Raspas del Embarcadero
Club de Remo Raspas del Embarcadero, ezagunagoa Raspas izenaz, Getxoko Areeta auzoko arraun taldea da.
CR Raspas del Embarcadero | |
---|---|
Sorrera | 1969 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | arroxa |
Trainerua | Areatarra |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | ez |
Webgunea | www.liga-arc.com |
UniformeaAldatu
Kolorea arrosa du elastikoetan eta Areatarra traineruan.
HistoriaAldatu
1934. urtean Areetako arraunalriez osaturiko Sociedad de Remo del Embarcadero izeneko elkarte batek parte hartu zuen Abrako estropadetan. 1945. urtean jokaturiko lehenengo Espainiako Trainerilla Txapelketa irabazi zuten areetarrek.
Gaurko elkartea 1969an sortua da, baina 1980ko hamarkadaren erdira arte ez zuen lortu trainerua uretaratzea. Urterik onenak 90. hamarkadaren erdialdera ezagutu zituen. 1994. urtean Oskar Mujikak gidaturik Euskal B Liga irabazi zuen (baita bere lehenengo 4 estropadak ere) eta hurrengo hiru urtetan Traineruen Euskal Ligan aritu zen emaitza txukunak lortuz, 1997ko 8. postua kasu, bizkaitarrik onena izanik. Urte berean Bizkaitarren arteko ligan bigarren gelditu zen Ondarroaren atzetik. Garai haietan Dalia Bandera antolatu izan zuen uztailean. Hurrengo urtean Algortarekin bat egin eta Getxo Arraun Taldea sortu zuten, kolore urdinduna, eta bi traineru atera ahal izan zituzten, baina ez zuten esperotako emaitzarik izan. Arraunlari eskasiaren ondorioz 1999an ez zuen trainerurik atera eta horrela jarraitu zuen 2005 arte. Azken urteetan KAE Ligako bigarren multzoan ibili da baina 2014an atera zuen azkenekoz trainerua. Aulki mugikorrean ordea indartsu dabil.
PalmaresaAldatu
LigakAldatu
- Euskal A Liga (0): Zortzigarrena 1997an.
- Euskal B Liga (1): 1994.
- Traineru bizkaitarren Liga (0): bigarren 1997an.
Bizkaiko Traineru TxapelketaAldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (1): 1997an.
- Hirugarrena (2): 1995ean eta 1996an.
Gainontzeko estropadakAldatu
- Portugaleteko Bandera (1): 1994.
- Fortuna Bandera (1): 1994.
- Bizkaitarren Promozio Bandera (2): 1994 eta 1996.
- Portugaleteko jeitsiera (2): 1996 eta 1997.
- Erandioko Bandera (1): 1997.
- Nerbioi Saria (Bizkaitarren Liga) (1): 1997.
- Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 1998 (Getxo Arraun Taldea).
TrainerillatanAldatu
- Espainiako Trainerilla Txapelketa
- Txapelduna (1): 1945.
- Hirugarrena (1): 1975.
- Bizkaiko Trainerilla Txapelketa (1): 1973.
BateletanAldatu
- Espainiako Batel Txapelketa
- Txapelduna (0)
- Bigarren (1): 1975.
- Hirugarren (1): 1976.
- Bizkaiko Batel Txapelketa (2): 1973 eta 1975.
Aulki mugikorreanAldatu
- Espainiako zortziko txapelketa:
- Gizonezkoak (0): hirugarrena 2020an.
- Emakumezkoak (1): 2020.
- Euskadiko zortziko txapelketa (1): 2013.
Azken denboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2005 | Federazio Liga, 20.a | - |
2006 | KAE 2 Liga, 9.a | - |
2007 | KAE 2 Liga, 10.a | - |
2008 | KAE 2 Liga, 9.a | - |
2009 | KAE 2 Liga, 13.a | - |
2010 | KAE 2 Liga, 15.a | - |
2011 | KAE 2 Liga, 9.a | - |
2012 | KAE 2 Liga, 8.a | - |
2013 | KAE 2 Liga, 12.a | - |
2014 | KAE 2 Liga, 12.a | - |
2015- | ez |
Antolaturiko estropadakAldatu
90. hamarkadan Dalia Saria antolatu zuen. Gaur egun KAE 2 Ligako Areetako Bandera antolatzen du trainerua uretaratzen duenean.