Ernestina Champourcin

idazle espainiarra
Ernestina de Champourcín» orritik birbideratua)

Ernestina Champourcin Morán de Loredo (Gasteiz, Araba, 1905ko uztailaren 10a - Madril, Espainia, 1999ko martxoaren 27a) 27ko Belaunaldiko idazle bat izan zen. Bere senar Juan Jose Domenchina (Madril, 1898 - Mexiko, 1959) lagun zuela, urte askoan bizi izan zen Mexikon erbesteratuta. Han, Opus Deiko partaide egin zen.

Ernestina Champourcin

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakErnestina Michels de Champourcin y Morán de Loredo
JaiotzaGasteiz1905eko uztailaren 10a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaMadril1999ko martxoaren 27a (93 urte)
Hobiratze lekuaSacramental de San Lorenzo y San José cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Juan José Domenchina
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
KidetzaLyceum Club Femenino
Opus Dei
Mugimendua27ko Belaunaldia
Las Sinsombreroa
Izengoitia(k)Ernestina de Champourcín
Genero artistikoaolerkigintza

Discogs: 4850035 Edit the value on Wikidata
Idazlea Gasteizko etxe honetan jaio zen.

Bizitza aldatu

Frantses eta hegoamerikar jatorria zuen familia tradizional eta katoliko baten alaba, Ernestina Champourcin Arabako hiriburuan jaio zen, eta hantxe bizi izan zen hamar urte bete arte. Hamar urte zituenean, familia Madrilera joan zen, eta hango Sagrado Corazón ikastetxean ikasi zuen. Gero, etxean irakasle partikularrekin ikasketak egin ondoren, libreki egin zuen Batxilergoa Cardenal Cisneros institutuan. Unibertsitatera joateko unean arazoak sortu ziren, gurasoek bakarrik joaten uzten ez ziotelako. Ingelesez eta frantsesez oso ondo moldatzen zen.

Amets zalea, gazte-gaztetatik ekin zion idazteari, bereziki frantsesez. Lehenengo urratsak, antza, lirika eman zituen. Bere lehenengo poesia liburua 1926an agertu zen, En silencio. Ondoren, 1928an Ahora agertu zen. Lehenengo lan hauetan Modernismoaren eta Juan Ramón Jiménezen eragina zuzena zen. Poliki-poliki berezko estilo bat joan zen lantzen eta laster bere izena ezaguna egin zen garaiko panorama literarioan; horren adibide moduan Gerardo Diegok egin zuen antologian (1934) Ernestinaren poesia jaso zela aipa dezakegu. Poesia berri horretan maitasuna eta sentsualitatea ziren nagusi.

Errepublikaren urtetan aktibitate handia izan zuen gasteiztarrak, bereziki Madrilgo Lyceum Club Femenino zelakoan. Elkarte feminista horretan beste bi emakume euskaldunekin egin zuen topo, Pilar Zubiaurre eta Maria de Maeztu alegia. Liceumen idazkari bezala lan egin zuen. Bertan Juan José Domenchina ezagutu zuen, Manuel Azañaren idazkari pertsonala, eta 1936an ezkondu zen. Liceoaren inguruan intelektual asko mugitzen ziren eta batzuekin oso harreman zuzena izan zuen, besteak beste, Juan Ramón Jiménez eta Zenobia Camprubí, idazlearen emaztea, Concha Méndez, María Baeza, Manuel Altolaguirre, Emilio Prados, Juan de la Encina, Rafael Alberti...

Espainiako Gerra Zibilaren garaian Errepublikaren aldeko jarrera erakutsi zuen. Zentzu horretan erizain moduan lan egin zuen, bereziki Juan Ramon Jimenezek eta Zenobiak umezurtzak eta haur abandonatuak babesteko bultzatu zuten fundazioan. Miliziano batzuekin izandako istiluen ondorioz, lan hori utzi behar izan zuen ondoren Lola Azañak zuzentzen zuen ospitalean erizain moduan jarraitzeko. Hilabete horietan izandako bizipenetan oinarrituta eleberri bat hasi zen prestatzen, Mientras allí se muere izenburupean. Nobela hori bukatu gabe geldituko zen.

