Burgu

Burgelu» orritik birbideratua)

Burgu[4] (ofizialki Elburgo / Burgelu) Arabako erdialdeko udalerri bat da, Arabako Lautadako kuadrillakoa. Izen bereko herria da udalerriko herriburua, haren mendebaldean dela, Dulantzi ibaiaren eskuin ertzean. Gasteiztik 12 bat kilometro ekialdera dago.

Burgu
 Araba, Euskal Herria
Burguko erdigunea

Burguko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Lautada
Izen ofiziala Elburgo/Burgelu
AlkateaMaria Natividad Lopez de Munain Alzola (Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01192
INE kodea01021
Herritarraburguar
Kokapena
Koordenatuak42°50′58″N 2°32′45″W / 42.8495°N 2.5457°W / 42.8495; -2.5457
Map
Azalera32,09 km²
Garaiera615-878 metro
Distantzia12 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria638 (2023)
9 (2022)
alt_left 279 (%43,7) (%50,2) 320 alt_right
Dentsitatea19,94 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 41,84
Zahartze tasa[1]% 23,06
Ugalkortasun tasa[1]‰ 48,28
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 84,27 (2011)
Genero desoreka[1]% -2,74 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 4,98 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 28,84 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 6.27 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1337
Webguneahttp://ayuntamiento.elburgo-burgelu.com

Geografia

aldatu

Ingurune naturala

aldatu

Dulantzi ibaiak zeharkatzen du udalerria.

 
Burgu herriaren ikuspegia.
 
Azuako eliza, Uribarri Ganboako urtegiaren uretan islaturik.
 
Añuaren ikuspegia.

Udalerri mugakideak

aldatu
 
Burguko ikuspegi panoramikoa.

Historia

aldatu

Burguren sorreraren agiria galduta dago. Hala ere, geroko agiriek hiribilduaren foru-agiria 1337koa zela argitzen dute, alboko Dulantzi sortu zen urte berekoa.[5]

Banaketa administratiboa

aldatu

Zazpi herrik osatzen dute udalerria:

Demografia

aldatu

Tradizionalki nekazaritzari lotutako udalerria izanik, Burguk biztanle asko galdu zituen XX. mendearen bigarren erdialdean. 1990eko hamarkadatik aurrera, berriz, garraiobideen hobekuntzak eta Gasteizen hazkundearen eraginak bultzatuta, biztanle berriak erakarri zituen Burgura.

Burguko biztanleria

Politika

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Burgun»

2011ko udal hauteskundeak

aldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Burguko alkatea EAJko María Natividad López de Munain Alzola da.

Burguko udalbatza

Alderdia

Burguko udalbatza

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 7
199 (% 64,61)
Alderdi Popularra (PP)
2 / 7
76 (% 24,68)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 7
16 (% 5,19)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Alkateak

aldatu

Hauek izan dira Burguko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[6]
Moises Diaz de Mendibil Lopez de Uralde[6] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Domingo Ruiz de Azua Saez de Gordoa[6] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Francisco Javier Valladolid Ladron de Gebara[6] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Alfredo Alday Lopez de Maturana[6] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Pedro Fernandez de Lapeña Lopez de Lacalle[6] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Pedro Fernandez de Lapeña Lopez de Lacalle[6] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Maria Natividad Lopez de Munain Alzola[6][7][8] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Maria Natividad Lopez de Munain Alzola[6][9][7][8] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Maria Natividad Lopez de Munain Alzola[6][7][8] 2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Maria Natividad Lopez de Munain Alzola[6][7][8] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Maria Natividad Lopez de Munain Alzola[6][7][10] 2019 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea[11]
Maria Natividad Lopez de Munain Alzola[12][10][13] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Burguko bolatokia, Kultura Ondasun sailkatua. Herriko Eliza Nagusiaren absidetik hurbil dagoen eraikina da. Oina errektangulu formakoa da eta, hormak, harlangabez eginak. Sabaia, egurrezkoa. Aurreko aldea, hegoaldean, zabalik du eta, bertan, egurrezko hiru zutabe. Zutabeen oinetan, harri bana eta zapata bana. Teilatuak bi aldetara jotzen du eta teilatu gaineko hegia sarrerarekiko paraleloki jarria dago, zutabe lodi batzuez eutsita.[14]
  • Burguko 19. etxea, Kultura Ondasun sailkatua. Herriko ipar-ekialdean dago, errepidetik gertu. Oin errektangularra du eta bi solairu, behekoa eta lehena. Fatxada nagusian, beheko solairua portikoduna da: harrizko zutabeak, fuste ildokatu eta zutabeburu dorikodunak. Goiko aldea, adreiluz eta egurrez itxita dago. Teilatuak bi aldetara jotzen du eta, teilatugaina, fatxada nagusiarekin paraleloan jarria da. Teilatuko hegalen azpiak zuburuz teilatuta daude.[15]
  • Burguko Pikota, Kultura Ondasun sailkatua. Herriko plazan dagoen monumentua da, zutabea, lau harmailaren gainean eta prisma formako oinarria duena. Egurrezko oinarri soila, fuste laua eta zutabeburu dorikoa du. Gaineko aldean puntan bukatutako osagai konikoa du. Gaur egun, haize-orratza eta burdinazko gurutzea ditu gainean.[16][17]
  • Argomaizko paradore edo ostatua. Pizkundeko eraikin handi batean dago, Larreatarren jauretxean, hain zuzen. 1978tik dabil ostatu moduan.
  • Natibitatearen eliza, XIII. mendeko abside aurregotiko bat duena.[18]
  • Arraraingo San Joan baseliza, XII. mendekoa.

