Alan Smith[1] Ulsterreko Unibertsitateko Coleraineko atalean egoitza duen UNESCOren "Bakerako Heziketa" katedraduna da. 2010eko martxoan Euskal Herriak bizi duen gatazkari buruz publiko egin zen Bruselako Adierazpenaren sinatzaileen artean dago.

Alan Smith
Bizitza
Jarduerak
Jarduerakakademikoa

Biografia aldatu

Ikasketen alorrean orain irakasle den unibertsitate berean Zientzia eta Filosofia ikasi zituen. Hezkuntza eta giza eskubideen arloetan elkarte askotako kide edo aholkularia da Irlanda, Erresuma Batua eta AEBetan; UNESCO edo Munduko Bankuaren gai horiei buruzko zenbait batzorderekin ere kolaboratzen du eta INCOREren[2] bultzatzaileetakoa da[3].

Aipatu erakundeek eta Ipar Irlandako Hezkuntza Sailak enkargatutako hamabost lanen arduraduna da eta hezkuntza, berdintasuna edota gatazkak bezalako gaiei buruzko artikulu eta lan ugariren egilea da[4]. Irakasle lanak Irlandan eta Zimbabwen egin ditu.

Euskal Herriaz aldatu

Smith 2006an Euskal Herrira bisitaldia egiteko Juan José Ibarretxek gonbidatu zuen bakegintzaren alorreko adituen taldean egon zen; taldean Bruselako Adierazpena sinatu duen Andrea Bartoli zegoen, besteak beste. "Bakea eta Elkarbizitzarako Plana" deitu zen egitasmoaren erredakzioan kolaboratzeko eskatu zioten eta Smith, Pamela Aall (AEBetako USIPeko[5] presidenteordea) eta Ipar Irlandako Giza eskubideen Batzordeko Ann Hoperekin batera berradiskidetzean giza eskubideek eta hezkuntza duten egitekoa jorratzen duen planaren atala aztertu zuten [6].

Euskal Herria, Bosnia-Herzegovina eta Ipar Irlandako gatazken ondorioen eta hezkuntzaren arteko harremanei buruz Europar Batasunak babestu duen ikerketa proiektu batean ere murgilduta dago.

Erreferentziak aldatu

  1. Ez konfunditu bere homonimo batzuekin.
  2. INCORE (International Conflict Research) NBEko Unibertsitateak eta Ulsterrekoak azken honetako Derryko campusean 1993an elkarrekin sortutako gatazken ikerketarako zentroa da; ikus bere webgunea..
  3. Smithi buruzko informazio orokorra.
  4. Smithen ikerketa lanen zerrenda Unibertsitateko webgunean.
  5. Ikus Sheryl Brown.
  6. Albistea Ulsterreko Unibertsitateko UNESCO atalaren webgunean.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu