Zuku
Zukua[1] fruten edo barazkien ehunetan modu naturalean dagoen likidoa da. Zukua erauzteko, fruta edo barazkia estutu edo beratu egiten da, berorik edo disolbatzailerik aplikatu gabe. Esaterako, laranja-zukua laranjetatik erauzitako likidoa da. Zukua etxean presta daiteke fruta edo barazki freskoetatik abiatuz, mota askotako zukugailuak erabiliz. Zuku komertzial asko iragazi egiten dira zuntza edo mamia kentzeko; beste batzuetan, mami askoko zukuak saltzen dira edari osasuntsu gisa. Zukua modu kontzentratuan merkatura daiteke, zenbaitetan izoztuta, baina orduan ura erantsi behar zaie likidoa bere "jatorrizko egoerara" bihurtzeko. Hala ere, ezberdintasun handia dago zuku freskoaren eta zuku kontserbatutakoen artean. Kontserbazio-metodo nagusiak lataratzea, pasteurizazioa, izoztea, lurruntzea eta atomizazioa dira.
Zuku | |
---|---|
Edari, zuku eta non-alcoholic beverage (en) ![]() | |
![]() | |
Osagaiak | Fruitua eta Barazkia |
Zuku naturalak prestatzeko moduak Aldatu
Zukugailua erabiliz limoi, laranja, mandarina, lima, pomeloa edo arabisagar...eta bitamina C aberatsak diren bestelako zukuak presta daitezke.
Birringailu elektriko edo zuku-makina erabiliz berriz, sagarra, anana, abrikota, meloia, azenario... zukuak presta daitezke.
Zukuak kontserbatzeko moduak Aldatu
Zukuak egoki kontserbatzen ez badira mantenugaiak eta ezaugarri organoleptikoak gal ditzake.
Zukuak argitatik urrun, toki hotzetan eta material aldagaitzetan gorde behar dira.
Ez da gomendagarria 2 egun baino gehiago gordetzea
Zukuen naturalen prestaketan zaindu beharrekoak Aldatu
Beti azken momentuan prestatzen saiatu behar da.
Fruituak kalitate honekoak izatea komeni da.
Zukua egiteko erabiliko dugun tresneria oso garbi eduki behar da.
Zukua zerbitzatu aurretik iragaztea komeni izaten da.
Zukua lehenagotik prestatua badago, koilara batekin ongi nahasi
Erreferentziak Aldatu
- ↑ Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
Bibliografia Aldatu
- (Gaztelaniaz) Garcia Oritz. Garcia Ortiz. Gil Maula., Francisco Pedro Pablo Mario. (2012). OPERACIONES BÁSICAS Y SERVICOS EN BAR Y CAFETERÍA. Paraninfo, 93 or. ISBN 9788428327534..
Kanpo estekak Aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |