Ireki menu nagusia
Burj Khalifa, munduko eraikinik garaiena, (Dubai)
Taipei 101, munduko eraikinik garaiena 2004tik 2010era arte (Taipei)

Etxe orratza, zeru-harraskaria edo zeruorratza solairu edo garaiera askoko eraikina da. Etxe orratz bat eraikitzearen arrazoiak asko dira: lurzoruaren kostu handia, hiriaren ikur bat eraikitzeko nahia...

Etxe orratza definitzeko era asko daude. Definiziorik erabilienaren arabera, 150 metro baino gehiagoko eraikina da etxe orratza. 300 metro baino handiagoak direnek supergaraiak izena hartzen dute. Dena dela, definizio gehiago ere badago.

EzaugarriakAldatu

Etxe orratzak hainbat arrazoirengatik eraikitzen dira. Lurzoruaren prezioa garestia denean esaterako, eraikuntza enpresentzako ez da errentagarria izaten eraikin baxu bat altxatzea, eta horregatik eraikin bertikalagoak eraiki ohi dira. Lurzoruaren prezioa hirien erdiguneetan izan ohi da garestien, horregatik etxe orratzak normalean bertan egon ohi dira. Horrez gain, etxe orratzek boterea islatzen dute, eta ikur modura ere eraikitzen dira toki askotan.

Horrez gain, auzo edo gune berrien plangintza egiten denean ere, eraikin garaiak eraikitzen dira gune berri horietan. Esaterako Bilboko Abandoibarra auzo berriaren plangintzan, 165 metroko Iberdrola Dorrea auzo berriaren eraikinik garaiena eta ikurra izango da.

Etxe orratzak gaur egun kontinente guztietan topa daitezke, eta hainbat eredu ezberdinen arabera eraikitzen dira. Ameriketako Estatu Batuetan esaterako, etxe orratzak hirien erdigunean kokatzen dira. Gehienetan bulegoak biltzen dituzten dorreak dira, eta noizbehinka etxebizitza dorreren bat egon ohi da. Hiriaren erdigunea inguratuz, garaiera baxuko etxe eta bestelako eraikinak ageri dira.

Asiako herri gehienetan ordea, eta askotan leku falta dela eta, etxe orratzak hiri guztian zehar eraikitzen dira. Normalean, bulegoak biltzen dituzten dorreak erdigunean egoten dira, eta hiriaren gainontzekoan etxebizitza dorreak. Hong Kong hirian esaterako, hiriaren eraikinen %90a 20 solairutik gorako dorreak dira. Azken urteetan gero eta etxebizitza dorre garaiagoak eraikitzen ari dira gainera, adibidez 80 solairu dituen Sorrento dorre taldea.

HistoriaAldatu

Etxe orratza Chicagon sortu zen XIX. mende bukaeran. 1871. urtean, Chicagoko hiriak jasandako suteak, hiriaren gehiengoa deusezturik utzi zuen. Udalak, hiriaren berreraikuntzarako plangintza bat prestatu zuen hainbat arkitekto eta ingeniariren lana batuz, "Chicagoko eskola" izenaz ezagutzen den mugimendu historiografikoan. Hiriaren itxura berrian pentsatzerakoan, eraikin berriak hiriaren lehenagoko egituran zelan kokatu eta egitura seguruagoak eraikitzea erabaki zuten.

Mugimendu hartako kideen artean William Le Baronek, ordu arte ezezaguna zen tipologia berria proposatu zuen, etxe orratza. Etxe orratzak, dentsitatea bertikalki pilatzeko aukera ematen zuen, eta igogailuaren asmakizunarekin batera, teknikoki errazagoa da etxe orratzak eraikitzea. Horretarako, altzairuzko egitura metalikoak dauzkaten eraikin handiak altxatu zituzten. Munduko lehen etxe orratza 15 solairuko Reliance Building izan zen, Chicagon.

Laster etxe orratzak eraikitzeko moda New Yorkera ere zabaldu zen, XX. mende hasiera eta 1929ko krisialdi ekonomikoaren artean, Ameriketako Estatu Batuetako Chicago eta New Yorkeko hiriak, lehia bizian aritu ziren, munduko etxe orratzik garaiena eraikitzeko. Lurraldeak bizi zuen egoera ekonomiko onaren islada, hainbat dorre eta eraikin berri altxatu ziren. 1933ean Empire State Buildinga inauguratu zenean, mende hasieran hasitako garaiari amaiera eman zitzaion.

Ondorengo gerrateetan etxe orratzen eraikuntzak etenaldia bizi izan zuen. 1960ko hamarkadan zehar ordea, berpiztu egin zen "etxe orratzen sukarra" eta New Yorken World Trade Centerreko dorre bikiak eraiki ziren, garai hartan munduko dorrerik garaienak 410 metrorekin. Dena den, handik gutxira Chicagon eraikitako Sears Dorreak munduko eraikinik garaienaren titulua kendu zion New Yorki.

Etxe orratzak AsianAldatu

Gaur egun ehundaka etxe orratz dago mundu osoan. Urteetan zehar Estatu Batuetan eraikitzen baziren ere, laster Europa eta Hego Amerikan ere eraikitzen hasi dira. Hong Kong hiriaren garapena 1960ko hamarkadan hasi zen, oraindik Erresuma Batuko kolonia zela. Horrez gain, Singapur, Hego Korea eta Japonian dorre itzelak altxatu ziren. Etxe orratzak Asiako hiri bizimoduaren parte bilakatu dira, ohikoak dira etorbide zabalak eta 50 solairutik gorako dorreak.

TxinaAldatu

1990eko hamarkadatik aurrera Txinak gogor ekin dio etxe orratzak eraikitzeari. Herrialdeak bizi duen egoera ekonomiko onak (urtero BPGa %10 baino gehiago hazten da), eta nekazal guneetatik hirietara doan immigrazio handiak eraginda, dorreak eraikitzeko eskaria oso handia da. Hong Kongez gain, beste hiri askotan ere eraikitzen ari dira, Shanghai, Beijing, Taipei, Chongqing eta abar. Shanghaiko hirian da nabarmenen eraikuntza garaietarako grin hori, duela hamar urte nekazal ortuak baino ez zeuzkan Pudong barrutian, gaur egun 500 etxe orratz baino gehiago daude, euretariko batzuk, Jin Mao Dorrea esaterako 400 metrotik gorakoak.

Horrez gain, 300 eta 400 metro inguruko dorreak eraikitzeko proiektuak Txinako hiri askotan ageri dira, Chongqing, Guangzhou, Harbin, Shenzhen, Beijing eta abar. Etorkizunean, etxe orratzaren paradisua izango da Txina

Etxe orratzak munduanAldatu

 
Burj Khalifa beste etxe orratzen aldean

Txinaz gain ordea, beste hiri eta herrialde askotan ari dira etxe orratz berriak eraikitzen. Horren adierazgarri nagusiena Dubai da. Duela hogei urte, hiri txikia baino ez zena, gaur egun milioi t'erdi biztanle baino gehiago dituen hiria da, etxe orratzak eraikitzeko dozenaka proiektu daude Dubain. Eraikuntzako sektorearen adituen arabera, munduko garabien %15a hiri honetan dago. Dorre berri horietako batzuk gainera, munduko eraikinik garaienak izango dira, Burj Dubai dorrea esaterako, 700 metro baino gehiago izango dituela aurreikusten da.

Panama Hirian bestalde, etxebizitza dorre asko altxatzen ari dira. Ameriketako Estatu Batuetako bizilagun askok euren bizitokia ezartzen du hirian, behin jubilatu eta gero. Higiezinen merkatuak eskaintzen dituen prezio merkeak direla eta, hainbat proiektu aurkeztu dira, 200 eta 400 metro bitarteko dozenaka dorre berri.

Munduko etxe orratzik garaienakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Munduko eraikinik garaienen zerrenda»
Postua Eraikinaren izena Udalerria Herrialdea Garaiera (m) Solairuak Urtea Oharrak
1. Burj Khalifa Dubai   Arabiar Emirerri Batuak 828 metro 162 2010
2. Shanghai Center Shanghai   Txina 632 metro 128 2015
3. Abraj Al Bait Meka   Saudi Arabia 601 metro 120 2012
4. One World Trade Center New York   AEB 541 metro 104 2014
5. CTF Finance Centre Guangzhou   Txina 530 metro 111 2016
6. Taipei 101 Taipei   Taiwan 509 metro 101 2004
7. Shanghai World Financial Center Shanghai   Txina 492 metro 101 2008
8. International Commerce Center Hong Kong   Txina 484 metro 118 2010
9. Petronas Dorrea 1 Kuala Lumpur   Malaysia 452 metro 88 1998
9. Petronas Dorrea 2 Kuala Lumpur   Malaysia 452 metro 88 1998
11. Nanjing Greenland Financial Center Nanjing   Txina 450 metro 89 2010
12. Willis Dorrea Chicago   AEB 442 metro 108 1974
13. KK 100 Shenzhen   Txina 442 metro 97 2011
14. West Tower Guangzhou   Txina 438 metro 103 2010
15. 432 Park Avenue Chicago   AEB 426 metro 85 2015
16. Trump International Hotel & Tower Chicago   AEB 423 metro 96 2010
17. Jin Mao Dorrea Shanghai   Txina 421 metro 88 1998
18. Two International Finance Centre Hong Kong   Txina 415 metro 88 2003
19. Al Hamra dorrea Kuwait   Kuwait 413 metro 77 2011
19. Princess Tower Dubai   Arabiar Emirerri Batuak 413 metro 101 2012
21. 23 Marina Dubai   Arabiar Emirerri Batuak 395 metro 89 2012
22. CITIC Plaza Guangzhou   Txina 391 metro 80 1997
23. Capital Market Authority Riad   Saudi Arabia 385 metro 76 2015
24. Shun Hing Square Shenzhen   Txina 384 metro 69 1996
25. Eton Place Dalian Tower Dalian   Txina 383 metro 80 2014
26. Central Market Abu Dhabi   Arabiar Emirerri Batuak 381 metro 88 2014
26. Empire State Building New York   AEB 381 metro 102 1931
28. Elite Residence Dubai   Arabiar Emirerri Batuak 380 metro 91 2011
29. Central Plaza Hong Kong   Txina 374 metro 78 1992
30. Federatsia - Vostok dorrea Mosku   Errusia 373 metro 95 2016

Iturria: Skyscraperpage.com

Eraikitzen dauden 400 metrotik gorako etxe orratzakAldatu

Eraikinaren izena Udalerria Herrialdea Garaiera (m) Solairuak Egoera Amaiera urtea
Kingdom Tower Jeddah   Saudi Arabia 1007 metro 167 Eraikitzen 2021
Pingan International Finance Centre Shenzhen   Txina 660 metro 115 Eraikitzen 2017
Wuhan Greenland Center Wuhan   Txina 636 metro 118 Eraikitzen
Goldin Finance 117 Tianjin   Txina 597 metro 117 Eraikitzen 2015
Lotte World Tower Seul   Hego Korea 555 metro 123 Eraikitzen
Chow Tai Fook Binhai Center Tianjin   Txina 530 metro 97 Eraikitzen
Zhongguo Zun Beijing   Txina 520 metro 118 Eraikitzen 2016
Lotte Town Tower Busan   Hego Korea 510 metro 107 Eraikitzen
International Commerce Center Chongqing   Txina 468 metro 99 Eraikitzen 2016
Tianjin R&F Guangdong Tower Tianjin   Txina 468 metro 91 Eraikitzen
Lakhta Center San Petersburgo   Errusia 463 metro 86 Eraikitzen 2016
Riverview Plaza Wuhan   Txina 460 metro 82 Eraikitzen 2016
Suzhou Supertower Suzhou   Txina 452 metro 92 Eraikitzen 2016
The Wharf IFC Changsha   Txina 452 metro 88 Eraikitzen
World One Mumbai   India 442 metro 117 Eraikitzen
Wuhan Center Wuhan   Txina 438 metro 88 Eraikitzen
Dubai Dorreak Doha   Qatar 437 metro 88 Eraikitzen
Diamond Tower Jeddah   Saudi Arabia 432 metro 93 Eraikitzen
Marina 101 Dubai   Arabiar Emirerri Batuak 432 metro 102 Eraikitzen
Chongqing International Financial Center Chongqing   Txina 431 metro 102 Eraikitzen
Damac Heights Dubai   Arabiar Emirerri Batuak 420 metro 87 Eraikitzen
Huaguoyuan Project Guiyang   Txina 406 metro 65 Eraikitzen
Nanjing Olympic Suning Tower Nanjing   Txina 400 metro 89 Eraikitzen

Proiektuan dauden 400 metrotik gorako etxe orratzakAldatu

Eraikinaren izena Udalerria Herrialdea Garaiera (m) Solairuak Egoera Amaiera urtea
Al Burj Dubai   Arabiar Emirerri Batuak 1050 metro 228 Proiektua
Mubarak Dorrea Kuwait Hiria   Kuwait 1001 metro Proiektua
Sky City Changsha   Txina 838 metro 220 Proiektua
Century Plaza Suzhou   Txina 729 metro 147 Proiektua
Caiwuwei Financial Center Shenzhen   Txina 666 metro Proiektua
Wangjiadun Proiektua Shenzhen   Txina 646 metro 115 Proiektua
Triple One Seul   Hego Korea 620 metro 111 Proiektua
Koreako Trenbide Konpainiaren Dorrea Seul   Hego Korea 615 metro 150 Proiektua
Errusia Dorrea Mosku   Errusia 612 metro 118 Proiektua
Chicago Spire Chicago   Estatu Batuak 610 metro 150 Proiektua
Incheongo Dorreak Incheon   Hego Korea 610 metro 150 Proiektua
Oryx Dorrea Doha   Qatar 600 metro Proiektua
Shenzhen International Trade Center Shenzhen   Txina 600 metro Proiektua
Barwa Dorrea Doha   Qatar 570 metro 108 Proiektua
Nanjing Lu Dorrea Tianjin   Txina 550 metro 100 Proiektua
Dragon Tower Jiangyin   Txina 538 metro 118 Proiektua
China CITIC Plaza Beijing   Txina 520 metro 118 Proiektua
The Pentominium Dubai   Arabiar Emirerri Batuak 516 metro 120 Eraikuntza geldirik 2014
Yangtze Star Nanjing   Txina 510 metro Proiektua
Burj Al Alam Dubai   Arabiar Emirerri Batuak 501 metro 108 Proiektua
Xiaobailou Union Plaza Tianjin   Arabiar Emirerri Batuak 488 metro 108 Proiektua
Jialin Fanying Chongqing   Txina 460 metro 102 Proiektua
Sun Valley Tianhe Chongqing   Txina 450 metro 95 Proiektua
Dubai Towers Jeddah   Saudi Arabia 448 metro 87 Proiektua
Al Quds Endowment Tower Doha   Qatar 420 metro 100 Proiektua
Shenyang International Finance Center Shenyang   Txina 420 metro 89 Proiektua
Lingnan Tiandi Foshan   Txina 415 metro Proiektua
2 World Trade Center New York   Estatu Batuak 408 metro 76 Proiektua
Lighthouse Tower Dubai   Arabiar Emirerri Batuak 400 metro 66 Proiektua
Shenzhen International Trade Center Shenzhen   Txina 400 metro 88 Proiektua
Xujiahui Tower Shanghai   Txina 400 metro Proiektua
Suzhou West Lake Dorreak Suzhou   Txina 400 metro Proiektua

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Etxe orratz