On Diego Lopez Harokoaren monumentua (Plaza Biribila)
On Diego Lopez Harokoaren monumentua Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen monumentu bat da.
On Diego Lopez Harokoaren monumentua | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′N 2°56′W / 43.26°N 2.93°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1890 |
Arkitektura | |
Kokalekua
aldatuAbando auzoko Plaza Biribilaren erdian dago.
Monumentua
aldatuMonumentuaren gainaldeko estatua 1890n Mariano Benlliure valentziar eskultoreak egina da.
Bilboko hiribilduaren fundatzailea izan zen Diego V.a Lopez Harokoaren omenezko monumentua da, gainaldean haren estatua bat du, besoa luzatuz eskuetan hiri-gutuna duela.
Historia
aldatuMariano Benlliure y Gil eskultore valentziarrak egin zuen. 1889 urtean egin zuen Erroman. Italiako hiriburutik Bilbora eraman zuten 1890an. Monumentuak ia lau metro ditu. Eskulturan, Diego Bilboko hiribilduaren karta ematen ari da, eta zutabearen azken zatia Ereñoko marmolarekin eginda dago. Goiko aldean eta lau aurpegietan Bilboko armarria dago, brontzez egina.
Brontzezko plaka gehiago daude, era berean Benlliurek egina. Horietako bitan gudak agertzen dira, beste bietan testu hau ageri da:
« | On Diego Lopez de Harok/ Bizkaiko Jaunak/ Bilboko hiribildua sortu zuen/ urtea 1300. (Don Diego López de Haro/Señor de Vizcaya/fundó la Villa de Bilbao/el año MCCC.) | » |
Eskultura hau lau lekutan egon da. 1890ko abuztuaren 31n, lehenik eta behin Plaza Barrian kokatu zuten. Han musikarako kiosko bat egin behar zutela eta, handik 1894an Plaza Biribilera mugitu zuten, eta kokaleku berrian 25 urte egin zituen. Geroago hiru leku pentsatu zituzten: Belgikako plaza, Areatzako parkea edo Juan Santuen plaza. Azkenean 1919an Juan Santuen plazara mugitu zuten. 1938. urteko azaroaren 2an José Félix Lekerika alkateak erabaki zuen Plaza Biribilera mugitzea berriro, baina Buenos Aires aldera begiratu beharrean, Areatzara begira jarri zuten estatua.[1]
-
Ikuspegi orokorra.
-
Gauez eta BBVAren dorrearen itzalpean.
-
Athletic klubaren bufanda koloreduna daramala.
-
1902an.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |