Anana (Ananas comosus) berez Ameriketako tropikokoa den landarea, fruituagatik landatzen dena. Gastronomian oso estimatua da.

Anana
AnanasComosusOnPlant.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaBromeliaceae
GeneroaAnanas
Espeziea Ananas comosus
(L.) Merr.
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakpineapple (en) Itzuli, piña (en) Itzuli eta pineapple juice (en) Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

DeskribapenaAldatu

Bromeliazeoen familiako[1] espezie gehienak epifitoak diren arren anana lurrean hazten da. Hosto berde argiak ditu, ezpata itxurakoak eta gogorrak, errpseta itxuran hazten direnak. 30-100 cm-ko luzera dute eta ertzetan arantza txiki zorrotzak dituzte. Gainaldea ahurra dute, euri ura erdigunera eramateko. Landarearen zurtoina gorrixka da eta 3 urte dituenean hasten da ikusgarria izaten . 1-1'5 metrotako altuera har dezake. Zurtoinetik infloreszentziak ateratzen dira buruxka itxuran eta loreak moreak dira.

Fruitua handia da, pinaburuaren antzekoa, oso mamitsua eta gozoa, jateko oso aintzat hartua.

Banaketa eta habitataAldatu

Landare tropikala da eta Hego Amerikan du jatorria. Sorleku zehatza ezagutzen ez bada ere Brasil, Paraguai eta Argentinak bat egiten duten eremuan sortuko zela iradokitzen dute ikerketek[2]. Ondoren Amazonas ibaiak eramanda Venezuelara ere iritsiko zen. K.a. 1200-800 urtearen landatu zen Perun eta K.a. 200 - K.o. 700 artean Mexiko aldean maiek eta aztekek. XVII. mendean Europara eraman zen eta handik Afrika eta Asiako eremu tropikaletara pasa zen.

ErabileraAldatu

GastronomiaAldatu

Fruitua gordinik kontsumitzen da gehien bat. Postreak egiten dira eta entsaladatan ere jaten da. Fruitua galkorra denez bestelako produktuak ere merkaturatzen dira, zukuak, jogurtak, marmeladak, izozkiak... Koktel edari batzuetako osagaia ere bada, piña colada esate baterako.

MedikuntzaAldatu

Ananak duen sustantzia aipagarriena bromelina da. Elikagaiak metabolizatzen laguntzen du eta bestelako ezaugarriak ere baditu: diuretikoa da, antiseptikoa, destoxifikatzailea... Artritisa, reuma eta ziatika tratatzeko erabiltzen da.

EkoizpenaAldatu

Anana ekoizpena 2018an
Herrialdea Tonak
  Costa Rica 3.418.155
  Filipinak 2.730.985
  Brasil 2.650.479
  Thailandia 2.113.380
  Indonesia 1.805.506
  India 1.706.000
  Nigeria 1.664.510
  Txina 1.573.471

ErreferentziakAldatu

  1. The pineapple : botany, production, and uses. CABI Pub 2003 ISBN 0-85199-503-9. PMC 182530400. (Noiz kontsultatua: 2022-09-20).
  2. «Pineapple» hort.purdue.edu (Noiz kontsultatua: 2022-09-20).

Kanpo estekakAldatu