Club de Remo Colindres
Club de Remo Colindres (euskaraz: Colindres Arraun Elkartea) Colindresko arraun elkartea da.
Club de Remo Colindres | |
---|---|
Sorrera | 1988 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | berdea eta horia |
Trainerua | San Ginés |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Kantabriako Txapelketa |
2023: Kontxa | ez |
2022: Liga | ez |
2023 | ez |
Webgunea | www.crcolindres.blogspot.com.es |

Historia aldatu
1970eko hamarkadatik aurrera colindrestarrek batel eta trainerilletan hartu dute parte hainbat estropadatan eta 1996tik aurrera trainerutan[1]. 1992an zenbait arazo izan ondoren, Udal Arraun Eskola eratu eta gazte mailan Kantabriako trainerilla txapeldun bilakatu ziren.
1996an lortu zuen trainerua osatzea eta 1997an A Coruñan Espainiako Traineru Txapelketan parte hartu zuten, Kantabriako Traineru Txapelketan hirugarren sailkatu ondoren. 1999 eta 2006 artean ez zuen trainerua atera eta urte hartan KAE Ligan sartu zen. Gaur egun KAE Ligako bigarren mailan ari da.
Palmaresa aldatu
Ligak aldatu
- KAE 2 Liga (0): laugarrena 2011n.
Txapelketak aldatu
- Espainiako Traineru Txapelketa (0): zortzigarrena 1997an.
- Kantabriako Traineru Txapelketa (0): hirugarren 1997an.
Azken denboraldiak aldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2006 | KAE 2 Liga, 7.a | - |
2007 | KAE 2 Liga, 8.a | - |
2008 | KAE 2 Liga, 5.a | - |
2009 | KAE 2 Liga, 8.a | - |
2010 | KAE 2 Liga, 6.a | - |
2011 | KAE 2 Liga, 4.a | - |
2012 | KAE 2 Liga, 10.a | - |
2013 | KAE 2 Liga, 14.a | - |
2014 | KAE 2 Liga, 15.a | - |
2015 | KAE 2 Liga, 11.a | - |
2016 | KAE 2 Liga, 14.a | - |
2017 | KAE 2 Liga, 18.a | - |
2018 | KAE 2 Liga, 14.a | - |
2019- | ez |
Emakumezkoen trainerua aldatu
Club de Remo Colindres | |
---|---|
Entrenatzailea | Saray Villalón |
Patroia(k) | Julia Rodríguez |
Kolorea(k) | berdea eta horia |
Trainerua | San Ginés |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 ETE Liga 0 Espainiako Txapelketa |
2023: Kontxa | ez |
2022: Liga | ez |
2015 denboraldian emakumezkoen trainerua atera zuen aurreko urteko Santoñako traineruan oinarrituta. Gipuzkoako Ligan aritu zen eta bederatzigarren postuan amaitu zuen. Liga honetarako estropada bat ere antolatu zuen. 2016an esperientzia errepikatu eta berriz bederatzigarren egin zuen. 2017an ez zuen trainerurik osatu.
2018an ETE Ligaren sortzaileetako bat izan da, kantabriar bakarra. Raspas del Embarcadero taldeari erositako trainerua erabili dute.
Palmaresa aldatu
- Sotileza Bandera (2): 2016, 2019.
Denboraldiak aldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2015 | Gipuzkoako Liga, 9.a | - |
2016 | Gipuzkoako Liga, 9.a | - |
2017 | - | - |
2018 | ETE Liga, 9.a | - |
2019 | ETE Liga, 11.a | - |
2020- | ez |
Erreferentziak aldatu
- ↑ Linares Argüelles, Mariano; Pindado Uslé, Jesús; Ahedo Pérez, Carlos. (1985). Gran enciclopedia de Cantabria. I Cantabria ISBN 84-86420-02-4..