27ko Belaunaldia
27ko Belaunaldia Espainian 1920ko hamarkadan idazle eta intelektual multzo entzutetsu bat izan zen. Estetikoki joera eta mugimendu artistiko heterogeneoko artistak biltzen dituen arren, Europan garai hartan garatzen ari zen abangoardismoko korrontea eta espainiar tradizio kulturala bateratzea bilatzen zuten artistak jasotzen dituela aipatu izan da.
Partaideen zerrenda onartuena hau da: Jorge Guillén, Pedro Salinas, Rafael Alberti, Federico García Lorca, Dámaso Alonso, Gerardo Diego, Luis Cernuda, Vicente Aleixandre, Manuel Altolaguirre eta Emilio Prados. Taldearen sorrera ofizialtzat 1927 urtean Sevillan Luis de Góngora espainiar poetari eginiko omenaldia hartzen da. Carlos Hermidak, Madrilgo Complutenseko irakasleak, defendatu izan du egokiagoa izango litzatekeela Errepublikako Belaunaldia terminoa erabiltzea[1][2].
Belaunaldiaren kideak
aldatu27ko Belaunaldiaren partaideak, kronologikoki:
Korronteak
aldatuHorrelako belaunaldi zabalean korronte desberdinak ikus daitezke:
- Neopopularismo: Rafael Alberti eta Federico García Lorca
- Surrealismoko idazleak: Ramón Gómez de la Serna, Rafael Alberti eta Federico García Lorca
- Idazle intelektualak, unibertsitatearekin lotuta: Jorge Guillén eta Pedro Salinas
- Gerra ondoren erbesteratu ez zirenak: Dámaso Alonso, Gerardo Diego, hala nola, erregimenaren aldeko jarrera erakutsi zuten. Beste batzuk, nahiz eta kritikoak izan, gelditu ziren: Vicente Aleixandre eta Juan Gil-Albert
- Málagako taldea: Manuel Altolaguirre, Emilio Prados, José María Hinojosa
- Homosexualitatea gaia moduan erabili zutenak: Luis Cernuda, Vicente Aleixandre, Federico García Lorca, Emilio Prados, Juan Gil-Albert
Garaiak
aldatu- a) 1927. urte arte.
- b) 1927tik Gerra Zibila arte.
- c) Gerra Zibilaren ondoren.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Suleng, Kristin. (2018-10-04). «Otras 13 mentiras de la historia que nos tragamos sin rechistar» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Álvarez, Chema. (2018-03-20). «La Generación de la República» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz): Zilarrezko Aroaren artxibategi birtuala, Residencia de Estudiantesen jasotako dokumentuen bilduma.)
- (Gaztelaniaz): 27ko Belaunaldiaren poetikak.
- (Gaztelaniaz): 27ko Belaunaldiari eskainitako ataria.
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |