Orenin
Orenin Ganboa desagertutako udalerriko herria zen, egun Burgu udalerriaren barruan. 1950eko hamarkadan, Uribarri Ganboako urtegiaren eraikuntzaren ondorioz, urak estali zuen eta gaur egun Uribarri Ganboako urtegiko uharteetako bat da, bestea Zuhatza uhartea delarik. Uharte honek inguru ezin hobea eskaintzen die hegaztiei. Azpimarragarria da zikoinek irla hori hartu izana, 2008an 20 bikote inguru [1] bizi ziren eta.
Orenin | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Burgu |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°54′N 2°33′W / 42.9°N 2.55°W |
Demografia | |
Biztanleria | 0 (2022) |
Suntsitu aurretik San Lorenzorik eskainitako eliza bat zuen eta San Sebastiani eskainitako baseliza bat[2].
Izena
aldatu1025ean Orengohin bezala agertzen da, 1294an Oreñayn bezala eta 1535ean Orenain bezala.
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.eitb24.com/multimedia/videos_flash/eu/1/2008041318151816/Orenin-zikoinen-paradisua/
- ↑ «ORENIN - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-05).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
aldatu