Otxabua metalgintzan erabilitako ebaketa tresna bat da. Aurretik mekanizatutako zuloak zabaltzeko erabiltzen da, marruskadura bidez materiala apurka kenduz, zuloari prezisiozko akabera emateko.

Makinan erabiltzeko otxabua.

Ezaugarriak aldatu

 
Eskuz erabiltzeko otxabu doigarria.

Otxabu mota asko daude:

  • Eskuz erabiltzekoak.[1]
  • Makina batean (adibidez tornuan) erabiltzekoak.[2]
  • Solidoak.
  • Kofadunak.[3]
  • Zabalgarriak: luzeran zenbait erreten dituzte, torloju baten bidez diametroa zabaltzea edo estutzea ahalbidetzen dutenak.

Haien gogortasunarengatik eta lanaren ezaugarriengatik, otxabuak aldi batean material gutxi kentzeko pentsatuak daude.

Ebaketa ertzen norabidea erlojuaren norabidean edo kontrakoan izan daiteke, egin beharreko zuloaren ezaugarrien arabera.

Erabilpen eta mantenu egokiarekin, otxabu batek 30.000 bat zulo doitzeko erabil daiteke.[4]

Materiala aldatu

 
Otxabu doigarria; egokitzeko sistemaren detailea.

Beste ebaketa erremintak bezala, otxabuak multzo handi bitan bereiz daitezke:

Bien arteko aldea, batez ere, beroaren aurrean duten portaeran datza. Material gogorrezkoei mekanizatuan sortutako beroak ez die asko eragiten, baina hauskorrak dira. Tratamendu termikoa izan dutenak, berriz, askoz ere baldintza gogorragoetan erabil daitezke.[5]

Atalak aldatu

 
Otxabuaren egituraren eskema.

Otxabuen atal nagusiak:

  • Kirtena: zilindro forma izan dezake (eskuz otxabatzeko edo kalibratzeko erabiltzen direnak), eta kono forma (zuloak mekanizatzeko).
  • Gorputza: ebaketa egiteko ertzak dituena, paraleloak edo helikoidalak.
  • Muturra: kono forma leunarekin, sarrera leuna eta zentratua izan dadin. Parte garrantzitsuena da, ebaketa nagusia egiten duelako (gorputzeko ertzek berdindu eta leundu baino ez dute egiten).

Makina-erremintetan, otxabuek normalean enkaje mota hauetako bat izaten dute: konoa, borobila, edo borobila erretenarekin.[6]

Eskuzko otxabuak karratu batean amaitzen dira, eta horrek deflektore batekin erabiltzeko aukera ematen du.[7]

Prozesua aldatu

Prezisiozko emaitza lortzeko, otxabaginak[8] hainbat faktore kontuan hartu behar ditu: otxabuaren materiala eta diseinua, otxabatu beharreko piezaren materiala, tenperatura, iraultza-abiadura, makinaren edo erabiltzailearen mugimendua...

Otxabua norabide bakarrean irauli behar izaten da, ertzak kamustu ez daitezen.

Likido freskagarria erabiltzeak (taladrina) prozesua hobetzen du, berotzea ekiditean eta ebaketa-abiadura handituz.[9]

Eskuarki, otxabutzeko taratulu euskarri bat erabiltzen da; halere, tornuak edo mekanizatu-sistemak ere erabil daitezke. Pieza immobilizaturik egon ohi da, otxabua mugitzen den bitartean.[5]

Aluminiozko eta letoizko piezetan otxabatuak oso ondo mekaniza daitezke. Burdinurtua, altzairu biguna eta plastikoan ere emaitza ona izaten da. Altzairu herdoilgaitzak, berriz, zailtasun handia du eta mekanizatzean gogortzeko joera du.[9]

Erreferentziak aldatu

  1. «Eskuzko Otxabuak» www.izartool.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
  2. «Makinako Otxabuak» www.izartool.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
  3. «Makinako otxabu kofadunak | LATZ» LATZ Ebaketarako erramintak (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
  4. «Engine Valve Guide Reamer - Custom Reamers» www.calvalves.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
  5. a b (Ingelesez) Reamer. 2019-07-09 (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
  6. «Otxabukaterako erreminta estandarrak | LATZ» LATZ Ebaketarako erramintak (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
  7. (Ingelesez) «Reamers - ASME» www.asme.org (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
  8. «otxabagin | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
  9. a b «Reamer Study» www.calvalves.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).

Kanpo estekak aldatu