2019ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 giz. + 8 emak. |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 2019ko irailaren 1a |
Amaiera | 2019ko irailaren 8a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Giz. ![]() Em. ![]() |
Txapeldunordea | Giz. ![]() Em. ![]() |
← 2018
|
2020 →
|
2019ko Kontxako Bandera gizonezkoentzat Banderaren 124. ekitaldia izan zen, eta emakumezkoentzat Banderaren 12.a. Urte honetako irailaren 1 eta 8an jokatu zen, eta Hondarribiak gizonezkoetan bere 13. bandera irabazi zuen[1], bigarrena jarraian, eta Oriok emakumezkoetan bere aurrenekoa.
Lehiaketa aldatu
Gizonezkoetan sorpresa Ondarroak eman zuen, sailkapen estropada irabazi baitzuen. Honi esker 23 urte pasa ondoren berriro sailkatu zen Kontxako Banderara[2]. Bost traineru bizkaitar izan ziren guztira.
Lehenengo jardunaldian Hondarribia nagusitu zen bigarren txanda irabazita eta gertu izan zituen lehen txandako onenak, Orio (5 segundura) eta Santurtzi (9 segundutara).
Bigarren jardunaldian, Orio lehen luzearen erdialdean aurreratu zitzaion Hondarribiari 4 segundu ateratzeraino, baina balizara iritsi orduko denbora berean ziren. Itzulerako luzea oso parekoa izan zen eta helmugan Hondarribia izan zen berriz aurrena, segundu bakarraren aldeaz. Santurtzi hasieratik gelditu zen atzean. Aurreko txanda irabazi zuen Donostiarrak ere estropada bikaina egin zuen, Hondarribiarengandik bi segundu eskasera geldituz.
Emakumezkoen estropadan Oriok ez zuen aurkaririk izan. Lehenengo jardunaldian sei segundu atera zizkion Arraun Lagunaki baina bigarren jardunaldian hogeitik gora[3]. Aipatzekoa da ETE Ligako Hibaika eta San Juanek ohorezko txanda jokatu zutela.
Gizonezkoak aldatu
Parte-hartzaileak aldatu
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | Entrenatzaileak | |||
Bermeo (Urdaibai) Donostiarra Hondarribia Kaiku Ondarroa Orio Santurtzi Zierbena |
Bou Bizkaia Torrekua II Ama Guadalupekoa Bizkaitarra Antiguako Ama San Nikolas Sotera Zierbena |
Eneko Bilbao Arkaitz Diaz Joseba Amunarriz Vicente Carpintero Iñigo Larrinaga Gorka Aranberri Asier Zurinaga Borja Gómez |
Aitor Alzibar Igor Makazaga Mikel Orbañanos Carlos Rodriguez Iñaki Errasti Jon Salsamendi Iker Zabala Juan Zunzunegui |
Emaitza aldatu
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Trainerua | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Aldea |
1 | Hondarribia | 19:19:88 | 19:41:70 | 39:01:58 | |
2 | Orio | 19:25:42 | 19:42:96 | 39:08:38 | + 0:06:80 |
3 | Santurtzi | 19:29:00 | 19:55:86 | 39:24:86 | + 0:23:28 |
4 | Donostiarra | 19:43:18 | 19:43:44 | 39:26:62 | + 0:25:04 |
5 | Bermeo (Urdaibai) | 19:38:92 | 19:53:38 | 39:32:30 | + 0:30:72 |
6 | Zierbena | 19:34:82 | 20:03:38 | 39:38:20 | + 0:36:62 |
7 | Ondarroa | 19:50:30 | 19:59:92 | 39:50:22 | + 0:48:64 |
8 | Kaiku | 20:13:52 | 20:14:52 | 40:28:04 | + 1:26:46 |
Tripulazio irabazlea aldatu
- Hondarribia Arraun Elkartea
- Entrenatzailea: Mikel Orbañanos
- Patroia: Joseba Amunarriz
- Arraunlariak: Alexander Udabe, Julen Castrillon, Manex Alday, Beñat Egiazu, Xabier Etxebeste, Galder Ezponda, Gonzalo Carrion, Iñigo Jokin Sagarzazu, Bikendi Alza, Iker Marizkurrena, Iñigo Vertiz, Adrián Gonzalez eta Urko Redondo.
Sailkapen estropada aldatu
Postua | Taldea | Denbora |
---|---|---|
1 | Ondarroa | 20:15:38 |
2 | Orio | 20:22:50 |
3 | Santurtzi | 20:22:70 |
4 | Hondarribia | 20:24:90 |
5 | Kaiku | 20:26:80 |
6 | Urdaibai | 20:26:86 |
7 | Zierbena | 20:32:16 |
8 | Ares | 20:42:10 |
9 | Cabo da Cruz | 20:44:22 |
10 | Lekittarra | 20:48:84 |
11 | Mecos | 21:01:34 |
12 | San Pedro | 21:06:08 |
13 | Tirán | 21:11:26 |
14 | Astillero | 21:20:24 |
15 | Zarautz | 21:20:28 |
16 | Deustu | 21:30:42 |
17 | Getaria | 21:36:64 |
18 | San Juan | 21:41:34 |
19 | Zumaia | 21:49:88 |
20 | Pedreña | 21:57:22 |
21 | Arkote | 22:13:80 |
22 | Lapurdi | 22:24:82 |
23 | Mutriku | 22:51:40 |
Emakumezkoak aldatu
Parte-hartzaileak aldatu
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | Entrenatzaileak | |||
Arraun Lagunak Donostiarra Hibaika Hondarribia Náutico Riveira Orio San Juan Zumaia |
Lugañene Torrekua Maddalen Ama Guadalupekoa Santa Olalla de Lubre Txiki Batelerak Telmo Deun |
Andrea Astudillo Inder Paredes Zuriñe Alberdi Nerea Perez Natalia Tubio Nadeth Agirre Maider Etxaniz Eneritz Diez |
Ekain Iriarte Iñaki Mendizabal Amaia Gezala Iker Cortes J.M. Vidal Xanti Zabaleta Guruzne Azpiroz J. E. Manterola |
Emaitzak aldatu
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Trainerua | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Orio | 10:43:34 | 10:45:14 | 21:28:48 | |
2 | Arraun Lagunak | 10:49:76 | 11:07:66 | 21:57:42 | + 0:28:94 |
3 | Hondarribia | 11:01:40 | 11:02:80 | 22:04:20 | + 0:35:72 |
4 | Hibaika | 10:54:04 | 11:13:12 | 22:07:26 | + 0:38:68 |
5 | Donostiarra | 11:05:92 | 11:07:48 | 22:13:40 | + 0:44:92 |
6 | San Juan | 10:56:60 | 11:22:80 | 22:19:40 | + 0:50:92 |
7 | Náutico Riveira | 11:04:84 | 11:17:82 | 22:22:66 | + 0:54:18 |
8 | Zumaia | 11:09:26 | 11:41:02 | 22:50:28 | + 1:21:80 |
Tripulazio irabazlea aldatu
- Orio
- Entrenatzailea: Xanti Zabaleta
- Patroia: Nadeth Agirre
- Arraunlariak: Itziar Olasagasti, Garazi Oliden, Leire Arriola, Olatz Agirregabiria, Maialen Aizpuru, Oihane Iraola, Victoria Piñeiro, Olatz Ortega, Sandra Piñeiro, Nerea Badiola, Itxaso Azkonobieta, Leire Alcala eta Leire Garate
Sailkapen estropada aldatu
Postua | Taldea | Denbora |
---|---|---|
1 | Orio | 11:12:92 |
2 | Arraun Lagunak | 11:31:06 |
3 | Hibaika | 11:35:02 |
4 | Zumaia | 11:38:64 |
5 | Hondarribia | 11:42:72 |
6 | San Juan | 11:42:88 |
7 | Náutico Riveira | 11:45:10 |
8 | Cabo da Cruz | 11:53:78 |
9 | Deustu | 11:56:10 |
10 | Ondarroa | 12:00:02 |
11 | Isuntza | 12:00:24 |
12 | Tolosaldea | 12:08:26 |
13 | Tirán | 12:11:78 |
14 | Kaiku | 12:12:24 |
15 | Mecos | 12:12:34 |
16 | Perillo | 12:23;72 |
17 | Hernani | 12:25:16 |
18 | Mugardos | 12:36:20 |
19 | Lapurdi | 13:07:32 |
20 | Colindres | 13:50:80 |
Ikus, gainera aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ Egilegor, Arantxa Elizegi. «Hondarribiara joan da Kontxako bandera gizonezkoetan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-08).
- ↑ Berria. «Ondarroa izan da azkarrena gizonetan, eta Kontxan egongo da 23 urte geroago» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-08).
- ↑ Egilegor, Arantxa Elizegi. «Orio nabarmen nagusitu da emakumezkoen txandan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-08).