Ireki menu nagusia

Uribarri Ganboako urtegia

Uribarri Ganboako urtegia Arabako erdialdeko urtegi bat da, Arratzua-Ubarrundia eta Barrundia udalerrietan kokatua. Arabako biztanleak ez ezik, Bizkaikoak ere hornitzen ditu urez. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko urtegirik handiena dugu: 220 hektometro kubikoko edukiera dauka. Zadorra ibaiak hornitzen du nagusiki. 1947an hasi ziren eraikitzen, 1956ko abenduan bukatu, eta 1958an goraino bete zen lehen aldiz.

Uribarri Ganboa
Embalse-Ulibarri-Gamboa-dam-4567.jpg
Datu orokorrak
Geografia
Koordenatuak 42° 55′ 46″ N, 2° 34′ 09″ W / 42.929308333333°N,2.5692027777778°W / 42.929308333333; -2.5692027777778Koordenatuak: 42° 55′ 46″ N, 2° 34′ 09″ W / 42.929308333333°N,2.5692027777778°W / 42.929308333333; -2.5692027777778
Herrialdea Euskal Herria
Herrialdea Araba
Lurraldea Araba
Hidrografia
Arro hidrografikoa Ebro ibaiaren arroa

Urrunagako urtegitik hurbil dago. Areago, 3,5 km-ko luzerako hodi batek bi urtegiak lotzen ditu[1]. Bi urtegiek Zadorrako urtegiak izeneko multzoa osatzen dute.

Halaber, aisialdi gune zabala ere bada.

EzaugarriakAldatu

 
Uribarri Ganboa urtegiko bide berdea.
 
Uribarri Ganboako urtegi gaineko Azuako zubia.
 
Uribarri Ganboako urtegiko hondartza.

Urtegiaren perimetro osoak 45 kilometro ditu. Bizikletaz edo oinez egin daitekeen bide berde batek osatzen du perimetro oso horrek.

1.800 ha bete ditzake, 148.000.000 m3 ur edukitzerakoan.

Presa 530 m luze eta 32 m garai da (ibaiaren ibilguarekiko)[2]. Zazpi uhateko gainezkabidea du.

 
Urtegia eta Uribarri Ganboa herria, atzealdean Gasteiz.

MendixurAldatu

 
Presaren ikuspegia.
 
Presa azpiko ikuspegia, presaren 7 uhatetatik 5 ura askatzen ari direla.

Mendixurko parke ornitologikoan hegaztiak begiratu eta aztertu daitezke. Urtegiaren hego-ekialdearen muturrean dago, Garaioko parkearen ondoan. Mendixur (Barrundia) herritik gertu dago.

GaraioAldatu

Garaio urtegiaren hego-ekialdeko ertzean dagoen parkea da, Zadorra ibaiaren bokalean kokatutakoa eta penintsula sortzen duena.

Matura (Barrundia) da herririk gertuena.

LandaAldatu

Landa urtegiaren ipar-mendebaldeko ertzean dagoen parkea da, izen bereko herritik hurbil.

UharteakAldatu

Mendebaldean Zuhatza uhartea dago, urtegiko uharterik handiena. Ekialdean, bestalde, Orenin dago.

Inguruko herriakAldatu

Arratzu-Ubarrundiako udalerrikoak diren Landa (iparraldeko ertzean) Uribarri Ganboa (mendebaldean) eta Langara Ganboa (hegoaldean) herriek inguratzen dute urtegia.

Bestela, Barrundiako Mendixur eta Matura hego-ekialdean ditugu.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu