Ireki menu nagusia

Galatasaray SK (izen osoa Galatasaray Spor Kulübü) Turkiako futbol taldea da, Istanbul hirian egoitza eta zelaia Türk Telekom Arena berria dituena. Turkiako futbol liga eta kopa gehien irabazi dituen taldea da. 2000 urtean Europa mailako tituluak lortu zituen, Europa League eta Superkopa. Futbolaz gain beste hainbat kirol ere baditu baina ezaguna futbolarengatik da.

Galatasaray Spor Kulübü
Ezizena(k) Aslan ("lehoiak")
Sorrera 1905
Futbol zelaia Türk Telekom Arena
(edukiera: 52.652 lagun)
Presidentea Turkia Dursun Aydın Özbek
Entrenatzailea Turkia Fatih Terim
Liga Turkiako SuperLiga
2018-19 1.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak

HistoriaAldatu

Galatasaray Institutuko ikasleek sortu zuten 1905an futbol taldea. Izena bera "Galata Sarayı Enderûn-u Hümâyûn" da, Galata Jauregi Inperialeko Eskola, 1481ean sortua zena. Istanbuleko ligan sartu zen talde turkiar bakarra zela, besteak talde ingeles eta greziarrak ziren, Abdul Hamid II.a sultanak turkiarrek futbolean jokatzea debekatu baitzuen. 1952 artean hiriko liga eta txapelketa ugari irabazi zituen baina Turkia osokoa zen Milli Küme liga bakarra, 1939koa.

Turkiako Liga profesionala 1959an hasi zen. Ordutik 21 aldiz irabazi du liga eta beste 16 aldiz Turkiako Kopa. 2014-15 denboraldian biak irabazi zituen. 2016an Kopa eta Superkopa eskuratu zituen eta 2018an Liga. 2019an berriz ere txapelketa guztietan nagusitu da.

UniformeaAldatu

     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019

PalmaresaAldatu

Turkian: 53Aldatu

  • Turkiako Liga (22): 1962, 1963, 1969, 1971, 1972, 1973, 1987, 1988, 1993, 1994, 1997, 1998, 1999, 2000, 2002, 2006, 2008, 2012, 2013, 2015, 2018, 2019.
  • Milli Küme, ligaren aurrekaria (1): 1939.
  • Turkiako Kopa (18): 1963, 1964, 1965, 1966, 1973, 1976, 1982, 1985, 1991, 1993, 1996, 1999, 2000, 2005, 2014, 2015, 2016, 2019.
  • Turkiako Superkopa (14): 1966, 1969, 1972, 1982, 1987, 1988, 1991, 1993, 1996, 1997, 2008, 2012, 2013, 2015.

Istanbulen: 30Aldatu

  • Istanbuleko liga (15): 1909, 1910, 1911, 1915, 1916, 1922, 1925, 1926, 1927, 1929, 1931, 1949, 1955, 1956, 1958.
  • Istanbuleko kopa (2): 1942, 1943.
  • Istanbuleko Superkopa (1): 1933.
  • TSYD Kopa (12): 1963, 1966, 1967, 1970, 1977, 1981, 1987, 1991, 1992, 1997, 1998, 1999.

Nazioartean: 2Aldatu

Euskal taldeen aurkako partidakAldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Galatasarayk euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1998-99 Txapeldunen Liga Multzokako fasea Galatasaray
Athletic
2-1
1-0
Athletic
Galatasaray
2003-04 Txapeldunen Liga Multzokako fasea Galatasaray
Real Sociedad
1-2
1-1
Real Sociedad
Galatasaray

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galatasaray