Jakue II.a Aragoikoa
Jakue II.a Aragoikoa[1] (Valentzia, 1267ko abuztuaren 10a - Bartzelona, 1327ko 3 edo azaroaren 5a), ezizenez Jakue Zuzena (katalanez: Jaume el Just, gaztelaniaz: Jaime el Justo) deitua, 1285-1296 bitartean Siziliako erregea, 1291-1327 bitartean Aragoi eta Valentziako errege eta Bartzelonako kondea, eta 1291-1295 bitartean Mallorcako erregea izan zen.
Biografia
aldatuPetri III.a Aragoikoa eta Konstantza Siziliakoa gurasoak eta Alfontso III.a Aragoikoa anaia nagusia zituen. Aita Santuak Sardinia eta Korsikako errege egin zuen. 1300ean Leridako unibertsitatea sortu zuen. 1302an, Roger de Florrek zuzendutako almogàvarren espedizioa antolatu zuen. 1323-1325 bitartean Sardinia eta Korsika konkistatu zituen.
Ezkontza eta seme-alabak
aldatuLau aldiz ezkondu zen: Elisabet Gaztelakoa, Blanka Napolikoa, Maria Ziprekoa eta Elisenda Moncadakoarekin.
Bigarrenarekin baino ez zituen seme-alabarik izan, hamar hain zuzen ere:
- Jakue (1296-1334), Leonor Gaztelakoarekin ezkondu eta ondorengoa izataeri uko egin ziona.
- Alfontso (1299-1336), ondorengoa.
- Maria (1299-1311), Antso IV.a Gaztelakoaren seme Petrirekin ezkondu zena.
- Konstantza (1300-1327), Joanes Manuelekin ezkondu zena.
- Elisabet (1302-1330), Federiko I.a Austriakoarekin ezkondu zena.
- Joanes (1304-1334), Toledo eta Tarragonako artzapezpiku eta Alexandriako patriarka.
- Petri (1305-1381), Ribagortza, Ampurias eta Pradesko kondea.
- Blanka (1307-1348), moja.
- Erramun Berenguer (1308-1364), Pradesko konde eta Elxeko jauna.
- Violante (1310-1353), Filipe Errumaniakoa, Filipe I.a Tarentokoa eta Lope Ferrenchekin ezkondu zena.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/04/23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jakue II.a Aragoikoa |
Aurrekoa Alfontso III.a Aragoikoa |
Aragoiko erregea 1291 – 1327 |
Ondorengoa Alfontso IV.a Aragoikoa |
Artikulu hau Valentziako Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |