Abandoibarra
Abandoibarra Bilboko (Bizkaia) gune bat da. Ibaizabal ibaiaren ezkerreko ertzean kokatuta dago, Abandoko barrutiaren barruan. Guztira 348.500 metro karratu dauzka, eta Abandoibarra etorbideak alderik alde zeharkatzen du. Industria astunari eta ontzigintzari loturik egon da urte askoan: Euskalduna ontziolak Abandoibarreko lurralde gehiena biltzen zuen, eta Abandoibarrean zeuden tren biltegiak eta Renferen Aldirietako geltoki bat ere.
Abandoibarra | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°16′06.38″N 2°56′13.06″W / 43.2684389°N 2.9369611°W |
Industria krisialdiaren ostean, Abandoibarreko ia ekonomia jarduera guztiak eten ziren. Gunea nabarmen degradatu zen. Eraberritze prozesu baten bitartez pixkanaka gunea berreskuratzen ari dira, parkeak eta etxebizitza berriak eginda.
Historia
aldatuAbandoibarra Bilboko industriagune bat izan da, ontziolak eta industriaren sektoreari lotutako enpresak kokatu baitziren bertan. Urte askoan eremuaren zatirik handienean Euskalduna ontziola egon zen. Gainera, gune honetan Renferen lantegi eta biltegiak ere bazeuden, eta Bilboko portura zihoazen merkantzia edukiontziz beteta egon ohi zen. 1980ko hamarkadako industria birmoldaketarekin, Abandoibarreko jardueraren gainbehera hasi zen, eta azkenean erabat eten ere.
Urteetan Bilboko eremu honek jasandako industria erabileren ondorioz, Abandoibarra gune oso kaltetua zegoen. 1990eko hamarkadan eremua eraldatzeari ekin zitzaion, eta gaur egun bertako leku guztiak zaharberrituak daude; eta Abandoibarra, zerbitzu eta aisialdirako gune bilakatua.
Abandoibarra eraberritzeko lanaren zati handi bat Bilbao Ría 2000 sozietateak bideratu du. Gaur egun ere horretan dihardu. Hainbat fasetan eremu guztia zaharberritzeaz gain, Abandoibar berri bat sortu du, eta gune hau Bilboren eraldakuntzaren ikur bilakatu da.
Hala, bada, eraldaketa horren ekintza nagusiak honako hauek izan dira: Casilda Iturrizar parkearen handitzea, Abandoibarra, Leizaola Lehendakaria eta Unibertsitateak etorbideen irekitzea, Euskadi plaza, Abandoibarra / Deustuko zubiko eskailera eta igogailuak eraikitzea, EuskoTranen A linearen irekiera (Bilboko tranbia), Erriberako parkea, Pedro Arrupe zubia, Oroimenaren pasealekua... bai eta beste eraikin asko ere.
Hortaz, orain eremua Bilboko turismogune nagusietako bat da.
Eraikin, kaleak, plazak eta plazak
aldatuGune honetako eraikin batzuk amaiturik daude gaur egun, besteak beste:
- Euskalduna Jauregia (Federico Soriano eta Dolores Palacios ark.)
- Guggenheim Bilbao Museoa (Frank Gehry ark.)
- Hotel Meliá Bilbao (Ricardo Legorreta ark.)
- Zubiarte merkataritza-gunea (Robert Stern ark.)
- Leizaola lehendakariaren kalearen 21. eta 27. zenbakiko etxebizitzak (Peña Gantxegi, Rocio Peña eta Mario Sangalli ark.)
- Deustuko Unibertsitateko liburutegia (Rafael Moneo ark.)
- Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa (Alvaro Siza ark.)
- Aginaga etxebizitzak, Sacyr Vallehermoso espainiar konpainiaren 160 etxebizitza. (Eugenio Aginaga ark.)
- Iberdrola Dorrea (Cesar Pelli ark.)
- Artklass eraikina (Robert Krier, Marc Breitman eta Iñaki Aurrekoetxea Aurre ark.)
- Etxargi eraikina, Cesar Portela arkitektoaren etxebizitza blokea
- Ferrater etxebizitzak (Carlos Ferrater ark.)
- Parkeder eraikina (Iskander Atutxa eta Jon Urrutikoetxea ark.)
- Museoalde eraikina
Kaleak
aldatu- Abandoibarra etorbidea
- Eduardo Victoria de Lecea pasealekua
- Leizaola lehendakaria etorbidea
- Mazarredo zumarkalea
- Ramon Rubial kalea
Kaiak
aldatuPlazak
aldatuParkeak
aldatuArkitekto famatuak
aldatuAbandoibarreko eraberritzearen ezaugarrietako bat, eraikuntzak egiten dituzten arkitektoen jatorriak dira. Hein handi batean kanpotarrak izaten dira. Horrek kritika ugari sortu ditu Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren aldetik.
Abandoibarrean proiektuak dauzkaten arkitektoen artean daude Alvaro Siza portugaldarra, Cesar Pelli argentinarra, Robert Stern eta Frank Gehry estatubatuarrak, eta Ricardo Legorreta mexikarra.
Dena dela, bertako zenbait arkitektok ere parte hartu du, hala nola Luis Peña Gantxegik eta Eugenio Aginagak.
Iruditegia
aldatu-
Guggenheim Bilbao Museoa, gauez.
-
Hotel Meliá Bilbao (lehen Sheraton hotela zena).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |