Chao Phraya
Chao Phraya[1] (tailandieraz แม่น้ำเจ้าพระยา) Thailandiako ibai nagusia da, herrialdearen erdialdea osatzen duen ordoki zabalaren sortazilea. Bangkok zeharkatzen du, estatuko hiriburua.
Chao Phraya | |
---|---|
แม่น้ำเจ้าพระยา (th) | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Luzera | 372 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 15°42′02″N 100°08′27″E / 15.7006°N 100.1408°E |
Herrialdea | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 15.000 km² |
Arro hidrografikoa | Chao Phraya basin (en) ![]() |
Bokalea | Thailandiako golkoa |
GeografiaAldatu
Chao Phraya ibaia Ping eta Nan ibaiak bat egiten dutenean sortzen da, Nakhon Sawan-en, Nakhon Sawan probintzian. 372 kilometroko ipar-hego ibilbideak erdialdeko ordokietatik Bangkok eta Thailandiako Golkora doa. Chainat probintzian erdibitu egiten da, ibai nagusian eta Chin ibaiean, paralelo jarraituz eta Thailandiako Golkoan itsasoratuz Bangkoketik 35 km mendebaldera, Samut Sakhon hirian. Ordoki alubialean, Chainat urtegitik behera, ubide (khlong) ugari ibai nagusitik banatzen dira. Khlong hauek eskualdeko arrozdiak ureztatzeko erabiltzen dira.
Ertzeko hiriakAldatu
Chao Phraya ibai ertzeko hiri nagusiak hauek dira (ipar-hego): Nakhon Sawan, Uthai Thani, Chainat, Singburi, Ang Thong, Ayutthaya, Pathum Thani, Nonthaburi, Bangkok eta Samut Prakan. Hiri hauek Thailandiako bizileku jendetsuenak eta historian zehar garrantzitsuenak dira, ibaiak ematen dien garrio gaitasuna dela-eta.
IgarobideakAldatu
Zubi nagusiak Bangkokeko probintzian daude:
- Rama VI zubia, trenbide zubia
- Phra Pin-klao zubia, Errege jauregitik hurbil
- Rama VIII zubia, tenkasoka asimetrikodun zutabe bakarrekoa
- Rama IX zubia, tenkasoka erdi-simetrikoduna
- Mega Bridge, Industrial Ring Road delakoaren zatia
GarraioaAldatu
Bangkoken, Chao Phraya garraiobide nagusia da, ferry eta ibai-taxi sare zabalarentzat. 15 ontzi linea baino gehiago dabiltza hiriko ibaibide eta ubideetan.
Kanpo estekakAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).