AraxesErrekaundi edo Azpirotz[1] ere deitua— Nafarroa Garaiko Azpirotz herrian jaio eta Tolosan Oriara isurtzen den ibaia da, 24 km luze.[2][3]

Araxes
Errekaundi / Azpirotz
Tolosa Rio Araxes DSC00025.JPG
Datu orokorrak
Geografia
Koordenatuak 43° 00′ N, 1° 54′ W / 43°N,1.9°W / 43; -1.9Koordenatuak: 43° 00′ N, 1° 54′ W / 43°N,1.9°W / 43; -1.9
Herrialdea Nafarroa-Gipuzkoa
Bokalea Oria

GeografiaAldatu

Elosta mendiaren hegoaldeko mazelan du iturburua, Azpirozko mendatetik hurbil. Azpirotz eta Lezaetatik ipar-mendebalderantz eginez, Errazkin, Betelu eta Arribe-Atallu zeharkatzen ditu. Gipuzkoan sarturik, Lizartza, Leaburuko Txarama auzo eta Tolosako Usabal eta Amarotz auzoetatik igaro ondoren, Oriara isurtzen da.[2]

Araxes ibaiak, Gipuzkoako ibilbidean, malda handiko magalen artean haran bat eratu du. Bertan, orotariko zuhaitzak aurkitzen diren basoen artean, pagoak nabarmentzen dira. Bertako ekonomia, belaunaldiz belaunaldi, ibaian oinarritu da. Industriei indarra ematen zien eta Nafarroa Garaia eta Gipuzkoaren arteko komunikabidea zen.

FaunaAldatu

Gipuzkoako zatia Natura 2000 sarearen barnean dago. Bertako espezierik aipagarrienak izokina, loina arrunta, barboa, amuarrain arrunta, Pirinioetako desmana, ur-ipurtatsa, martin arrantzalea eta ur-zozoa dira.[3]

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Euskal Herriko ibaien zerrenda. Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2012-05-01.
  2. a b Río Araxes Enciclopedianavarra.com
  3. a b ES2120012-ARAXES:Objetivos y Medidas Ingurumena.ejgv.euskadi.net

Kanpo estekakAldatu