Ireki menu nagusia

Shandong (山东 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 156.700 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 94.000.000 biztanle bizi ziren bertan.

Shandong (山东)
Shāndōng Shěng
山东省
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Estatua  Txina
ISO 3166-2 CN-SD
Hiriburua Qingdao
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 36° 24′ N, 118° 24′ E / 36.4°N,118.4°E / 36.4; 118.4Koordenatuak: 36° 24′ N, 118° 24′ E / 36.4°N,118.4°E / 36.4; 118.4
China Shandong.svg
Azalera 156,700 km²
Mugakideak Hebei, Henan, Anhui eta Jiangsu
Punturik altuena Tai mendia
Demografia
Biztanleria 94.000.000 bizt. (2008)
Dentsitatea 586 bizt/km²
Informazio gehigarria
Gobernadorea Jiang Daming (姜大明)
Etniak Han %99,3
Hui %0,6
Besteak %0,1
Ordu eremua UTC+08:00
www.sd.gov.cn

Eduki-taula

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

 
Tai mendiaren ikuspegia, egun lainotsu batean.

Shandong probintziaren mugakideak honakoak dira: Bohai itsasoa iparraldean, Hebei probintzia ipar-mendebaldean, Henan mendebaldean, Jiangsu probintzia eta Anhui probintziarekin hegoaldean, Itsaso horia hego-ekialdean, eta

Probintziako hiriburua Jinan da.

GeografiaAldatu

Shandong probintzia nahiko laua da ingurukoekin alderatuta. Shandongeko ipar-mendebalde, mendebalde eta hego-mendebaldea Ipar Txinako lautadaren zati dira. Probintziaren erdialdea menditsuagoa da, bertan Taishan, Lushan eta Mengshan mendiak daudelarik. Ekialdean, mendixka ugari dituen Shandong penintsula dago, Bohai itsasoa Itsaso Horitik banaduz. Shandongeko punturik garaiena Taishan inguruan dago, Jade Enperadorearen mendian, itsasoaren mailatik 1.545 metrora.

Ibai Horia probintziaren mendebaldetik igarotzen da eta Txinako Ubide Handia probintzia ipar-mendebaldetik hego-mendebaldera zeharkatzen du. Shandongeko lakurik handiena Weishan lakua da. 3.000 kilometro baino gehiagoko kostaldea dauka, uharte, itsas-labar eta erliebe malkartsukoa. Bohai itsasoko hiru badietako bat, Laizhou badia hegoalderago dago. Miaodao uharteak iparraldean daude.

KlimaAldatu

Shandongek klima epela dauka, uda ekaiztsu eta lehorrekin eta negu hotzekin. Nahiz eta klima iparralderago dauden probintzietan baino epelagoa izan, azarotik aurrera elurteak ohikoak dira. Urtarrileko batez-besteko tenperatura -5º eta 1 °C bitartean egoten eta uztailekoa 24 eta 28 gradu artean.

Prezipitazioak 550 eta 950mm artean, eta ia osorik maiatzetik urrira bitarteko euriteetan jausten dira.

Banaketa administratiboaAldatu

Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Mota
 
1 Jinan 济南市 Jǐnán Shì Azpiprobintzia mailako hiria
2 Qingdao 青岛市 Qīngdǎo Shì Azpiprobintzia mailako hiria
3 Binzhou 滨州市 Bīnzhōu Shì Prefektura mailako hiria
4 Dezhou 德州市 Dézhōu Shì Prefektura mailako hiria
5 Dongying 东营市 Dōngyíng Shì Prefektura mailako hiria
6 Heze 菏泽市 Hézé Shì Prefektura mailako hiria
7 Jining 济宁市 Jìníng Shì Prefektura mailako hiria
8 Laiwu 莱芜市 Láiwú Shì Prefektura mailako hiria
9 Liaocheng 聊城市 Liáochéng Shì Prefektura mailako hiria
10 Linyi 临沂市 Línyí Shì Prefektura mailako hiria
11 Rizhao 日照市 Rìzhào Shì Prefektura mailako hiria
12 Tai'an 泰安市 Tài'ān Shì Prefektura mailako hiria
13 Weifang 潍坊市 Wéifāng Shì Prefektura mailako hiria
14 Weihai 威海市 Wēihǎi Shì Prefektura mailako hiria
15 Yantai 烟台市 Yāntái Shì Prefektura mailako hiria
16 Zaozhuang 枣庄市 Zǎozhuāng Shì Prefektura mailako hiria
17 Zibo 淄博市 Zībó Shì Prefektura mailako hiria

PolitikaAldatu

Shandongeko probintziako gobernadorea Jiang Daming (姜大明) da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Jiang Yikang (姜异康) da.

GarraioaAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shandong  


  Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.