Banana Musa generoko landare-espezie batek ekoizten duen fruitua da. Jatorriz landare hau Asia Hegoekialdekoa eta Australiakoa da, baina egun tropiko osoan landatzen da.

Banana
baia, tropical and subtropical fruit (en) Itzuli eta fruitu
Bananas.jpg
Historia
Honen produktuaBananondo, Musa, Musa acuminata (en) Itzuli eta Musa balbisiana (en) Itzuli
Bananondoa
Banana aldaerak

Bananondoak Musaceae familiako landareak dira. Nahiz eta lehen begiradan zuhaitzak direla iruditu, bananondoak hosto iraunkorreko landare belarkarak dira. Ez daukate benetako zurtoinik; horren ordez, hosto gogorrez eratutako sasizurtoina eratzen dute, zenbait espezietan 2 eta 8 metro artekoa izan daitekeena. Hosto handiak dauzkate, 3,5 metrora artekoak. Sasizurtoin bakoitzak banana hori, berde edo gorrien sorta bat ekoizten du, ondoren hil egiten da eta sasizurtoin berri bati leku egiten dio.

HazkuntzaAldatu

Bananak mordo esekietan hazten dira. Mordo bakoitzak hiruzpalau sorta eta sorta bakoitzak 20 ale eduki ditzake. Fruituak 125 g inguru pisatzen ditu (%75 ura da). Ale bakoitzak kanpo-geruza babesgarria (azala) dauka eta barrua haragi jangarriz osatuta dago. Gordinik edo sukaldean prestatuta jan daiteke; mendebaldeko kulturetan barrua gordinik jan eta azala bota egiten da, eta Asia ekialdeko kulturetan barrua eta azala, biak egosita edo erreta, jaten dituzte. Bananak B6 bitamina eta potasioa eskuratzeko iturri baliotsua dira.

EkonomiaAldatu

Bananondoa 107 herrialdetan laboratzen da[1]. Banana mota guztietatik, Hego Euskal Herrian batzuetan Kanarietan lanzen den aldaera beste guztietatik bereizten da (gaztelaniaz, "plátano"), baina izatez fruitu bera da. Munduko beste leku batzuetan bi mota bereizten dituzte: banana azkenburuko gisa gordinik jaten den fruitu gozoa da, eta platanoa zurrunagoaden, almidoi gehiago duen eta gehienetan egosirik jaten den fruitua da.

Eragina osasuneanAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Banana baten dosi baliokidea»

Banana baten dosi baliokidea (ingelesez: Banana Equivalent Dose edo BED) banana bakarra irenstean jasotako erradiazio-dosia da[2][3]. Energia nuklearraren defendatzaileek noizbehinka erabiltzen duten kontzeptu bat da, banana arrunt batek sortutako erradiazioarekiko esposizioa konparatuz erradiazioaren arriskuen ideia bat emateko.

Elikagai asko erradioaktiboak dira berez, eta bananak bereziki, potasioan aberatsak direlako. Potasioak % 0,0117 potasio-40 (K-40 isotopoa) du, eta erradioaktiboa da. Instalazio nuklearren erradiazio-ihesak oso unitate txikietan neurtzen dira (ohikoa da becquereletan egitea). Arrazoi horien ondoriozko banana baten dosi baliokidearekiko esposizioa alderatuz gero, benetako arriskuen ebaluazio errealistagoa lor daiteke.

150 gramo inguruko banana arrunt batean 600 mg potasio daude [396 mg 100 gramo bakoitzeko], 0,070 mg potasio erradioaktibo dituena - 18,5 becquerel. Banana arruntaren batez besteko profil erradiologikoa, beraz, 120,37 becquerel da kilogramoko. 365 platanoren dosi baliokidea (egunean bat urtebetean) 0,036 mSv-koa da urtebetean. Konparazioz, Lurreko erradiazio naturala 2,4 mSv-koa da urtean[4], eta, beraz, Lur planetan urtebetez bizitzeak erradiazio-xurgapen bat adierazten du, egunean platano bat urtebetez jatea baino 60 aldiz handiagoa.

Bananak "material erradioaktibo legitimotzat" hartzen dira, izan ere, zeramika eta katuentzako harea bezalako merkantziekin batera, Ameriketako Estatu Batuetako portuetan eta aduanetan erabiltzen diren erradiazio sentsoreetan alarma faltsuak saltarazteko bezain erradioaktiboak dira, material nuklearraren balizko kontrabandoa detektatzeko erabiltzen direnak[5].

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) FAO. Bananas Commodity notes: Final results of the 2003 season, 2004
  2. (Ingelesez) «Environmental Health & Safety» University of Nevada, Reno (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  3. (Ingelesez) «banana dose» Physical Insights (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  4. «Wayback Machine» web.archive.org 2009-02-05 (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  5. «Nuclear Detection System | Detection Devices for Nuclear and Radiological Materials | NTI» www.nti.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).

Kanpo estekakAldatu