Andrea Astudillo

Zierbenako arraunlaria

Andrea Astudillo Rivadas (Zierbena, 1999ko abuztuaren 19a) traineru estropadetako emakumezko patroia da, Kontxako Bandera eta Emakumezkoen Traineru Liga hirutan irabazi dituena[1].

Andrea Astudillo
Bizitza
JaiotzaZierbena1999ko abuztuaren 19a (25 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria
Andrea Astudillo Arraun Lagunaken traineruaren txopan.

Kirol ibilbidea

aldatu

Zierbena Arraun Elkartean hasi zen arraunean eta 2016an Donostiako Arraun Lagunak elkarteak fitxatu zuen. Aurreneko bi denboralditan estropada batzuk egin zituen, tartean Kontxako Banderatan. 2018an patroi titularra bihurtu zen eta 2019an denboraldi bikaina osatu zuten bigarren eginez Ligan eta Kontxan. 2020an denboraldi apalagoa egin ondoren 2021ean Kontxa, Liga eta txapelketak irabazi zituen[2][3]. 2023an berriz irabazi zuen Liga eta aurrenekoz Zarauzko Ikurrina[4]. Denboraldia borobiltzeko bigarren aldiz Kontxako Bandera eskuratu zuen, errekorra ezarriz gainera.

2024an Arraun Lagunakek txapelketa guztiak eta Ligako bandera guztiak irabazi zituen, Zarauzko jardunaldi bat ezik. Kontxako Banderan er oso nagusi izan zen.

Taldeak

aldatu
Taldea Urteak
Arraun Lagunak 2016-

Palmaresa

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Liga Euskotren de traineras» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-23).
  2. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-08-21). ««Taldeak benetan sinesten badu bere gaitasunean, Kontxa irabazteko aukera bat izango dugu»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-08-23).
  3. «Santurtzi eta Arraun Lagunak, garaile Kontxan» EITB 2021-09-12 (Noiz kontsultatua: 2023-08-23).
  4. SA, Baigorri Argitaletxea. (2023-08-20). «Arraun Lagunak-entzat, Zarauzko Ikurrina eta Euskotren Liga» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-08-23).

Kanpo estekak

aldatu