Nadeth Agirre
Orioko arraunlaria
Nadeth Agirre Arruti (Orio, 1993ko abuztuaren 28a) Orioko traineruko patroia da. Kontxako Bandera eta Liga birritan irabazi ditu.
Nadeth Agirre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orio, 1993ko abuztuaren 28a (27 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Kirol ibilbideaAldatu
Orioko emakumezkoen trainerua eratu zenetik Nadeth Agirre izan da patroia. 2012an lortu zituen aurreneko garaipenak, Erandion eta etxean jokaturiko estropadetan. 2013 urtean Emakumezkoen Traineru Liga jokatzeko sailkatu zen lehen aldiz eta 2018an salto kualitatibo handia egin zuen Ligan eta Kontxan bigarren postuak eskuratuz. 2019an eta 2020an Liga nagusiak eta Kontxako Banderak irabazi ditu eta Nadeth bera izan da Ligako patroirik onena.
TaldeakAldatu
Taldea | Urteak |
---|---|
Orio | 2007- |
PalmaresaAldatu
- Kontxako Banderak:
- Txapelduna (2): 2019, 2020.
- Bigarrena (1): 2018.
- Hirugarrena (1): 2016.
- Emakumezkoen Traineru Liga:
- Txapelduna (2): 2019, 2020.
- Bigarrena (1): 2018.
- Hirugarrena (2): 2016, 2017.
- Patroirik onena (2): 2019, 2020.
- Euskadiko Traineru Txapelketak (1): 2019.
- Gipuzkoako Traineru Txapelketak (2): 2019, 2020.
- Euskadiko distantzia luzeko txapelketa (1): 2019.
- Zarauzko Ikurrina (2): 2019, 2020.
- Getxoko Bandera (2): 2019, 2020.