Dennis Bergkamp

futbolari nederlandarra

Dennis Bergkamp (Amsterdam, Herbehereak, 1969ko maiatzaren 10a-) Holandako futbolari-ohi eta egun Amsterdamgo Ajaxeko laguntzaile teknikoa da. Aurrelari moduan jokatu zuen bai futbol taldeetan zein selekzioan eta bere lurraldeko jokalaririk onenetarikoa izan da, bere selekzioan golik gehien sartu duen bigarren jokalaria delarik. Halaber, Herbehereetako futbol txapelketaren golegile nagusia 3 aldiz izan da (1991-93), Ajaxekin beti ere.

Dennis Bergkamp
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakmaritimo juan angel deniss bergkamp
JaiotzaAmsterdam1969ko maiatzaren 10a (54 urte) (54 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Amsterdamgo Ajax1986 / 1993185103
Netherlands national under-21 football team1989 / 198920
Herbehereetako futbol selekzio nazionala1990 / 20007937
Internazionale Football Club1993 / 19955211
Arsenal Football Club1995 / 200631587
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua80 kilogramo
Altuera183 zentimetro
Jasotako sariak

Discogs: 2941187 FIFA: 77376 UEFA: 1297 Edit the value on Wikidata

Zilarrezko Baloia irabazi zuen 1993an eta 2003. urtean FIFAko 100 jokalari onenen zerrendan sartu zuten.

Bere jokoaren ezaugarriak aldatu

Azkarra, desmarkatzen jaioa, teknika zoragarriduna, jokoaren bisio zabala,... Dennis Bergkamp jokalari txit osoa zen. Desabantailarik? Sekulako beldurra zion hegan egiteari eta partidaren bat jokatzeko hegazkinik hartu behar bazen, hura autoz joaten zen eta ez bazen posible autoa hartzea, etxean geratzen zen (beti taldearen oniritziarekin, jakina).

Txapelketak aldatu

Selekzioarekin aldatu

Herbehereetako futbol selekzio nazionalarekin 11 urtez jardun zuen 1990etik 2000ra, 1998an laugarren postua lortuz Munduko Txapelketan, guztira 79 partida jokatuz eta 37 gol sartuz.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dennis Bergkamp