Makaronesia
Europako eta Afrikako kostaldeetatik Ipar Atlantikoko lau artxipelagoren bilduma
Makaronesia Ozeano Atlantikoko iparraldean, Europa eta iparraldeko Afrikatik gertu, dauden uharte multzoa da, hiru herrialdeetakoak (Portugal, Espainia eta Cabo Verdekoak hain zuzen ere) direnak. Izena grezierazko μακάρων νῆσοι (makárōn nêsoi, "Zorionekoen uharteak") izendapenetik datorkie, greziar geografoek Gibraltarko itsasartearen mendebaldean zeuden uharteak izendatzeko erabili zuten izena, hain zuzen ere.
Makaronesiak bost uhartedi ditu:
- Azoreak (Portugal)
- Kanariar Uharteak (Espainia)
- Cabo Verde (Cabo Verde)
- Madeira, tartean Desertas (Portugal)
- Selvagens (Portugal)
Uharte guztiak sumendiek sortuak ziren eta bere klima azpitropikalari esker eskualde berezia osatzen dute biologian[1].
Demografia
aldatuXV. mendera arte Kanariar uharteek biztanleria zuten bakarrak baziren ere, egun Europa eta Afrikatik hainbat etorkin jaso ondoren, biztanle asko dituzte.
Bandera | Uhartedia | Estatua | Biztanleak |
---|---|---|---|
Kanariar Uharteak | 2.103.992 | ||
Cabo Verde | 499.796 | ||
Madeira | 247.399[2] | ||
Azoreak | 245.374[2] | ||
Selvagens | 2 | ||
Guztira | 3.095.729 |