Garraioa

aldatu

Araba Bus sareko     eta   lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
4 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)ZurbaoIlarratzaMataukuArbuluArgomaizVenta del PatioMendixurMaturaOzetaHermuaLarreaAxpuruBarria (bidegurutzea)Barria (aterpe)NarbaxaArriolaGordoa Galarreta
5 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)Gasteiz (Madril/Arantzabela)ArkautiArkauti (Nekazaritza i.)Arkauti (akademia)OreitiaBurguDulantziGaunaAdanaUribarri JauregiGereñuAlaitzaLangarikaGazeoAgurainErdoñaZalduondoAraia (Iduia) Araia
6 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)ArgandoñaAndolluTrokonizIxonaEgiletaAzazetaBirgaragoienBirgarabarrenMaeztuAtauriAntoñanaSantikurutze Kanpezu (gasolindegia)Santikurutze Kanpezu (markesina)ZuñigaAzeduAntzinMendilibarriMurietaZufiaZubielkiLizarra (zezen-plaza) Lizarra
(geltokia)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:

  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
7 Azilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta
ElgeaMarietaMaturaMendixurGebaraEturaAudikanaDerediaDalloArrietaTxintxetruEtxabarri UrtupiñaArbuluArgomaizGazetaAñuaTrokonizIxonaEgiletaEretxun Azilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta

Bestalde, La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia Burguko Argomaiz herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskaltzaindia: 150. araua: Arabako herri izendegia.
  5. (Gaztelaniaz) «Introducción histórica sobre la concesión de privilegios de villazgo», Burguko Udalaren webgunea.
  6. a b c d e f g h i j k l «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  7. a b c d e (Gaztelaniaz) «La alcaldesa más veterana de Álava dejará el cargo para ser directora foral de Medio Ambiente» El Correo 2019-07-20 (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  8. a b c d «"Emakumeon lana ez da gizonek daramaten ildoa errepikatzea" - Araba» Alea 2019-10-16 (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  9. (Gaztelaniaz) «Por orden de la señora alcaldesa.» El Correo 2008-04-27 (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  10. a b (Gaztelaniaz) «EH Bildu refuerza su poder municipal en la Llanada alavesa» Diario de Noticias de Álava 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
  11. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  12. «EH Bildu nagusitu da Lautadan, Aguraingo alkatetza eskuratuta - Lautada» Alea 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  13. (Gaztelaniaz) «Estos son los 53 alcaldes de los pueblos de Álava» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  14. Burguko bolatokiaren izendapena EHAAn[Betiko hautsitako esteka]
  15. Burguko 19. etxearen izendapena EHAAn[Betiko hautsitako esteka]
  16. Burguko Pikutaren izendapena EHAAn[Betiko hautsitako esteka]
  17. (Gaztelaniaz) «Urkamendiak Euskal Herrian» Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).
  18. Portilla, Micaela Josefa. (1967-2001). Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria. I - IX Publicaciones del Obispado de Vitoria y de la Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal de Vitoria.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  • Arraraingo San Juan ermita - Bisita birtuala
  • (Gaztelaniaz) Burguko Udalaren webgunea
  • (Gaztelaniaz) Ainhoa AROZAMENA AYALA: «Elburgo/Burgelu», Auñamendi Eusko Entziklopedia.