Abrikota[1], halaber albertxikoa, muxurka edo arbeletxekoa (Ipar.), abrikotondoaren fruitua da. Abrikot gehienak Prunus armeniaca espezieko zuhaitzarenak dira, baina badira ere beste Prunus batzuk abrikot deitzen diren fruituak ematen dituztenak, Prunus sect. armeniaca taldean[2].

Abrikot bat osorik eta erditik moztua.

Izenak eta etimologia

aldatu
 
Abrikot hitzaren jatorriaren mapa.

Hainbat izen jasotzen ditu fruta honek euskaraz. Ohikoenak abrikota eta albertxikoa edo arbeletxekoa dira, baina muxurka ere deitu daiteke.

Abrikota hitza inguruko hizkuntza erromantze batetik iritsi da euskarara (alderatu okzitanierako aubercot edo frantsesezko abricot) eta, horietara, Al-Andaluseko arabieratik, اَلْبَرْقُوق‎ (albarqúq). Horra asirieratik iritsi zen, ܒܰܪܩܽܘܩܳܝܳܐ‎ (barqūqāyā) eta asirierara bizantziar grezierako βερικοκκῐ́ᾱ (berikokkíā) hitzetik, abrikotondo, antzinako grezierako πραικόκῐον (praikókion) hitzetik datorrena. Hau, era berean, latinetik eratorri zen, (persica) praecocia, hau da, goiz heltzen diren mertxikak[3][4].

Albertxikoa eta arbeletxekoa, ordea, latineko persica hitzetik eratorri zen, grezieraren bidez (περσικόν persikón) eta, hortik, Al-Andaluseko arabierara *albéršiq[5]. Hortik eratortzen dira ere muxurka, muxika eta mertxika (Bizkaian presku eta Zuberoan peska).

Historia

aldatu

Antzinatik ezagutu izan da Armenia inguruan, horregatik espezie tipoak (Prunus armeniaca) izen zientifikoa du. Azken ikerketek diotenez Erdialdeko Asian eta Txinan sortu zela iradokitzen dute.

Ondoren Asia hegoaldera zabaldu zen eta handik Europara eta Afrika iparraldera pasa zen, bai eta Japoniara ere.

Deskribapena

aldatu

Drupa itxurako fruitua da. Mertxika baten itxura du, kolore laranjazko haragia eta erdian hezur handia, baina hura baino zerbait txikiagoa da.

Espezieak

aldatu

Abrikotak Prunus sect. Armeniaca taldeko espezieetako fruituak dira. Prunus brigantina espeziearen posizio taxonomikoa eztabaidan dago. Kloroplastoetako DNA sekuentzian oinarrituta aranarekin bateratzen da[6], baina nukleoko DNAn oinarritua gertuago dago beste abrikotetatik[7].

Ekoizpena

aldatu
2019ko mundu mailako ekoizpena
Herrialdea Milioi tonak
  Turkia 0.85
  Uzbekistan 0.54
  Iran 0.33
  Italia 0.27
  Aljeria 0.21

Erreferentziak

aldatu
  1. «Abrikot». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-7-4.)
  2. (Ingelesez) Shi, Shuo; Li, Jinlu; Sun, Jiahui; Yu, Jing; Zhou, Shiliang. (2013). «Phylogeny and Classification of Prunus sensu lato (Rosaceae)» Journal of Integrative Plant Biology 55 (11): 1069–1079.  doi:10.1111/jipb.12095. ISSN 1744-7909. (Noiz kontsultatua: 2021-07-04).
  3. «ABRICOT : Définition de ABRICOT» www.cnrtl.fr (Noiz kontsultatua: 2021-07-04).
  4. (Ingelesez) Nast, Condé. «On the Etymology of the Word Apricot» Bon Appétit (Noiz kontsultatua: 2021-07-04).
  5. (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «albérchigo | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (Noiz kontsultatua: 2021-07-04).
  6. (Ingelesez) Reales, Antonio; Sargent, Daniel J.; Tobutt, Ken R.; Rivera, Diego. (2010-01-01). «Phylogenetics of Eurasian plums, Prunus L. section Prunus (Rosaceae), according to coding and non-coding chloroplast DNA sequences» Tree Genetics & Genomes 6 (1): 37–45.  doi:10.1007/s11295-009-0226-9. ISSN 1614-2950. (Noiz kontsultatua: 2021-07-04).
  7. (Ingelesez) Liu, Shuo; Decroocq, Stephane; Harte, Elodie; Tricon, David; Chague, Aurelie; Balakishiyeva, Gulnara; Kostritsyna, Tatiana; Turdiev, Timur et al.. (2021-01-05). «Genetic diversity and population structure analyses in the Alpine plum (Prunus brigantina Vill.) confirm its affiliation to the Armeniaca section» Tree Genetics & Genomes 17 (1): 2.  doi:10.1007/s11295-020-01484-6. ISSN 1614-2950. (Noiz kontsultatua: 2021-07-04).

Kanpo estekak

aldatu