Bilbo–Naxa geltokia

Bizkaiko tren geltoki zaharra
Bilbo-La Naja geltokia» orritik birbideratua)
43°15′36″N 2°55′33″W / 43.260007°N 2.925818°W / 43.260007; -2.925818

Bilbo–Naxa Euskal Herriko Bizkaiko tren geltoki zaharra bat da, Bilbo udalerriko Abando auzoan kokatuta dagoena.

Bilbo–Naxa
Geltokiko sarrera
Map
Kokapena
HelbideaJesusen zerbitzarien kaia, 1; 48003
UdalerriaBilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea1. gunea
Irekiera1888ko martxoaren 19a
Itxiera1999ko martxoaren 3a
Nasak2
Trenbideak2
JabeaRENFE
EragileaRENFE

Geltokia RENFE enpresa publikoaren lurpeko tren geltoki bat zen, Bilbo udalerriko Abando auzoan kokatuta zegoena, Areatzako zubiaren muturrean eta Bilbao-Concordia eta Bilbao-Abando geltokien ondoan. Geltokia, jatorriz Pablo Altzolak eraikia, 1888ko martxoaren 19an jarri zen martxan Bilbo-Portugalete trenbidea irekitzearekin batera, eta urte askotan Bilboko Renfe Aldirien  eta  linen geltoki-burua izan zen. 1999ko martxoaren 3an itxi zuten, Abandoibarreko proiektua gauzatzeko.[1]

Geltokiak Renfeko aldirien zerbitzuak biltzen zituen. Kanpoaldean, Bailen kalean, Bizkaibus hiri-arteko autobus zerbitzuaren geralekua, Bilbao-Concordia eta Abandoko geltokiak daude, azken honetan Renferen distantzia ertaineko eta distantzia luzeko lineak, eta Bilboko metroaren 1. eta 2. lineak har zitezkeen. Martxan egon zen bitartean eraikinaren jabea RENFE enpresa publikoa izan zen. Gero Adifen eskuetara pasa zen, eta azken honek 2013an saldu zion GP, Funds & Treasury S. L. izeneko inbertsio-fondoari, gaur egungo jabea dena.[2] Eraikina Bailen kalean zehar hedatzen da, sarrera Areatzako zubitik eskailera bidez egiten zela.

Egoera

aldatu

Geltokia Bilbo-Santurtzi eta Bilbo-Muskiz burdinbideen 0,00 kilometro-puntuan dago, 23 metroko altueran, Bilbo–Parke/Guggenheim geltokia baino lehen. Tartea bide bikoitzekoa da eta elektrifikatuta dago.[3]

Historia

aldatu
 
Naxa geltoki zaharra, XIX. mendearen amaieran.

Geltokia Bilbo-Portugalete trenbidea irekitzearekin batera jaio zen, 1888ko martxoaren 19an. Jatorriz Pablo Altzolak diseinatu zuen, eta lurgainekoa zen. Zurezko markesina batek estaltzen zituen trenbideak, eta Areatzako zubian kokatzen zen tenplu itxurazko eraikin batetik zegoen sarbidea. Geltokiaren muturrean biratzen zuen zubi bat zegoen, geltokira heltzen ziren baporezko trenek buelta eman ahal izateko, 1932an trenbidea elektrifikatu zen arte martxan egon zena. Gainera, Naxa eta Abandoko geltokiak lotzen zituen zama-garraiorako tunel bat ere zegoen, itsasadarra eta Bilbo-Tutera trenbidea lotzen zituena. Tunela segurtasun arazoengatik itxi behar izan zen, trenentzako malda handiegia zela eta. Eraikina Espainiako Gerra Zibila jazo zenean suntsitu zen.[1]

Gerra ondoren geltokia berreraiki zen, eta 1938ko udatik geltokia itxi zen arte itxura berria mantendu zuen, lurpean, izan ere geltoki gainean plaza bat eraiki baitzen. Lurpean ere geltokiko zerbitzuak batzen zituen eraikina sortu zen, zeinak nasa eta trenbideez gain txartela-salmentarako leihatila, itxaron-gela eta trafikoa kontrolatzeko kabina biltzen zituena.

1983ko uholdeen ondoren geltokia berritu behar izan zen, Naxa eta Abandoko geltokiak lotzen zituen tunel zahar batetik euri-urak sartu baitziren geltokira, eraikina urez gainezka egin zuela. Geltokia bi hilabetez egon zen itxita, 1983ko urriaren 29an berrireki zela.

Azken urteetan, 80ko hamarkadara arte, geltokiak 5 minutuko maiztasunak izatera heldu zen, gaueko zerbitzuak ere eskaintzen zirela eta Espainiako aldirikoen tren linearik jendetsuena izatera heldu zelarik.[1]

Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea

aldatu
 
Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea
     Berezko trazadura     Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea eraiki ondorengo trazadura.     Renfe Feveren trazadura.