Gerra galduta, senarrarekin batera erbestera joan zen, lehendabizi Frantziara (Toulouse eta Paris), gero Mexikora. Ipar Ameriketako herrialdean Fondo de Cultura Económica proiektuan hasi zen; bertan zenbat itzulpen prestatu zituen. Aldi berean, beste bi argitaletxearekin lan egin zuen: Centauro eta UTHA, Unión Tipográfica Hispanoamericana zelakoan. Horrela berrogeita hamar titulu baino gehiago itzuli zituen. Lan horrekin batera Rueca aldizkarian kolaboratu zuen eta berriro ere idazteari ekin zion: Presencia a oscuras (1952), Cárcel de los sentidos (1960) eta El nombre que me diste (1960). 1959an Juan Jose Domenchinaren heriotza gertatu zen. Une horretatik aurrera bere poesiak erlijioaren bidea hartuko zuen: Haikus espirituales (1967), Cartas cerradas (1968) eta Poemas del ser y del estar (1972). 1972an Espainiara joateko baimena lortu zuen eta orduan Madrilen gelditu zen bizitzen. Etapa berri horretan kreazioan oso aktiboa izan zen: Primer exilio (1978), La pared transparente (1984), Huyeron todas las islas (1988), Los encuentros frustrados (1991), Del vacío y sus dones (1993). Poesiarekin batera Juan Ramon Jimenezekin bizi izandakoarekin oroimen liburu bat paratu zuen: La ardilla y la rosa (Juan Ramón en mi memoria) (1987).

1989an Poesia Euskadi Saria jaso zuen eta 1992an Espainiako Principe de Asturias saria. 1997an Madrilgo Udalak Merezimendu Artistikoaren Domina eman zion. 1999an Madrilen hil zen. Bere artxibo eta dokumentu guztiak Nafarroako Unibertsitatean daude jasota, erabilera publikoan

Liburuak aldatu

Lirika aldatu

  • En silencio (1926)
  • Ahora (1928)
  • La voz en el tiempo (1931)
  • En silencio (1926)
  • Ahora (1928)
  • La voz en el tiempo (1931)
  • Cántico inútil (1936)
  • Poemas del ser y del estar (1972)
  • Huyeron todas las islas (1988)
  • Del vacío y sus dones (1993)
  • Poesía esencial (2008). Banco Santander. Obra Fundamental bilduma. ISBN 978-89913-90-5.
  • Poesía a través del tiempo. Poesia osoa. Koordinatzailea: Jose Angel Ascunce. Bartzelona: Anthropos, Memoria Rota. Exilios y Heterodoxias, (1991).

Hitz lauz aldatu

  • Mientras allí se muere. Gerra garaian hasitako nobela, bukatu gabe.
  • La ardilla y la rosa (Juan Ramón en mi memoria) 1981. Oroimenak.
  • Epistolario (1927-1995) (2007). Carmen Conderekin trukatutako korrespondentzia. Koordinatzailea: Rosa Fernández Urtasun. ISBN 978-84-9740-235-4.

Bibliografia aldatu

  • Mercedes Acillona: "Poesía mística y oracional en Ernestina de Champourcin", Letras de Deusto, 48 (1991).
  • Jose Angel Ascunce, hitzaurrea: Ernestina de Champourcin, Poesía a través del tiempo, Bartzelona: Anthropos, Memoria Rota. Exilios y Heterodoxias, (1991).
  • Edith Checa: "Entrevista. Ernestina de Champourcin olvidada entre los equívocos linderos de la Generación del 27", Espéculo, 9 (1998).
  • Rosa Fernández Urtasun eta Jose Angel Ascunce, koordinatzaileak: Ernestina de Champourcin: mujer y cultura en el siglo XX, Biblioteca Nueva, Madril (2006), ISBN 84-9742-601-0.

Kanpo loturak aldatu