Per capita latinezko lokuzio edo esapidea da, egun ere hizkuntza anitzetan (euskaraz ere bai) erabiltzen dena, literalki buru bakoitzeko esan nahi duena. Caput, capitis hitzaren akusatibo plurala per preposizioarekin lotuz eratuta dago. Biztanleko hitza sinonimoa da.

Ekonomian eta estatistikan maiz erabiltzen da, kalkulatutako batezbestekoa pertsona bakoitzeko dela adierazteko. Adibidez, batez besteko errenta per capita eta Barne Produktu Gordina per capita esapideak erabiltzen dira.

Guztizkoa edo totala (errenta osoa, adibidez, errenta per capitaren kasuan) pertsona kopuruaz zatituz kalkulatzen da. Adibidez, guztira 1000 euro irabazi bada 10 pertsonen artean, per capita irabazia 1000/10=100 eurokoa da.

Kanpo estekak aldatu