLC .743667836.
  12. Loaysa, Jofré de; García Martínez, Antonio. (1982). Crónicas de los Reyes de Castilla Fernando III, Alfonso X, Sancho IV y Fernando IV (1248-1305). (2. argitaraldia) Murtzia: Academia Alfonso X el Sabio, Colección Biblioteca Murciana de bolsillo ISBN 84-00-05017-7..
  13. González Mínguez, César. (1995). Fernando IV, 1295-1312. (1. argitaraldia) Palentzia: La Olmeda ISBN 84-8173-027-0..
  14. Novia de Salcedo, Pedro. (1851). Defensa histórica, legislativa y económica del señorío de Vizcaya y provincias de Alava y Guipúzcoa. II Bilbo: Librería de Delmas e Hijo OCLC .458939368.
  15. Lucas de la Fuente, Julián. (1973). Don Diego López de Haro V: noticias sobre su testamento y otros documentos inéditos. in: Estudios vizcaínos: revista del Centro de Estudios Históricos de Vizcaya., 285-303 or. ISSN 9951-4001..
  16. Rodríguez García, Francisco. (2002). Crónica del Señorío de Vizcaya. (1. argitaraldia) Maxtor Librería ISBN 84-9761-029-6..
  17. Salazar y Castro, Luis de; Válgoma y Díaz-Varela, Dalmiro de la. (1959). Historia genealógica de la Casa de Haro (Señores de Llodio, Mendoza, Orozco y Ayala). Madril: Real Academia de la Historia OCLC .1399799.
  18. Salazar y Castro, Luis de. (1697). Historia genealógica de la Casa de Lara. 3 Madril: Mateo de Llanos y Guzmán OCLC .717999127.

Kanpo estekak

aldatu


Aurrekoa
Maria Diaz
Bizkaiko jauna
12951310
Ondorengoa
Maria Diaz