1999 urtera arte,   eta   lineen helmuga, Santurtzi eta Muskizetik abiatuta hurrenez hurren, Naxako geltokia izan zen. Bilboko zentzuan ibiltzen ziren trenek, Olabeagako geltokia pasatu ondoren, gaur egungo Abandoibarra gunea zeharkatzen zuten, eta itsasadarrari jarraituz, Bilbo–Parke/Guggenheim geltokian geldialdia egiten zuten. Handik Uribitarte eta Erripa kaiak igaro eta Naxako geltokira heltzen ziren. Aldiz,    linearen zerbitzuek Abandoko geltokia zuten helmugatzat.

Bilbao Ría 2000 erakundeak bultzatuta, Bilboko Renfe Aldirien Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidearen proiektua egin zen, zeinaren bigarren fasea Aldirien Hegoaldeko Linea baitzen, eta Olabeaga eta Naxa arteko trenbidea aldatzean zetzan, Bilbo erdigunean zehar ibiliko zen trenbide berri bat sortuz. Hala, 2000 urtean San Mamés, Autonomía, Ametzola eta Zabalburu geltoki berriak ireki ziren, eta   eta    lineak Abandoko geltokira bideratu ziren trenbide berrietatik. Abandoko geltokia Renferen aldiriko trenen linea guztien geltoki-buru bihurtu zen.

Geltokiaren ixtea

aldatu

Aldirien Hegoaldeko Linea irekitzeak Naxako geltokiaren ixtea ekarri zuen 1999ko martxoaren 3an, azken zerbitzua egun horretako 23:45etan abiatu zela Santurtzira. Ordutik, Olabeaga eta Bilbo–Parke/Guggenheim arteko anezka sortu zen,   linea, alegia, 2003ko azaroaren 21era arte martxan egon zena.[4] Trenbide hau zerbitzuz kanpo uzteak bide eman zion Bilboko tranbia eraikitzeari, eta urte batzuen inguruan ordezkatu zen, Abandoibarra gunea eraikitzen hasi zuten bitartean.

Geltokia

aldatu

Bailen kalearen azpian zegoen, eta lurpeko nasetara Areatzako zubiaren ondoan eta Bailen kalean bertan zeuden eskailera batzuen bidez sar zitekeen, baita Naxa kaitik ere, Bailen kaletik (ekialdeko fatxada) hedatzen den etxebizitza-eraikinaren beheko solairuko arkupea zeharkatuz. Gaur egun, arkupe pribatu hori itxita dago jendearen pasabiderako, eta geltokiaren hegoaldeko eskailerak, Bailengo Etxe Orratza delakoaren oinean daudenak, itxi egin ziren, gunearen segurtasuna bermatzeko. Hala ere, oraindik itxita jarraitzen dute Areatzako zubiaren ondoko eskailerek (burdin hesiak) eta Azaroaren 25ko Emakumeen plazako eskailerek.[5]

Zerbitzuan egon zen bitartean, eraikinaren jabea RENFE enpresa publiko bera izan zen. Ondoren, Adifek, antzinako konpainiaren ondarearen zati bezala heredatu zuen. 2013an, bere egungo jabeari saldu zitzaion, GP, Funds & Treasury S.L. inbertsio fondoa. Higiezinak, gaur egun, hondakinetan jarraitzen du eta ez du erabilera ezagunik, ezta aurreikusi ere, nahiz eta unean-unean ireki den Open House Bilbao arkitekturari buruzko jardunaldietan.[6][7]

Zerbitzuak

aldatu

Tren batek ere ez du geralekuan geldialdirik egiten.

Etorkizuna

aldatu

Saltokiak eta jatetxeak hartuko dituen merkatu moduko bat izango da geltokia. Hala ere, ez da pub bat, diskoteka bat edo supermerkatu bat jarriko.[8]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Deia. «Naxa, "sardinill"-etako geltokia» (Noiz kontsultatua: 2014-09-22).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Gaztelaniaz) El Correo. «Kataluniako zerbitzu enpresa batek Naxako geltokia erosi du» (Noiz kontsultatua: 2014-09-22).
  3. «Bilbo-Naxa (geltokia)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
  4. El País. «RENFEk azaroaren 21ean itxiko du Abandoibarrako geltokia» (Noiz kontsultatua: 2014-07-03).
  5. (Gaztelaniaz) Domingo Aldama, Fernando. (1999-11-30). «Bilbok drogazaleak maiz ibiltzen diren eremu bat hesitu du» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
  6. (Gaztelaniaz) «Hurrengo geltokia, Bilbo» El Correo 2014-05-27 (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
  7. «Open Housek Bilboko ateak ireki ditu» web.archive.org 2019-08-22 (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
  8. (Gaztelaniaz) «Naxako geltoki zaharrak dendak eta jatetxeak hartzeko bide librea» El Correo 2017-05-25 (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu