Aichi prefektura (japonieraz: 愛知県 Aichi-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da, Chūbu eskualdean dagoena. Hiriburua Nagoia hiria da.

Aichi prefektura
愛知県
 Japonia
Ereserkia
Warera ga Aichi (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Japonia
ISO 3166-2JP-23
HiriburuaNagoya
governor of Aichi Prefecture (en) ItzuliHideaki Ōmura (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak35°10′49″N 136°54′23″E / 35.18017°N 136.90642°E / 35.18017; 136.90642
Azalera5,164,57 km²
MugakideakGifu, Mie, Shizuoka eta Nagano
Punturik altuenaChausuyama (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria7.521.192 (2021eko apirilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea1.433,50 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaChūbu
UharteaHonshu
Ordu eremuaUTC+09:00
pref.aichi.jp… eta pref.aichi.jp

Historia

aldatu

Antzina, lurraldea Owari, Mikawa eta Ho probintizen artean banatuta egon zen. 1871n, sistema feudala desegin zenean, Owari probintzia, Chita penintsula izan ezik, Nagoya prefektura bilakarazia izan zen; Mikawa probintzia, berriz, Chita penintsula erantsita, Nukata prefektura bilakarazia izan zen. 1872ko apirilean, Nagoya prefekturari izena aldatu eta Aichi prefektura bilakatu zen. Urte bereko azaroan, Nukata prefekturarekin bat egin zuen.

Geografia

aldatu

Japoniako artxipelagoko erdian dago. Hegoaldean, Ise eta Mikawa badiak daude, eta gainerako mugakideak hauek dira: Shizuoka ekialdean, Nagano ipar-ekialdean, Gifu iparraldean eta Mie mendebaldean. 106 km luze da ekialdetik mendebaldera eta 94 km luze iparraldetik hegoaldera. Puntu gorena Chasuyama da (1.415 m-ko altitudea).

Prefekturaren mendebaldean Nagoya hiria eta haren ingurua dira nagusi. Ekialdean, berriz, jende gutxiago bizi da, baina baditu industriagune handi batzuk ere.

 
Aichi prefekturako mapa

Ekonomia

aldatu

Aichi prefekturan automobilgintzak garrantzi handia du. Han dago Toyota enpresaren egoitza nagusia.

Banaketa administratiboa

aldatu

Hiriak

aldatu
  • Hiri handienak:
  1. Nagoia (hiriburua, 2.239.464 biztanle)
  2. Toyota (420.286 bizt.)
  3. Toyohashi (377.045 bizt.)
  4. Ichinomiya (375.939 bizt.)
  5. Okazaki (371.380 bizt.)
  6. Kasugai (300.713 bizt.)
  7. Anjō (176.046 bizt.)
  8. Nishio (165.796 bizt.)
  9. Toyokawa (161.595 bizt.)
  10. Komaki (149.060 bizt.)
  • Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta

aldatu

Ondasun nabarmenak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu