BTT Euskadiko Open - XCO

Euskadiko Opena EAEko mendi bizikletako txapelketarik nagusiena izan da, Euskadiko Txirrindularitza Elkarteak antolatzen duena.[1] Gainera, txapelketa zaharrena da, 1992. urtean egin baitzen lehenengo ekitaldia. Denborarekin, izena pixka bat aldatu du.

1.Iñaki Lejarreta2.Ismael Ruiz de Loizaga3.Lander Eguia. Lemoiz2001 (Euskadiko Open)

Historia

aldatu

Sortu bezain laster gurera zabaldu zen kirol modalitate hau, eta 1990ko hamarkadan txapelketa hau sortu zen. Hain zuzen ere, 1992. urtean egin zen lehenengo ekitaldia. Urte haietan eta mende honetako lehen urteetan, txapelketak 10 lasterketa inguru izaten zituen eta Bakio, Lemoiz, Berriz, Obanos, Boveda eta Bastidako lasterketak urte gehienetan egiten ziren. Urte haietan, Iñaki Lejarretak parte hartu zuen lehiaketan. 2001. urtean, lehenengo 4 lasterketatik hiru irabazi zituen eta bestean bigarren egin zuen. Gero, uko egin zion bere Junior mailari eta Elite mailan lasterketa egin zuen.

2001. urtean, Hego Euskal Herriko Kopa sortu zen, eta gerora, bi txapelketa hauek bateratu egin ziren. Oraindik ere, mendi bizikletako txapelketa garrantzitsuena da, gurean.[2]

XXI. mendeko bigarren hamarkadan, Erandio eta Aramaioko lasterketak urtero egin dira txapelketa honetan.

Sailkapenak

aldatu
  1. Zuhaitz Ayuso (Orbea).
  1. Joseba Obando (Lizarralde Kirolak)
  2. Juanan Cortes (American Eagle)
  1. Jokin Mujika (Orbea).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu