Arsenal Football Club

Arsenal FC» orritik birbideratua)

Arsenal Football Club Londresko futbol taldea da, Ingalaterrako onenetakoa historikoki. Herrialdeko Lehen Mailako Liga 14 alditan irabazi du, eta beste 13 Kopa ere bai, azken txapelketa honetan titulu gehien lortu duen taldea izanik.

Arsenal Football Club
Ezizena(k)The Gunners
Sorrera1886
Futbol zelaiaEmirates Stadium
edukiera: 60.355 lagun
inaugurazioa: 2006
PresidenteaIngalaterra Sir Chips Keswick
EntrenatzaileaEuskal Herria Mikel Arteta
LigaPremier League
2022-232.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Arsenal eta Chelsearen arteko partida, 2012an.
Arsenal taldea gola ospatzen.
Autobusean 2004ko Liga titulua ospatzen.
Arsène Wenger entrenatzailea.

Europa mailan, 1994an Europako Futbol Errekopa irabazi zuten. 2006an Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen FC Barcelonaren aurka.

Historia aldatu

Sorrera eta hasierako urteak aldatu

Arsenal 1886an sortu zuten Woolwicheko Royal Arsenaleko langileek. Lantegi honek Britainiar Armadarentzako armak egiten zituen. Hasieran Royal Arsenal izena hartu zuen, ondoren Woolwich Arsenal. 1893an bigarren mailan jokatzen hasi zen eta lehenengo denboraldian goren mailara igotzea lortu zuen.

Herbert Chapman eta bere jarraitzaileak aldatu

Arsenalek Herbert Chapman entrenatzailea fitxatu zuen 1925ean. Chapman Liga txapelduna izana zen aurreko bi urteetan Huddersfield Town taldearekin eta honen taktka iraultzaileei esker 1930eko hamarkadan Ingalaterrako talde nagusi bihurtu zen Arsenal 1931, 1933, 1934, 1935 eta 1938ko ligak irabaziz. Tartean 1930 eta 1936ko kopak ere bai.

Chapman bera 1934ean hil zen bapatean pneumoniak jota baina Joe Shaw eta George Allisonek bide berari jarraitu zioten.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren beste bi liga eta kopa bat irabazi zituen. Entrenatzailea Tom Whittaker zen, Allisoni jarraipena eman ziona.

Titulu gabeko garaiak aldatu

50. eta 60. hamarkadak maila apalean eman zituen. 1970-71an urte arrakastatsuak izan bazituen ere, Ferietako Kopa eta Ingalaterrako Liga eta Kopa irabaziz, taldearen mailak ez zuen aldaketa nabarmenik izan hurrengo 15 urteetan ere.

George Graham: bigarren urrezko aroa aldatu

Aurrez Arsenaleko jokalaria izan zen George Graham eskoziarra entrenatzaile hautatu zuten 1986an eta aro arrakastatsu berri bati hasiera eman zion. 1989an eta 1991an Liga irabazi zuten eta 1994ean Europako bigarren titulua, Errekopa hain zuzen ere.

Arsène Wenger: Txapeldunen Ligako finala aldatu

1996an Arsène Wenger frantziarra fitxatu zuten. 1992an Premier League txapelketa abiarazi zenetik Manchesterko bi taldeekin eta Chelsearekin batera Liga hau irabazi duen taldea da, hiru aldiz gainera. Taldearen une gorena 2006an iritsi zen FC Barcelonaren aurka UEFAko Txapeldunen Ligako finala jokatu zuenean. 2-1 galdu egin bazuen ere Ingalaterrako talde indartsuenetakoa kontsideratua izan da ordutik aurrera.

Azken urteotan maila bikaina lortu du. 2014-15eko Premier Ligan hirugarren postuan amaitu zuen eta 2015-16an bigarren. 2014, 2015 eta 2017 urteetan Kopa irabazi du, 13 garaikurrekin talderik arrakastatsuena bihurtuz. 22 urtetan taldea gidatu ondoren erretiroa hartu zuen 2018ko denboraldia amaitu zenean.

2018ko maiatzaren 23an Unai Emery hondarribitarrak hartu zuen Arsène Wenger-ren tokia. Aurreneko denboraldi honetan UEFA Europa Leagueko finala jokatu zuen baina Chelseak 4-1 garaitu zuen.

2019an Mikel Arteta entrenatzaile donostiarrak hartu zuen taldearen ardura. 2020an hamalaugarren aldiz irabazi zuen Ingalaterrako Kopa eta 2022-23 denboraldian Ligako txapeldunordea izan zen berriz.

Uniformea aldatu

Arsenalen kamiseta tradizionalki gorria izan da mauka zuriekin. 1886an taldea sortu zenean Fred Beardsley and Morris Bates Nottingham Foresteko jokalariak Woolwichera lanera joan ziren eta hauek beren taldearen kamiseta gorrien lote bat lortu zuten Arsenalentzako musutruk. Arsenalek esker onez beti kamiseta gorria erabiltzeko erabakia hartu zuen. 1933an Herbert Chapmanek ekipai dotoreagoa ezarri nahi izan zuen eta horregatik gehitu zizkion mauka zuriak.

Historikoa aldatu

     
 
 
 
1886
     
 
 
 
1933-tik

Azken urteak aldatu

     
 
 
 
2012-2014
     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

2023/2024 Taldea aldatu

2023ko uztailaren 5ean eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Aaron Ramsdale
3   ATZ Kieran Tierney
4   ATZ Ben White
5   ERD Thomas Partey
6   ATZ Gabriel Magalhães
7   ERD Bukayo Saka
8   ERD Martin Ødegaard
9   AUR Gabriel Jesus
10   ERD Emile Smith Rowe
11   AUR Gabriel Martinelli
12   ATZ William Saliba
14   AUR Eddie Nketiah
15   ATZ Jakub Kiwior
16   ATZ Rob Holding
18   ATZ Takehiro Tomiyasu
19   AUR Leandro Trossard
20   ERD Jorginho
Zbk. Postua Jokalaria
21   ERD Fábio Vieira
24   AUR Reiss Nelson
25   ERD Mohamed Elneny
29   AUR Kai Havertz
30   ATE Matt Turner
34   ERD Granit Xhaka
35   ATZ Oleksandr Zinchenko
-   AUR Nicolas Pépé
-   ATE Rúnar Alex Rúnarsson
-   ERD Albert Sambi Lokonga
-   ATZ Cédric Soares
-   AUR Marquinhos
-   AUR Folarin Balogun
-   ATZ Nuno Tavares
-   ATZ Auston Trusty
-   ERD Declan Rice
-   ATZ Jurrien Timber

Irabazitako txapelketak aldatu

Ingalaterran: 43 aldatu

  • Premier League (13) :
    • 1931, 1933, 1934, 1935, 1938, 1948, 1953, 1971, 1989, 1991, 1998, 2002, 2004
  • Ingalaterrako Kopa (14) :
    • 1930, 1936, 1950, 1971, 1979, 1993, 1998, 2002, 2003, 2005, 2014, 2015, 2017, 2020
  • Ingalaterrako League Cup (2) :
    • 1987, 1993
  • Community Shield (Ingalaterrako Superkopa) (14) : 1930, 1931, 1933, 1934, 1938, 1948, 1953, 1991, 1998, 1999, 2002, 2004, 2014, 2015

Nazioartean: 2 aldatu

Jokaturiko nazioarteko finalak aldatu

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Txapeldunen Liga 2005-06   FC Barcelona 2-1 Arsenal Saint-Denis
Ferietako Kopa 1969-70 Arsenal 4-3 (1-3, 3-0)   RSC Anderlecht
Europa League 1999-00   Galatasaray 0-0 (pen:4-1) Arsenal
2018-19   Chelsea 4-1 Arsenal
Europako Errekopa 1979-80   València CF 0-0 (pen 5:4) Arsenal
1993-94 Arsenal 1-0   Parma FC
1994-95   Real Zaragoza 2-1 Arsenal

Jokalariak aldatu

Entrenatzaileak aldatu

Emakumezkoen taldea aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Arsenal Football Club (emakumezkoak)»

1987an sortu zen Arsenalen emakumezkoen taldea eta ordutik Ingalaterran palmaresik onena lortu duen taldea izan da. Herrialdeko txapelketa gehien irabazteaz gain 2007an Txapeldunen Ligako txapelduna izan zen.

  • Garaipenak:
    • Txapeldunen Liga (1): 2007
    • Ingalaterrako Liga (14): 1993, 1995, 1997, 2001, 2002, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012
    • Ingalaterrako Kopa (14): 1993, 1995, 1998, 1999, 2001, 2004, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2013, 2014, 2016
    • FA WSL Kopa (4): 2011, 2012, 2013, 2015
    • Ligako Kopa (10): 1992, 1993, 1994, 1998, 1999, 2000, 2001, 2005, 2007, 2009
    • Ingalaterrako Superkopa (5): 2000, 2001, 2005, 2006, 2007, 2008

Kanpo estekak aldatu


 
Premier League 2022-23
 

Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brentford | Brighton | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham | Leeds United | Leicester City | Liverpool
Manchester City | Manchester United | Newcastle | Nottingham Forest | Southampton | Tottenham Hotspur | West Ham United | Wolverhampton