Bailengo etxe orratza

Bailengo etxe orratza Bilboko Bailen kalearen hasieran 1940ko hamarkadaren hasieran altxatutako eraikina izendatzeko erabilitako izena da. Elizak alde batera utzita, Euskal Herrian eta Bilbon 40 metrotik gora altxatutako lehen eraikina izan zen. 43 metro eta 13 solairuko altuerarekin[1] eraikuntza lanak 1940 eta 1946 urteen artean luzatu ziren.

Bailengo etxe orratza
Bailengo etxe orratza
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo eta San Frantzisko (Bilbo)
Koordenatuak43°15′36″N 2°55′37″W / 43.26002°N 2.92698°W / 43.26002; -2.92698
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1940 - 1946
Arkitektura
ArkitektoaJose María Chapa
Manuel Ignacio Galíndez
Dimentsioak43 (altuera) m
Solairuak13

Kokagunea eta diseinua

aldatu

Eraikina San Frantzisko auzoaren hasieran dago Bilbao-Concordia geltokiaren ondoan eta Abandoko geltokitik gertu.

Dorrea Jose María Chapa eta Manuel Ignacio Galíndez arkitektoek diseinatu zuten eta 1968ra arte hikiko eraikuntzarik garaiena izan zen. Gaur egun, bulego eraikin honen jabea Adif da eta udalaren Alde Zaharra berrezartzeko plangintzak babesturik dauka.

Berritzea

aldatu

Urteetan zehar berrikuntza edo hobekuntza lanik egin ez denez, eraikina nahiko egoera kaxkarrean kontserbatu da, eta 2008an, Adifek eraikina eraberritzeko asmotan zegoela esan zuen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo