Hantura
Hantura, handitsua edo inflamazioa estimulu kaltegarrien aurrean gertatutako ehun konektibo baskularraren erreakzioa da: eragile horien artean mikrobioak, traumatismoak eta narritagarriak daude, besteak beste. Hantura akutua edo behin-behinekoa da edota kronikoa.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hantura | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | eritasuna, zantzu klinikoa, sintoma general symptom (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | (+-)-flurbiprofen (en) , sulindac (en) , kortisol, rimexolone (en) , Betametasona, clocortolone (en) , triamzinolona, fluorometholone (en) , Piroxicam, alclometasone (en) , prednicarbate (en) , Naproxeno, diflorasone (en) , dexametasona, flurandrenolide (en) , indomethacin (en) , prednisona, amcinonide (en) , prednisolona, metilprednisolona, Ibuprofeno, desoximetasone (en) , nabumetone (en) , desonide (en) , fluocinonide (en) , loteprednol etabonate (en) , diklofenako, halcinonide (en) , clobetasol (en) , Azido azetilsaliziliko, fluocinolone (en) , azido meklofenamikoa eta ketorolac tromethamine (en) |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D007249 |
Histologikoki ikusten dena ehunen handitzea eta gorritzea da, askotan sukarrarekin batera. Kontuan hartu behar da, hala ere, infekzioa eta hantura ez direla sinonimoak eta batera ager daitezke, ala ez.
Hanturaren eboluzioa onuragarria izango da haren eragilea deuseztatu eta lesioa zuzentzen bada. Azken hori gertatzeko, lesionatutako zelula organikoen ordezkapena beharrezkoa da eta hori zelula horien zatiketa ahalmenaren menpe dago.
Ezaugarri morfologikoak
aldatuHantura elkarren segidako hiru fasetan garatzen da:
- Erantzun baskularra. Basouzkurdura iragankor batekin hasten da hiperemia sortaraziz. Odol hodien iragazkortasuna handitu egingo da eta proteinak bertatik kanpora irtengo dira, odolaren likatasuna gehituz eta odol zirkulazioa motelduz. Odol zelulen antolamendu espaziala aldatuko da, leukozitoak hormari itsatsiz eta eritrozitoak erdian kokatuz.
- Hasierako erantzun leukozitarioa. Leukozitoak, batez ere neutrofilo eta monozitoak odol hodien endoteliora itsasten dira. Ondoren, migrazio prozesu baten bidez, horma endoteliala zeharkatu eta lesioa gertatu den lekura iristen dira substantzia kimiotaktikoen eraginez. Azkenik, leukozitoak agente patogenoarekin elkartu eta barneratu egiten dute, bai era espezifikoan (opsonizazioa) eta baita era ez-espezifikoan ere (fagozitosia). Barneratu duten patogenoa deuseztu egiten dute.
- Erantzun leukozitario berantiarra. Neutrofiloak lesioa dagoen lekuan hil egiten dira beren osagaiak zelulatik kanpora askatuz. Osagai hauetako gehienak ehunak lesionatzeko ahalena dute hantura areagotuz. Aldi berean makrofagoek antigorputzen ekoizpena bultzatuko dute agente kausalaren erabateko desegitea eragin asmoz.
Adierazpen klinikoak
aldatuHanturak erreakzio lokala eta orokorra eragiten ditu.
Adierazpen lokalen artean ondokoak daude:
- Tumefakzioa: kaltetutako tokia handitu egiten da, edema baten ondorioz
- Beroa
- Gorritasuna
- Mina eta oinazea
Errekzio orokorraren ezaugarriak:
- Sukarra
- Logura
- Neutrofilia
- Astenia
- Anorexia
- Ondoez orokorra
Hanturazko eragileak
aldatu- mikrobioak edota eragile infekziosoak: bakterioak, birusak, onddoak....
- eragile fisikoak: erradiazioak
- eragile kimikoak: pozoiak eta toxinak
- traumatismoak
- gaitz autoimmuneak
- iskemia
Hantura akutuaren etapak
aldatuGorputzaren toki edo ehunen bat lesionatzen denean (traumatismo, infekzio edo eragile kimiko baten ondorioz) ehun horren zelulek molekula bereziak askatzen dituzte, hanturaren bitartekoak deritzonak. Molekula horiek dira hanturaren prozesua martxan jartzen dutenak.
Hanturaren bitarteko garrantzitsuenak hauek dira:
- histamina: ehun konektiboaren mastozitoek ekoizten dutena.
- prostaglandinak
- kininak
- leukotrienoak
Lesioa infekzio batek sortzen duenean, mikrobio eragilearen hainbat molekula hanturaren bitartekoak ere izan daitezke.
Hanturaren bitartekoek hiru efektu sortzen dituzte:
- kapilarren eta odol-hodien basodilatazioa: horrek odol-fluxua areagotzen du lesioaren eremuan
- odol-hodien iragazkortasunaren areagotzea: ondorioz, hodi kapilarretatik likidoa irtetzen da, presio hidrostatiko handia dagoelako, zelulen arteko tartera, edema bat agertuz. Edema horrek hantura eta mina eragiten du kaltetutako ehunean
- leukozito eta fagozitoen kimiotaxia: hanturaren bitartekoek leukozitoak erakartzen dituzte kaltetutako tokira, kimiotaxiaren bidez.
Hiru efektu horien ondorioz leukozitoak lesioa dagoen tokira iristen dira. Odol-fluxua eta odol-hodien iragazkortasuna areagotzen denez, leukozitoak kapilarren horma baskularra zeharkatzen dute eta likido interstizialera heltzen dira, hanturaren bitartekoek erakarrita. Makrofagoak eta neutrofiloak dira batez ere hara heltzen diren leukozitoak (biek fagozitosi egiteko ahalmena dute).
Leukozito horiek (makrofagoek bereziki), era berean, beste bitarteko batzuk ekoizten dituzte: zitokinak, TNF-a eta leukotrienoak. Molekula hauek guztiek hodi kapilarretan aldaketak eragiten dituzte, eta kimiotaxiaren eragileak dira ere. Horretaz gain, konplementu sistema aktibatzen dute.
Bestalde, zitokinak (eta baita mikrobioen molekula batzuk ere) pirogenikoak dira, hots, sukarra eragiten dute. Sukarra da hantura prozesu batzuetan agertu ohi den sintomaren bat.
Laborategia
aldatuHanturaren ebaluazio klinikoa egiteko CPE (C proteina erreaktiboa) analizatu ohi da. Proteina hori hanturaren adierazle klinikoa da. Hantura prozesuetan proteina horren odol-kontzentrazioa igo ohi da.
Tratamendua
aldatuHanturaren aurka bide fisikoak erabili izan dira antzinatik, oinarrian hotza edo are gehiago izotza.
Bide kimikoen artean, antiinflamatorio ez esteroideoak oso sendagai zabalduak dira, indar handiagoa duten kortikosteroideekin batera.
Kanpo estekak
aldatuGai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian |