Ireki menu nagusia

Eurogunea

Eurogune» orritik birbideratua)

Euroa darabilten estatuakAldatu

Kide ofizialakAldatu

Estatuak Onartua Salbuespenak
  Austria 1999
  Belgika 1999
  Zipre 2008   Ipar Zipre[1]
  Estonia 2011
  Finlandia 1999
  Frantzia 1999   Kaledonia Berria[2]
  Polinesia Frantsesa[2]
  Wallis eta Futuna[2]
  Alemania 1999
  Grezia 2001
  Irlandako Errepublika 1999
  Italia 1999   Campione d'Italia[3]
  Letonia 2014
  Lituania[4] 2015
  Luxenburgo 1999
  Malta 2008
  Herbehereak 1999   Aruba[5]
  Curaçao[6]
  Sint Maarten[6]
  Karibeko Herbehereak[7]
  Portugal 1999
  Eslovakia 2009
  Eslovenia 2007
  Espainia 1999
  Eurogunea

Europako Banku Zentrala da 15 herrialde hauen politika monetarioaren arduradun.

Europar Batasunarekin akordioak dituzten estatu eta lurraldeakAldatu

Monako, San Marino eta Vatikano Hiriak ere euroa erabiltzen dute, EBeko kide ez diren arren (aurrez euroagatik ordezkatuak izan diren monetak erabiltzen zituzten). Hiru Estatu hauek euren ikur propioak itsasten dizkiete atzealdean eurek emitituriko txanponei. EBeko hainbat herrialderekin adostu dute Euroaren erabilera, Italiarekin San Marino eta Vatikanoaren kasuan eta Frantziarekin Monakoren kasuan.

Mayotte eta Saint-Pierre eta Mikelune lurralde Frantziarrek ere euroa erabiltzen dute EBrekin duten hitzarmena tarteko, nahiz eta euren txanpon propioak emititzeko eskubiderik izan ez.

EBrekin hitzarmenik ez duten estatu eta lurraldeakAldatu

Andorrak ez du moneta ofizialik beraz, ez du dirurik emititzen. Euroaren aurretik pezeta espainiarra eta libera frantziarra erabiltzen zituzten unitate legal gisa. Espainia zein Frantziarekin sekula akordiorik izan ez zutenez, Andorra EBrekin negoziaketetan da Euroa printzerriko moneta ofizial izan dadin.

Era berean, Kosovo eta Montenegrok ere, aurrez marko alemaniarra erabiltzen zuten, euroa hartu dute moneta gisa EBrekin inolako hitzarmen formalik izan gabe.

Akrotiri eta Dhekeliako Base Burujabeek, itsasoz haraindiko lurralde britainiarrek (Zipreko uhartean kokatuak), moneta ofizialtzat libera zipretarra zuten Zipre Eurogunean sartu aurretik (2008ko urriaren 1a). Egun horretan euroa diru gisa onartzen lehen lurralde britainiar bilakatu ziren.

2002ko abenduaren 1etik, Ipar Koreak dolar estatu batuarra Euroagatik aldatu du nazioartean trukaketak egiteko, bere moneta ofizialak, won korearrak, ez baitu nazioartean baliorik eta ez baita trukagarria nazioarteko erosketetan erabiltzeko. Atzerritarren artean ere badu halako osperik ere, eta erabilia da oso.

2003ko Irakeko inbasioaren aurretik, Saddam Hussein presidenteak petrolioa saltzeko euroa erabiliko zuela esan zuen AEBetako dolarraren ordez, erosleen gehiengoa EBetik, Txinatik eta Indiatik izaten baitzuen.

Beste estatu batzukAldatu

Eurogunean ez dauden EBeko EstatuakAldatu

Euroa erabiltzen ez duten EBeko beste 8 estatuak hauek dira Bulgaria, Danimarka, Erresuma Batua, Suedia, Hungaria, Polonia, Txekiar Errepublika eta Errumania.

Azken bateratuakAldatu

2007ko maiatzaren 16an Europako komisioak begi onez ikusi zuen Zipre eta Maltak 2008ko urtarrilaren 1etik moneta hartzea. Gomendio hau EBeko Ekonomia eta Finantzetako Ministroen azken onespenaren baitan zegoen, zeina 2007ko uztailaren10ean gertatu zen. Beraz, Eurogunea 19 kidez osatua dago 2015az geroztik.

Eurogunetik kanpo euroarekin lotura duten estatuakAldatu

Bosnia-Herzegovinako marko aldagarria marko alemaniarrari loturik zegoen eta arrazoi hau tarteko euroarekiko aldatze tasa finkoa du.

CFA frankoak -aurrez libera frantziarrari lotua- 655,957 frankoko paritatea du euroarekiko, aurretik liberarekin zuen tasa bera.

Etorkizuneko hartzeakAldatu

Hauek dira proposatutako datak. Dena den, ez dira data ofizialak.

ErreferentziakAldatu

  1. Ipar Zipreko Turkiar Errepublikak bere burua subirautzat aldarrikatu zuen, baina ez du Europar Batasunak onartzen. Turkiar lira erabiltzen da.
  2. a b c Frantziar Pazifikoko lurraldeetan CFP libera erabiltzen da.
  3. Suitzar libera erabiltzen da. Euroa ere oso zabalduta dago eta onartzen da.
  4. Jon Fernandez, «Hogeigarrenik ez luzaroan», Berria, 2015-01-02
  5. Aruban Arubako florina erabiltzen da.
  6. a b 2012tik Karibeko florina.
  7. Karibeko Herbehereetan Estatubatuar dolarra erabiltzen da.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu