Ireki menu nagusia

Fukuoka (japonieraz: 福岡市 Fukuoka-shi?) , Japoniako hegoaldean dagoen hiria da, Kyushuko uhartearen iparraldeko kostaldean dagoena eta izen bereko prefeturako hiriburua dena. 2014ko erroldaren arabera 1.514.815 biztanle ditu eta beraz Japoniako 8. hiri populatuena da. Dena dela Fukuoka–Kitakyushu metropoli eremuak 5.738.977 biztanle ditu eta honek Japoniako laugarren metropoli eremua bihurtzen du.

Fukuoka
福岡市
 Japonia
Fukuoka montage.jpg
Flag of Fukuoka City.svg
Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Kyushu
Kyushu
Fukuoka
Alkatea Sōichirō Takashima Itzuli
Jatorrizko izena 福岡市 (Fukuoka-shi)
Posta kodea 40130-7
Geografia
Koordenatuak 33° 35′ 25″ N, 130° 24′ 07″ E / 33.590277777778°N,130.40194444444°E / 33.590277777778; 130.40194444444Koordenatuak: 33° 35′ 25″ N, 130° 24′ 07″ E / 33.590277777778°N,130.40194444444°E / 33.590277777778; 130.40194444444
Fukuoka hemen kokatua: Japonia
Fukuoka
Fukuoka
Fukuoka (Japonia)
Map Fukuoka, Fukuoka en.png
Azalera 341 km²
Altuera 685 m
Demografia
Biztanleria 1.567.189 bizt. (2017-10-01)
Dentsitatea 4441 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1889
Ordu eremua UTC+09:00
Hiri senidetuak Bordele, Guangzhou, Oakland, Bangkok, Lagos, Busan, Atlanta, Auckland eta Auckland City Itzuli
http://www.city.fukuoka.lg.jp/english/index.html

HistoriaAldatu

Harri Aroan populatu zuten eremua Asiatik etorritako giza taldeek eta Kofun Aroko aztarna ugari ere azaldu dira.

DazaifuAldatu

Fukuokatik 15 kilometro hego-ekialdera dagoen Dazaifu (大宰府) kaia inguruko hiriburua bihurtu zen 663 urtean. Aintzinako testu batzuen arabera Japoniaren fundazioa gertatu zen bertan baina gaur egun zalantzan jartzen da datu hori. 923 urtean Hakozaki santutegia Dazaifutik Fukuokara ekarri zen.

Mongolen inbasio saiakerakAldatu

1268an Kublai Khan enperadore mongolak Txina konkistatu ondoren Japonian ezarri zituen bere begiak eta hurrengo urteetan mezulariak bidali zizkion Kamakurako shogunari bere tributari izateko baina shogunak beti uko egin zion eta 1274an enperadoreak Kyushu uhartea konkistatzeari ekin zion 900 itsasuntzi eta 33.000 gizonekin. Ez zuen ordea arrakastarik izan itsasaldi gogorrengatik eta samuraiek gaur egungo Fukuoka hiriko eremuan 2-3 metrotako harrizko hesia eraiki zuten hurrengo balizko inbasioei aurre egiteko. 1281ean egin zuen bigarren konkista saiakera, oraingoan 4.000 untzi eta 140.000 soldadurekin. Japoniarrak 40.000 baino ez ziren eta Dazaifun gotortu ziren. Oraingoan ere eguraldiaren laguntza izan zuten tifoi ikaragarri batek mongolek flota suntsitu baitzuen. Tifoi honi Kamikaze izena eman zioten, "jainkoen haizea".

Fukuokako gazteluaAldatu

Kuroda Nagamasa daymioak Chikuzen probintzia eskuratu zuen 1600an Sekigaharako Guduan Tokugawatarren alde egiteagatik eta Najima gaztelura mugitu zen. Gaztelua txikia iruditzen zitzaion ordea eta 1601 eta 1607 artean gaztelu berria eraiki zuen, horretarako Edo eta Osakako gazteluak egin zituen Noguchi Kazunari arkitektua ekarri zuen. Gaztelu berriak 47 yagura eta 47.000 m²-ko azalera zeukan eta Kyushuko handiena zen. Fukusaki muinoan eraiki zenez "Fukuoka" izena eman zion.

Fukuoka modernoaAldatu

Chikuzen probintziko daymioaren egoitza izan zen Fukuoka mende luzetan. 1868ko Boshin Gerran Tokugawa Ieyasuren tenplu famatua suntsitu zutenean Meiji Aroari eman zitzaion hasiera. 1889ko apirilaren batean Fukuoka hiria eratu zen Hakata eta Fukuoka bera elkartzerakoan. Hakata inguruko kaia eta merkatal eremua zen eta Fukuoka berriz daymio eta samuraien bizilekua.

XX mendearen hasieran Fukuokaren bilakaera handia izan zen. 1903an Kyotoko Unibertsitatearen menpeko Medikuntza Unibertsitatea ezarri zen bertan eta 1911ean Kyushuko Unibertsitate Inperiala sortu zuten. 1929an aireportua eraiki zuten Osaka eta Tokiorekin lotzeko.

Bigarren Mundu Gerran hegazkin estatubatuarren bonbardaketak jasan zituen Fukuokak.

Ordutik aurrera hiriak handitzen jarraitu du. Dagoeneko milioi eta erdi biztanletik gora ditu eta Kyushu uhartearen iparraldea hartzen duen Fukuoka–Kitakyushu metropoli eremua Japoniako populatuenetakoa eta industrializatuenetakoa da.

GeografiaAldatu

Fukuokaren hiru alde mendiz inguratuta daude eta laugarrenak, iparraldekoak, Hakata Badia inguratzen du.

Japoniako beste hiri batzuen aurrean ez da lurrikara asko dituen eremua baina Richter eskalan 6 edo 7 gradutako lurrikarak izaten dira aldika. 2005ean bi lurrikara izan zituen, bata martxoan eta bestea apirilean baina 3 heriotza besterik ez zituzten eragin.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Fukuoka (1971-2000))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.8 10.5 14.0 19.2 23.5 26.5 30.7 31.6 27.8 23.0 17.6 12.5 20.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 6.4 6.9 9.9 14.8 19.1 22.6 26.9 27.6 23.9 18.7 13.4 8.7 16.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.2 3.5 6.1 10.7 15.0 19.4 24.0 24.5 20.6 14.7 9.6 5.2 13.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 72.1 71.2 108.7 125.2 138.9 272.1 266.4 187.6 175.0 80.9 80.5 53.8 1632.3
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.0 10.1 12.9 11.0 10.7 12.4 11.9 10.4 10.9 7.3 9.7 10.3 128.7
Elur egunak (≥ 1 mm) 6.8 5.5 1.5 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 3.4 17.4
Eguzki orduak 99.9 114.3 149.7 177.2 195.0 147.6 182.7 199.3 157.8 174.9 133.2 116.9 1848.5
Hezetasuna (%) 64 64 66 67 69 76 75 74 74 69 67 65 69
Iturria: Japan Meteorological Agency[1]

Banaketa administratiboaAldatu

Fukuokak 7 auzo (ku) ditu:

Auzoa Biztanleria Azalera Dentsitatea
  2010ean km² bizt/km²
  Higashi-ku 291.749 66,68 4.375,36
  Hakata-ku 212.108 31,47 6.740,01
  Chūō-ku
(hirigunea)
176.739 15,16 11.658,24
  Minami-ku 248.901 30,98 8.034,25
  Jonan-ku 128.883 16,02 8.045,13
  Sawara-ku 211.889 95,88 2.209,42
  Nishi-ku 190.288 83,81 2.270,47

EkonomiaAldatu

Kyushuko zentro ekonomikoa da eta bertako konpainia nagusiek zerbitzuen sektorean jarduten dute; teknologia berriak, komunikabideak, argi-indarra, logistika... Bere burtsa propioa ere badu.

Industria gogorra Kitakyūshūn kontzentratzen da.

Dena den 1.200 homeless ere badaude Fukuokako kaleetan, Japoniako hirien artean gehien daukanetako bat da.

JaialdiakAldatu

  • Hakata Gion Yamakasa: Uztailean ospatzen da. Shioichu Kokushi monjeak 1241ean Hakata izurrite handi batetatik salbatu zuen hiriaren inguruan ur bedeikatua isuriz. Ordutik hiriko auzo desberdinetako taldeek shimekomi-ak sorbaldetan eramanez monjeak egin zuen bide bera egiten dute.
  • Hakata Dontaku: Duela 800 urtetatik ospatzen da, gaur egun maiatzean. Hainbat eskenatoki ezartzen dira hirian zehar eta antzerki eta ikuskizunak izaten dira.

KirolakAldatu

Fukuoka SoftBank Hawks beisbol taldea bost aldiz izan da Japoniako txapelduna eta 15 aldiz irabazi du Ozeano Bareko liga.

Ondasun nabarmenakAldatu

IruditegiaAldatu

Herri eta hiri senidetuakAldatu

Fukuokak honako hiri senidetuak ditu:

ErreferentziakAldatu

  1. Japan Meteorological Agency 気象庁 / 平年値(年・月ごとの値).
  2. Fukuoka-sistercities.jp Fukuoka City Sister Cities Committee.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fukuoka