Industria Garapenerako Nazio Batuen Erakundea

Industria Garapenerako Nazio Batuen Erakundea (IGNBE; ingelesez United Nations Industrial Development Organisation, UNIDO), Nazio Batuen erakunde espezializatu bat da, Batzar Nagusiak ezarri zuena 1966an, garapen bidean dauden herrialdeetan industrializazioa sustatu eta bizkortzeko organo gisa.[1]

Industria Garapenerako Nazio Batuen Erakundea
Datuak
Motagobernu arteko erakundea eta Nazio Batuen agentzia espezializatua
Jarduera
KidetzaIndian Statistical Institute (en) Itzuli
Honen parteNazio Batuen Erakundea
Enplegatuak680 (2023)
Agintea
ZuzendariaGerd Müller
Egoitza nagusi
JabeaNazio Batuen Erakundea
Historia
Sorrera1966
webgune ofiziala
Facebook: UNIDO.HQ Twitter: UNIDO Instagram: unido_newsroom LinkedIn: unido Youtube: UCEdVD3q7YIDiWU-VkEhfOuA Flickr: 66522907@N02 Edit the value on Wikidata

Erakunde espezializatuaren izaera 1979an eman zioten, baina 1986ko urtarrilaren 1etik aurrera erakunde erabat autonomo bihurtu zen.[2]

IGNBEk herrialde industrializatuen eta garapen bidean dauden herrialdeen arteko lankidetza sustatzen du industria garapena bizkortzeko, inbertsioak sustatzeko eta teknologia transferitzeko jarduerak sustatuz.

Herrialde industrializatuek eta garapen bidean daudenek batera aztertzen dituzte industrializazioa bizkortzeko bitartekoak, gobernuen eta industria sektorearen parte hartzea bultzatuta, besteak beste. Inkestatan eta azterketetan oinarrituta, IGNBEk garapenerako kontzeptuak eta ikuspegiak sortzen eta hobetzen ditu; sektore publiko, kooperatibo eta pribatuko planak formulatzen laguntzen du, sektore horietan interesa duten enpresen arteko lankidetza sustatzea barne.

Gainera, industria trebakuntzako programak antolatzen ditu, aholkularitza eta laguntza zerbitzuak eskaintzen dizkie herrialdeei kanpo finantzaketa ekitatezko baldintza bidezkoetan lortzeko, eta industria estatistikak biltzen, aztertzen, jendaurrean jartzen, normalizatzen eta hobetzen ditu.

Nazio Batuen sistemakoa den erakunde honen egoitza Vienan (Austria) dago, eta 60 herrialde baino gehiagotan ari da etengabeko lanetan.[3] 2019ko apiriletik aurrera, 170 estatu kidek osatzen dute IGNBE, eta bi urtetik behin egiten den Konferentzia Orokorraren bidez ezartzen dituzte elkarrekin erakundearen politikak, programak eta printzipioak.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. «UNIDO in brief | UNIDO» www.unido.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  2. «A brief history | UNIDO» www.unido.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  3. «UNIDO Worldwide | UNIDO» www.unido.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  4. «Member States List | UNIDO» www.unido.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu