Diego Lopitz III.a Harokoa
Diego Lopitz III.a Harokoa[1] —latinez: Didacus Lupi— (? – Bañares, 1254ko urriaren 4a), Bizkaiko zazpigarren jauna izan zen (1236-1254).[2]
Diego Lopitz III.a Harokoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Herrialdea | Gaztelako Koroa | ||
Heriotza | Baños de Rioja, 1254ko urriaren 4a (egutegi gregorianoa) | ||
Hobiratze lekua | Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioa | ||
Heriotza modua | istripuzko heriotza | ||
Familia | |||
Aita | Lope Diaz II.a Harokoa | ||
Ama | Urraka Alfontso Leongoa | ||
Ezkontidea(k) | Konstantze Bearnokoa | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Leinua | Haro leinua | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aristokrata eta militarra |
Biografia
aldatuAita Lope II.a Diaz Harokoa eta ama Urraka Alfontso Leongoa izan zituen. Bere ama Alfontso IX.a Leongoaren alaba naturala izan zen. 1236an bere aita ordezkatu zuen.[3] Bere agintaldiaren hasieran Fernando III.a Gaztelakoa bere osabari zintzotasuna erakutsi zion, baina honek Errioxan zituen lurraldeak kendu eta Gaztela Zaharra utzi zionean matxinatu zen.[4] Diegok hainbat aldiz matxinatu eta barkamena lortu zuen.[5]
1252an Fernando hil eta Alfontso X.a Jakintsua, Diego Lopitzen lehengusua, errege berri izendatu zuten.[6] Diegok tirabirak izan zituen erregearekin eta, hori zela eta, arnegatu (Erdi Aroan jaun feudalek bere nagusia utzi zezaketen), eta nagusi berria bilatu zuen, hau da, Nafarroako erregea.[7]
1254ko urriaren 4an Bañaresko bere jauregian hil zen, bere erreumatismo baretzeko ur irakinean sartu eta kiskali zenean.[8] Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioko nobleen kriptan lurperatu zuten.
Familia
aldatuAitona Diego Lopitz II.a Bizkaiko jauna |
Amona Maria Larakoa |
Aitona Alfontso IX.a Leongo erregea |
Amona - |
Aita Lope II.a Diaz Bizkaiko jauna |
Ama Urraka Leongoa | ||
Diego Lopitz III.a Bizkaiko jauna |
Ezkontza eta seme-alabak
aldatuDiego Lopitzek Bearnoko bizkondea zen Gilen II.aren alaba Konstantze ezkondu zuen.
Bost seme-alabak izan zituzten:
- Lope III.a Diaz (?-1288), Bizkaiko jauna
- Diego Lopitz V.a (?-1310), Bizkaiko jauna
- Urraca Diaz Harokoa, Fernando Rodriguez Castrokoa, Cigales eta Cuéllarreko jauna ezkondu zuena.
- Teresa Diaz Harokoa (?-?), Larako jauna zen Joanes Nuñez I.arekin ezkondua[9]. Joanes Nuñez II.aren ama.
- Antsa Diaz Harokoa (1287 eta gero hilda)[10]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. Irizpideak. .
- ↑ Rodríguez García, Francisco. (2002). Crónica del Señorío de Vizcaya. (1. argitaraldia) Maxtor Librería ISBN 84-9761-029-6..
- ↑ Baury, Ghislain. (2003). «Diego López ‘le bon’ et Diego López ‘le mauvais’: comment s’est construite la mémoire d’un magnat du règne d’Alphonse VIII de Castille» Berceo (144): 37-92. ISSN 0210-8550..
- ↑ Loaysa, Jofré de; García Martínez, Antonio. (1982). Crónicas de los Reyes de Castilla Fernando III, Alfonso X, Sancho IV y Fernando IV (1248-1305). in: Colección Biblioteca Murciana de bolsillo. (2. argitaraldia) Murtzia: Academia Alfonso X el Sabio ISBN 84-00-05017-7..
- ↑ Baury. (2011). «Los ricoshombres y el rey en Castilla: El linaje Haro, 1076-1322» Territorio, Sociedad, y Poder: Revista de Estudios Medievales (Oviedoko Unibertsitatea) (6): 53-72. ISSN 1886-1121..
- ↑ Ibáñez de Segovia Peralta y Mendoza, Gaspar. (1777). Memorias históricas del Rei D. Alonso el Sabio i observaciones a su chrónica. Madril: Joachin Ibarra OCLC .458042314.
- ↑ González Jiménez, Manuel. (2004). Alfonso X el Sabio. (1. argitaraldia) Bartzelona: Editorial Ariel S. A. ISBN 84-344-6758-5..
- ↑ Llorente, Juan Antonio. (1808). Noticias históricas de las tres provincias vascongadas. .
- ↑ Juan Núñez de Lara "El Viejo", Señor de Lara - Fundación Casa Ducal de Medinaceli. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Real Academia de Historia. Colección Salazar y Castro. , M-22, fº 236v eta 237 or..
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Lope II.a Diaz |
Bizkaiko jauna 1236 – 1254 |
Ondorengoa Lope III.a Diaz |