Pedro Salinas

Pedro Salinas (Madril, Espainia, 1891ko azaroaren 27aBoston, Amerikako Estatu Batuak, 1951ko abenduaren 4a) espainiar idazlea izan zen. Letretan doktorea zen, eta Sevillako eta Madrilgo unibertsitateetan, eta Cambridge eta Sorbonakoetan irakasle. Estatu Batuetara joan zen 1936an eta literatura irakasle izan zen Wellesley eta Baltimoreko unibertsitateetan. 27ko belaunaldiko poeta nagusietako bat izan zen. Poesia lirikoa egin zuen, oso landua, neurri laburrekoa, eta maitasunaren gaiari eskaini zizkion bertsorik gehienak, hura baitzen Salinasen ustez, ezagupenerako eta arimaren mugimendu sekretuak adierazteko tresnarik egokiena. Juan Ramón Jiménezen eragina dute Salinasen poesiek, hasierakoek batez ere, eta Jorge Guillénen laguna izan zen.

Pedro Salinas
PedroSalinas.jpg
katedradun

Bizitza
JaiotzaMadril1891ko azaroaren 27a
Herrialdea Kolonbia
 Espainia
HeriotzaBoston1951ko abenduaren 4a (60 urte)
Hobiratze lekuaSanta María Magdalena de Pazzis Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaInstituto San Isidro (en) Itzuli
Sevillako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, poeta, idazlea, itzultzailea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Johns Hopkins Unibertsitatea
Wellesley College
Mugimendua27ko Belaunaldia
Genero artistikoaolerkigintza

Find a Grave: 7533409 Edit the value on Wikidata

LanakAldatu

Poesia bilduma nagusiak: Presagios (1923, "Zantzuak"), Seguro azar (1929, "Patu ziurra"), Fábula y signo (1931, "Alegia eta zeinua"), Razón de amor (1936, "Maitasuna dela eta"), La voz a ti debida (1934, "Zor zaizun ahotsa"). Ipuinak ere idatzi zituen: El desnudo impecable (1951).

Literatura azterketa garrantzitsuak egin zituen: Jorge Manrique o tradición y originalidad (1947), La poesía de Rubén Darío (1947), Poema del Cid en romance moderno (1925), eta La literatura española del siglo XX (1941). Antzerki lanak ere idatzi zituen.

ErreferentziakAldatu