George Town
George Town[1] (malaysiarra: Tanjung, txinera: 喬治市, Pinyin: Qiáozhì Shì) Malaysiako Penang estatuko hiria da. Penang uhartearen ipar-ekialdean dago hiria, eta 220.000 biztanle inguru ditu, 400.000 aldiriak barne hartuta. George Town 1786an sortu zuen Francis Light kapitainak, Ekialdeko Indietako Konpainia Britainiarreko merkatariak, konpainiaren oinarri gisa Malaysiako estatuetan. Kedahko sultanaren eskutik lortu zuen uhartea, eta Cornwallis gotorlekua eraiki zuen uhartearen ipar-ekialdeko izkinan. Gotorlekua merkataritza gero eta handiagoaren erreferentzia-puntu bihurtu zen, eta uharteko populazioa 12.000 biztanlera iritsi zen 1804an.
George Town George Town 乔治市 ஜோர்ஜ் டவுன் | |||
---|---|---|---|
city of Malaysia (en) ![]() | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
State of Malaysia | ![]() | ||
Izen ofiziala | George Town 乔治市 ஜோர்ஜ் டவுன் | ||
Jatorrizko izena | George Town 乔治市 ஜோர்ஜ் டவுன் | ||
Posta kodea | 100xx hingga 108xx111xx hingga 118xx | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 5°24′52″N 100°19′45″E / 5.4145°N 100.3292°E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 305.77 km² | ||
Altuera | 4 m | ||
Mugakideak | Bayan Lepas (en) ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 708.127 (2010) 794.313 (2020) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2010) | ||
Dentsitatea | 2.315,88 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1786ko abuztuaren 11 | ||
Ordu eremua | time in Malaysia (en) ![]() | ||
Hiri senidetuak | Adelaide, Bangkok, Phuket (en) ![]() | ||
Matrikula | P | ||
mbpp.gov.my |
UNESCOk hiria Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2008an, Malakarekin batera, Malakako itsasarteko bi toki historikoenak baitira. Ekitaldi horren ondoren lehiaketa bat egin zen eta artista asko aurkeztu ziren. Ernest Zacharevic eta Tang Mun Kian hautatu zituzten hiria edertzeko proiektua garatzeko.
Erreferentziak aldatu
- ↑ GeorgeTown Penang en 3 días - Arte Callejero y Gastronomía de Malasia - Atlas de una Amazona. 8 de noviembre de 2016.