Olazabalgo San Salbador eliza

Olazabalgo San Salbador eliza Altzo Azpiko parrokia eliza da, Altzo herriko Altzo Azpi auzoan dagoena.

Olazabalgo San Salbador eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAltzo
Koordenatuak43°06′22″N 2°05′30″W / 43.1060001°N 2.0917743°W / 43.1060001; -2.0917743
Map

Historia aldatu

16. mendeko eraikina da, oinplano angeluzuzenekoa, eta alde batean kanpandorrea duena, tenpluaren oinaldean. Nabea gurutze-gangaz estalita dago eta sakristia bat du hegoaldean atxikita. Egurrezko zutikoak dituen eliz atari batek tenpluaren sarrerak estaltzen ditu. 1588an Pedro Goikoetxeari enkargatutako bi erretauletatik bakarra geratzen da, eta bertan Deikundearen erliebea nabarmentzen da. José Ignacio Laviren erretaula nagusia, aldiz, rokoko estilokoa da; eraikinaren arkitekturara egokitzen da, neurri txikikoa, eskultura eta erliebe ongi eginak ditu eta polikromatu gabea da (egurra agerian du).

XX. mendearen amaieran zirkuluerdi-formako abside erromaniko baten aztarnak aurkitu zirela (hareharrizko harlangaitzez egina), datazio zehatzik gabe. Aztarna horien agerpenak lotu izan dute kokapen hau bestela identifikatu ez den Olazabalgo San Salbadorreko landa-elizaren dohaintzari, Nafarroako Erresumako dokumentu zahar bat, 1025. urtekoa, zeinean Gaila Iputzakoak eta honen senarrak, Gartzia Azearitz Aragoikoak dohaintza egin zioten San Juan de la Peña monasterio aragoiarrari. Gauza bat bestearekin lotzen bada, Gipuzkoako eliza zaharrena litateke hau.[1]

Altzoko Handiaren markak aldatu

Elizako hormetan dagoen aztarna interesgarri bat Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handiak utzitako markak dira. Parrokia horretako eliztarra izanik, mendebaldeko horman, hego-mendebaldeko izkinan egindako ebakidurak ageri dira, Eleizegiren altuera eta tamaina handitu ahala egin zituzten markak.

   
Altzoko Handiaren gorputz-neurriak elizako horman.


Erreferentziak aldatu

  1. Eusko Jaurlaritza, Kultura eta Politika Saila. (2021-09-21). «177. Olazabalgo San Salbador Eliza (Altzo-Azpi, Altzo)» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).

Kanpo estekak aldatu